Santxa
Iratxe Retolaza
Berria, 2007-01-10

Liburua: Santxa

Egilea: Aizpea Goenaga

Argitaletxea: BBK-Euskaltzaindia

Urtea: 2006

      Antzezlan hau oso gustuko izan dut, batez ere pertsonaia erakargarria osatzeko gaitasuna izan duelako, Santxa alegia. Nortasun handiko pertsonaia da, eta batez ere, pertsonaia hori mailaka-mailaka aurkezten asmatu du egileak, hartzaileak pertsonaia horren nortasuna pixkana-pixkana beregana dezan, nortasun hori izan dadin pertsonaiarengan jakin-mina biziaraziko duena, sorraraziko duena. Bestalde, antzezlan honek euskal antzerkian oso jorratua izan den molde historikoari eutsi dio, baina tradiziozko genero hori berritasunez jantzi du. Izan ere, euskal literaturan eta Euskal Herriko historian gizon izenez bete eta irudikatu izan den garai bat emakume izenez kontatzen digu.