Txirrikiz
Josu Camara
Txirrikiz
Josu Camara
Artezblai, 2003
Txirrikiz
Josu Camara
Artezblai, 2003
[aurkibidea]

 

VIII

 

Zorabiotik irten eta bere herriko plazan dago...

 

peli: Nola heldu naiz hona? Ez dago aporik! Dena amesgaiztoa izan da. (Tristatu egiten da) Beraz bihotza urratu didan lamina ametsean geratu da! Baa! Ipuinak! (Negarrez)

 

kirru eta txirrikiz jolasten agertzen dira plazan. peli horrela ikustean harriturik hurbiltzen zaizkio.

 

kirru: Zer gertatu zaik, Peli?

peli: Ee? Tori argia, heurea duk eta!

            Eta zu nor zara? Nik ezagutzen zaitut!

txirrikiz: Txirrikiz naiz, mutiko polit hori, erreka-ertzeko txori.

kirru: Nola ez ba! Txirrikiz duk eta!

peli: Ez, Kirru! Lamina duk eta! ...Begira! Eta eransten dio aurpegia estaltzen dion beloa...

kirru: Ez duk ikusten ala? Txirrikiz duk...

peli: Lamina dela esan diat, Kirru! Bestela begiraiok oinetara!

 

(Begiratu ondoren)

 

kirru: Zer dute, bada?

peli: Ezerrez, neure ametsak baino ez dituk! Barkatu, oso gaiztoa izan naiz zurekin... Baina nire ametseko lamina bezalakoa duk! Kirru, utzidak hire argia, zerbait eskatu behar zioat eta!

txirrikiz: Bai, utziok eta froga dezala ea oraingoan zer nolako doinua ateratzen duen.

kirru: Bai motel! Hartzak eta froga zak ea hire nahiak egi bihurtzen diren.

peli: (txirrikizi begira argiari eskaera egiten dio) ...mesedez!

 

Argiaren soinuarekin dantzan egiten dute hiru gazteek eta ohar-gabean peli eta txirrikizen eskuek topo egiten dute.

 

kitto