Itsas izar bat zen
Iņaki Camino
Argia, 1986-04-20

Liburua: Itsas izar bat zen

Egilea: John Steinbeck & "Bordaxuri" taldea

Argitaletxea: Susa

Urtea: 1986

      Bordaxuri-ko hazpandarrak arduratu ziren Steinbeck ezagunaren lan honen itzulpenaz, eta guri hizkera asko gustatu zaigu. Batetik antzerkian erabiltzen den bizitasun eta gatza eman zaiolako hizkerari, eta bestetik, testuak daraman erritmo eta abaila arras ongi aditzera ematen duelakoz. Senarremazte batek gaiso du haurra, eta sendatzeko medikuaren beharrean gertatzen dira, baina medikuak dirurik gabe ez du haurra sendatu nahi. Dirua lortzeko asmoz perla bat atzematen dute itsasoan eta perla horrek zikoiztu eginen du fuerte senarra, baina herriko auzo guztiak perlaren gibeletik abiatzen direnean arazo frango sortzen dizkiete haurraren gurasoei. Atzenean heriotzeak, pertsekuzioak eta antzeko bizikizunetan sartuak ikusiko ditugu auzo nahiz perla atzeman duten gurasoak. Diru-egarriari eta aberats berriei egindako kritikaz gain, atzipetzeko inolako lotsarik ez duten bitxi-erosle maltzurrez beterik ageri da lana. Irakurketa bederen egietan atsegina egiten da. Oso ezenografia kaskarra eskatzen du.