Hamar manu minduak / Apetitu on
Mikel Mendizabal
Argia, 1987-05-31

Liburua: Hamar manu minduak / Apetitu on

Egilea: Gillaume Irigoyen

Argitaletxea: Susa

Urtea: 1987

      Iparraldeko “Hirurak bat” taldeak hemezortzi urte daramazki antzerkiaren munduan lanean. Aurten ere Gillaume Irigoienek bi obra hauek idatzi ditu honela bere laugarren antzerki obra izanik.

      Lehenengo obra, “Hamar mandu minduak”, gizon baten istorioa dugu eta bertan protagonista, iparraldeko herri txiki batera iritsi ondoren hamaika arazo ezberdinetan ikusiko du bere burua. Umorea ez zaio inoiz falta obra honi, iparraldeko kutsua oso nabaria izanik.

      Euskara izan da ere oso kontuan izan duen helburu bat hizkuntza arin eta bizia egiten saiatuz, hots, eguneroko elkar-hizketetan erabiltzen den euskara sartuz.

      Bestalde beste obra “Apetitu on” dugu. Honeri ere ez zaio umorerik falta, baina hori bai kutsu errealistagoa duela esango genuke, kanpoko itxuran behintzat. Obra honetan aginte handiko zenbait pertsonak hartzen dute parte eta herri atzeratuetan gosearen arazoa nola konponduko duten pentsatzen ari dira. Autorea, umore sarkastikoaren bidez ere, jokabide horien zurikeria kritikatzen saiatzen da.

      Bi obrak euskara baxenafarrez idatzirik daude eta horregaitik oso gogorra egiten zaigu ondo ulertzea dialekto horretan ohituta ez gaudenentzat. Susa argitaletxeari edo Hirurak bat taldeari eskatu genioke, hurrego obra euskara batuan idatzi edo egin dezaten, honela jende guztiak errazago ulertu ahal dezan.