...eta gure heriotzeko orduan, Gabriel Aresti
Egan, 1/6-1964

 

JOKOLARIAK

 

AITA CLEMENS: Munduan Martin Lugaresaresti.

AITA SERAPHICUS: Munduan Serafin Matias.

AITA ANGELICUS: Munduan Aingeru Ortiz de Zarate.

AITA BENEDICTUS: Munduan Luis Sartz Heredia.

AITA ALBINUS: Munduan Winifredo Oduma.

Bostak Anaia Kristarren Konpainiakoak.

Eta

NTXUTXUMA BAKALE: Ndongomanguilako Libertatatearen Aldeko Soldadotzan kapitaina.

 

        LEKUA: Sala zabal bat. Ndongontanguilako misio-etxean gaude. Eguerdiko argi dirdirante bat ematen dio zeruak sakristia haretako paret zurieri. Ezkerrean, elizara atea. Atzekaldean ate haundi bar, negroen hirira daramana. Eskuman kolejiora atea. Sala hori usu askotakoa da. Meza eman behar denean, bertan janzten da sazerdotea. Negro haurrak bertatik sartzen dira kolejiora. Eta fraileak, beren opor orduetan, bertan egiten dira entretenitu.

 

        DENBORA : Ihaz.

 

        ESKEINTZA: Karlos Santamaria jaunari.

 

...eta gure heriotzeko orduan, Gabriel Aresti
Egan, 1/6-1964