Pina Bausch gogoan
Agus Perez
Berria, 2009-07-03
Donostiako Antzerki Feria

Konpainiak:Mama Crea, Teatr Okazjonaly, Tanttaka. b>Eguna:Uztailak 1./p>

┐Se puede? piezako protagonistak, baina gainerako denbora guztian mutu dabil, beti bere senarraren hilobitik hurbil. Kanposantuan bizi izanda, era guztietako gauzak gertatuko zaizkio eta batzuk besteak baino harrigarriagoak izango dira, baina alargunak alai eta irribarretsu ekingo die haiei guztiei.

      Ikusten denez, Mama Crea konpainiaren ikuskizuna oso ideia jator batetik abiatzen da, eta are jatorragoa izan da antzezleak erakutsi duen estilo pertsonala, baina saioa bere osotasunean hartuta, argi geratu da gidoiak eduki gehiago behar zuelako benetako produktu biribila lortzeko. Hala ere, antzezleak gogo handiz defenditu ditu esku artean zituen egoera txikiak, eta gorputz-hizkera aberatsa, mimika zehatza eta objektuen maneiu trebea erabiliz lortu du gidoiaren jatorrizko gabeziak estaltzea.

      Beranduago, omenaldi xume bat egin diote Gazteszenan Pina Bausch koreografo zendu berriari, artistaren argazkiak, arrosa gorri bat eta balet-barra aretoko hall-ean jarrita. Feriaren aldetik ere testu bat irakurri da haren omenez, eta jarraian hasi da Poloniako Okazjonaly konpainiaren emanaldia.

      D-kod-r izeneko proposamenean janzkera primitiboko lau dantzari agertzen dira, eta hasierako zatian bizitzaren jatorria eta eboluzioa irudikatzen dira. Bigarren zatian, ordea, aro teknologikoaren isolamendua da protagonista, betiere Basil Bernsteinen komunikazio teoriei jarraiki. Dentsitate handiko oinarri horrek, ordea, hermetismo handiz zamatu du lana, eta dantzariek erakutsitako forma fisiko basatiak eta keinu-zehaztasun itzelak ez dute lortu benetako emoziorik sortzea. Horren guztiaren ondorioz, pieza bukatutakoan isilune luze bat sortu da ikusleen artean, eta argiak piztu arte inor ez da ausartu txalotzen hastera

      Eguneko azken emanaldia Tatami izan da. Jatorrizko testua eleberri batetik dator eta eszenara eramatea erronka potoloa izan da, argumentuaren garapen osoa distantzia luzeko hegaldi batean gertatzen baita eta protagonista bakarrak elkar ezagutzen ez duten gizona eta emakumea baitira. Baina erronka handiak gainditzeko sortuak dira, eta Tanttakako ekipoak maisutasun handiz jokatu ditu bere kartak, eszenografia sormentsua eta eraginkorra diseinatuz eta antzezpenak bikote ahalmentsu eta gazte baten esku jarriz.

      Gauzak horrela, Naiara Arnedo eta Gorka Aginagalde profesionaltasun osoz aritu dira eta ˝abardura askotako pertsonaiak eraiki dituzte, solasaldiak, isiluneak, keinu txikiak eta begiradak uneoro erabiliz kontakizun artegagarriaren mesedetan.