Aurkibidea
8. Mateoren tranpa
mateo: Non demontre sartu da erbi alu hori!
herensugea hilda ikustean:
mateo: Arraioa! Herensugea hilda dago! Buruak mozten badizkiot herrian heroitzat hartuko naute.
Esan eta egin. Buruak estali ondoren...
mateo: Lagunok herensugea hil egin dut! Herensugea hil dut!!!
Herritarrak kobazulo ingurura hurbilduko dira mateoren deiari erantzunez.
herritarra a: Zer izan da zarata hori On Mateo?
mateo: Begira hor atzean.
herritarra b: Herensugea da!
herritarra c: Hilda dago!
herritarra d: Bai hilda seko dago.
mateo: Bai, neuk hil dut!
herritarra: Nola lortu duzu hiltzea?
mateo: Borroka gogorra izan dut berarekin, eskopeta kendu dit, baina azkenean ezin izan du nire kemena jasan eta akabatu dut.
herritarrak: Herensugea hilda dago!!! Mateo Txistuk hil egin du! Gora Mateo Txistu!!!
herritarrak: Gora gure salbatzailea!!!
mateo: Eskerrik asko lagunok! Hemendik aurrera familia guztietako neskak lasai bizitzeko aukera izango duzue, bukatu dira herensugearen janaria izateko zozketak.
herritarrak: Urra!!!
mateo: Baina, lasaitasun hori eskertu diezadazuen, datozen urteotan, gaurko egunean, zazpi urrezko txanpon eman beharko dizkidazue famili bakoitzeko, horrela nire babespean bizitzeko aukera izango duzue.
herritarra a: (Hasieran zalantzati baina gero proposamena onartuz...) Horrela egingo dugu Mateo jauna.
herritarra b: Zu zara gure salbatzailea.
herritarrak: Gora Mateo! Gora!!!
Une horretan haitzuloaren barrenetik sortutako ahots batek jai giroa moztu egiten du.
kukubel: Gezurra da hori!
herritarrak: Herensugea bizirik dago!
mateo: Ez da posible, neuk hil dut!
kukubel: (Koba barrenetik berriro ere) Gezurti Mateo! Gezurti!
mateo: Nor deabru zara?
herritarra a: Kukubelen ahotsa dirudi.
mateo: Ezin da izan, Kukubel herensugeak jan du!
kukubel: (Haitzulotik ateratzen) Hori ere gezurra da.
herritarra a: Zer?
herritarra b: Ara! Kukubel bizirik dago!
herritarra c: Bai, Kukubel bera da!
kukubel: Mateok ez du herensugea hil!
mateo: Iruzurtia eta maltzurra zara Kukubel, neuk hil dut herensuge hori eta frogatzat hemen ditut beren zazpi buruak.
Estalita dauden lekutik ateratzen ditu herritar guztiak konbentzituz.
kukubel: Zazpi buruak Mateok ditu baina denak mingain gabeak, gizon gezurti eta zoroak engaina nahi gaitu.
herritarrak: Zer???
kukubel: Lagunok, hemen dira mingainak.
herritarrak: Oh!
herritarra a: Egia da, Kukubelek hil egin behar izan du herensugea!
herritarra b: Kukubel da gure benetako salbatzailea!
herritarra c: Barkatu gure portaera.
mateo egoeraz oharturik...
mateo: Herritarrok, herritarrok dena azalduko dizuet, ez didazue ongi ulertu...
herritarra a: Ulertu ez? Begira, tori zure buru hau!
herritarra b: Bai, hauek ere eta jan itzazu pilpilean.
herritarra c: Eta hauek!!!
mateo: (Etsiturik) Harrapatuta nago! Hobe dut hemendik alde egitea lehenbailehen.
herritarrak: Gora Kukubel!!! Gora!!! Ospa dezagun gaurko eguna festa eginez! Kukubel, jo ezazu zure txirula magikoa! Egin dezagun dantzan!