Joetuta
Aizpea Goenaga
Joetuta
Aizpea Goenaga
Artezblai, 2011
Joetuta
Aizpea Goenaga
Artezblai, 2011
[aurkibidea]

 

Pertsonaiak

            ESTITXU, berrogeita bost urtetik gorako emakumea

            LOREA, Estitxuren laguna eta adin beretsukoa

            AINGERU, aingeru gazte bat.Tabernaria ere izango da

 

 

Muntaiari buruzko ohar labur batzuk

            Eszenatokian egongo den dekoratua taberna bateko komuna da, eta ikusleen aurrean ispilu baten markoa legoke (kristalik gabea). Eta aktoreek ispiluaren markoa beren burua begiratzeko erabiliko lukete, jenderantz begiratuko dute baina.

            Ukitu zoro bat izan behar dute agertuko diren elementuek, antzezlanaren tonuari lagungarri suertatzeko. Argiek ere joko honi lagundu behar diote. Giro bitxia sortuz, ezohikoa.