Manuela
Mattin Irigoien
Euskaldunon Egunkaria, 1996-05-10
“Manuela”

Taldea: Donibane-Garaziko hamalau ikasle eta Antton Luku euskarazko irakaslea. Zuzendaria: Antton Luku. Egilea: Antton Luku. Lekua eta eguna: Donibane-Garazin apirilaren 11 n eta 12an.

      Garaziko Lizeoko hamalau ikaslek eta Antton Luku euskarazko erakaslea bigarren urtearendako antzerki berri batekin agertuko zauzkigu.

      Manuela, antzerki bezala, gertakari bat da. Elgarren artean inguruka ibiltzearen bortxaz diren segurtamenen poderioz, Iparraldeko antzerkia, ofizialki eta mediatikoki, bide jakin batetik eramana zauku. Ospetsua, haundikina, begi bixtako jokoa, gauza eder, irringarriak, gostaiak, —diruz bezainbat lanez...—, amateurrismoaren konpleksua profesionaltasunez eta arrakastaren bidez estali beharra... horra azken urteetan kaptatzen ahal ditugun zenbait seinale.

      Manuela ez dabila bide beretik. Manuela drama bat da, trajedia... Gizakiari bekoan beko so egiten dio. Ez da egiazko ixtorioa, bainan zonbat ez du egite egiazko biziari... hitzekin nekez parteka daitekeen hari... Mintzo bazauku, da emozioz...sentimenduz... beraz antzerkiz!

      Manuela obra oso bat da. Ikusi eta entzun diren gauza guziak, pasarazi nahi izan dituzten sentimenduen zerbitzuko ezartzea kausitu dute. Aktoreen jokoa, isiltasunak, testua... zentzu bererat tiraka ari dira. Han hemenka ahulezia batzuk nabari izanik ere, hatsarrian mugimenduak puxka bat mekanikoak iduritu bazaizkigu ere —ala guk dugun denbora hori behar izan giroan sartzeko?— ageri zen ez zirela ulu haitzatzerat jinak. Gogoan izan dezagun hamaiau jokolari zirela. Kopuru horrek izan dezazken oztopo guziak gainditu dituzte, eta denek barne barnetik bizi zuten bai beren pertsonaia, bai eta ere gertatzen ari zena. Pentsatzen ahal da taula zuzendaritzaren aldetik ez dela axalezko lan bat eraman.

      Eta zer kundatzen du antzerki horrek?

      Argentinako panpa ditaikeen hartan gertatzen da. Euskal emigrante batzuen estantzian gira. (Ez dugu hemen dena salatuko: Arberatze eta Donibane-Lohizuneko emanaldiak hor dira zuen ikusmira asetzeko). Jende eta klase diferenteen arteko harremanek josten duten ixtorioa: nagusiak, gautxoak, pioiak, indioak...Hemengo ttipiak han haundi. Leku basa horietan giroa bortitz. Azkar denak azkar segitzen du, ahula ahultzeko duen kapazitatearen heinean... Zapaldua eta zapaltzailea oihal beretik eginak dira eta gaur bat dena, bihar aise bestea izan ditaike...Eta tangoa, beti hor, gure burtxoratzeko...

      Hainbeste ideien, sentimenduen eta gertaeren aberastasunak agertzeko, pentsatzen ahal duzuen bezala ele alfer eta denbora betegailurik ez dago. Ez, aldikal bidaia bali. Funtsean, Antton Lukuk ez gaitu gutiagorekin usatu.

      Ideia batetik besterat punpeka ibiltzen gaitu, gertakariak bat bestearen ondotik doatza, eta ez da beldur ikuslearen hezur arteen karrakatzeko, berdin urdailean eman ukamilo bat lirudikeen arrazoin bat botatuz noiztenka.

      Antton Lukuk, aspaldi ohartuak ginen, aditz batuaren hautua egina du. Batzuri arraro gertatu zaie jendea toka mintzo batuaz. Konplikatuegia eta holako oharrak entzun dira. Naski hor, oihana gordatzen duen zuhaitza aitzakitzat hartzen dugu aisexka. Drama, tangoa, gaia bera: euskaldun batzuk alu papelean, gaurko bizimoldeko erreferentziekin denboran barna eginarazi dauzkiguten punpeak... denak ari dira Ianean, ikuslierra patxada merke batean ez uzteko.

      Gainerat, euskarari doakionez, ezin dugu antzerki mintzoa Antton eta Maria-ri mugatu. Ez dut hori erraiten jenero horren apaltzeko, baizik ohartarazteko, gaiez, mamiez, tokiz, epokaz edo pentsamoldez aldatzen girenean, mintzamoldez eta hizkuntzaz ere aldatzen girela. Baitira euskararen baitan ere frango euskara (... eta agertzekoak bestalde). Eta eternitateari so dagoen euskara garbi, eder eta baserritar hura, auskal gizarte etemal eta baserritar hari doakiola... preseski Manuela antzerkiko estantziako nagusi den Manezeri, Donaixtitik atera girixtino perestu bainan Argentinako panpan faxizta hutsa izanen den hari.

      Bainan beste pertsonaiak ere hor dira, eta sinesgarri izaiteko, bakotxak bere duen mintzamoldea baliatu behar. Ezen hizkuntzak, nunbait pentsamoldea salatzen baitu.

      Azkenik aipatu nahi nukeena Manuela antzerki huntan, da hamalau gazte hoi iek (gazte hutsak gainera) bizi izan duten esperientzia. Antton Lukuk antzerkia idatzi badu, arrunt berea duen hunkia emanez, gaia elgarrekin hautatua dute. Talde lan hori eraman dute, bai ixtorioa plantatzean, bainan ere jokoaren finkatzean, batzuk besten rolak jokolari ezberdinek emanez inprobisaketa ariketetan. Nolako aberastasuna ez du ekarri horrek produktu finalean, eta hain segur ere bakotxaren esperientzia pertsonalean...Ez dakit eskolako lanetan nola dabiltzan, bainan segur naiz batzuentzat, xutik abiatzea bezain esperientzia aberasgarria suertatu zaiela hor. Eta inpusulez, loraldi hunek, beste fruiturik ere ekarriko dauku ondoko urteetan.

      Joan den larrazkenian, euskal antzerkiko bi talde dinosauro ber abiatzean, primadera anuntzatu zaukuten komunikabideetan. Oraikoan, ez bi, bainan hamalau ainara zauzkigu airatu bidaia luze beteko behar diren ikasgaiak eginik.

      Goresmenak guzieri. Luzarako, egin duzuenak eta bereziki egin duzuen moldean, euskarari eta jendeeri, mitxa berri baten sortzeko ahala ematen baitie.

      Eta nolaz ez, best’aldi bat arte.