Askatasun garratza
Estanislao Urruzola Uxola
Askatasun garratza
Estanislao Urruzola Uxola
Antzerti, 1983

 

BIGARREN EKITALDIA

 

(Englandar gobernadorearen despatxoa.)

 

 

Lenengo irudia

 

WHITE: (Gerriz-gorakoa makurtuaz.) Gobernadore jaunaren aginduetara nago.

BAKER: Asko al dira itxoiten daudenak?

WHITE: Bestetan bezin beste.

BAKER: Agindu eman dezaizudan arte, daudela bada. Ez bai nago gaur berriketarako.

WHITE: Edozein aitzakiz ortxen edukiko ditut.

BAKER: Iaioa zera ortan, kartilla guzia ongi ikasita bai-bai-daukazu.

WHITE: Ene gobernadore jauna, nik merezi baņan goralpen geiago ematen dizkidatzu. Txakur-txolin bat besterik ez bai-nazu.

BAKER: Ez ain txakur-txolin, ez. Polizi txakurrak bezelaxe usai egiten ba-dakizu.

WHITE: Iņundik ere ez, ortan saiatzen ba-naiz ere.

BAKER: Dana dala, gaur ez nago erri auzi eta goraberetako. Betiko leloak entzuten asperturik nago. Gaur jolas izketarako nago.

WHITE: Eun urte iraun deizula umore orrek!

BAKER: Eskarrikasko! Eta, Jenny, nere aingerua etorri al da?

WHITE: Ez oraindaņo.

BAKER: Etorriko da. Aizu White jauna, zer derizkiotzu azken arrapatu detan uxo ori?

WHITE: Begi zuzena dezula. Eta ernaia. Bikaņetan bikaiņa dezu egaztia.

BAKER: Emakume biotz bera eta ona dezu. Umil prestatzen da...

WHITE: Bere senarra zure iritzi berdiņeko ote da? Jakingo ba-lu jakin.

BAKER: Bein edo bein alkarrekin etorri dirala jakiņean zaude. Iņundik ere gizon ajolakabe, berekoi oietakoa dezu,

WHITE: Barren lasaiak bearko ditu izan. Onelako gizonak munduan ba-daudela pensatze utsak ere...

BAKER: Ba-daude bada. Ori bat. Iņoiz lanik egingo ez duan enpleotxo bat eman diot, eta tira... Illean bein nomina jasotzera etortzen da eta bapo! Beste txanpon batzuek emazteak ematen dizkio ere, eta erregea bezela bizi da bere erara.

WHITE: Aldin bein lan egingo du adarrak zorrozteko...

BAKER: Ez da ori ere. Uxo garbia ego bizian utzirik, uxo zaarren eiztari ortxe ibiliko zaizu.

WHITE: Orduan, ateak zabalik uzten dizkitzu?

BAKER: Ain zabalik!

WHITE: Eta zuk... ongi egiten dezu. Berdin egingo nukea zure tokian.

BAKER: Gerrak alaxen dira. Ondamendia, eriotza, negarra, ezin bizia dakarte batzuentzat: besteentzat aberastasuna, agintea, jolasa, emakume aukera. Azken auen artean arkitzen naiz, ongi ikusten dezunez.

WHITE: Ikusten det, ikusten det... (Ate txirriņa entzun bedi.)

BAKER: Aratx, bera da. Ekarri zaidazu lenbaitllen.

WHITE: Ba-noa... (Bijoa.)

BAKER: (Bakarrik.) Emakume onek arriturik nauka. Ain umil eta ain naturalki txarkeria egiten duelako, esango nuke on bat egitearren dabillela. Esango nuke ere, bere senarra nai dun gogora bizi eta zoriontsu izan dedin egiten duela.

WHITE: (Oso serio.) Gobernadore jauna, Jenny andrea.

BAKER: Aurrera, maiteņo!

 

 

Bigarren irudia

 

JENNY: Egunon, Baker jauna!

BAKER: Oi, Jenny! Beti eder! Baņan, jaun itz orrek zure espaņetan ez luke bear. Adizkide zintzo baten konfiantzaz tratatu bear ninduzuke.

JENNY: Ezin det ordea, Zerana izango bai-zera beti neretzat.

BAKER: Pentsatzen nago adizkide on bat bezela ez nazula artzen. Ez nazula maite.

JENNY: Maite zaitut, baņan...

BAKER: Ni baņo geiago beste bat maite dezula esan nai du “baņan” orrek Norbait baldin ba-dezu ni baņo maiteagoa, egia esan bear zenidake.

JENNY: Egin jakin nai dezun eskeroz, ara. Nere senarra...

BAKER: Orduan... zure jokabidea ez det konprenitzen.

JENNY: Ez det bada txarkeririk egiten txarkeria egiteagatik, ez. Berari diotan maitasunak bultzatzen nau jokabide orretara. Bere ondo bizi dedin, zoriontsu izan dedin nere gorputza lokazten det eta nere izen ona galdu.

            Ortan nengoen ni ere, zerbait orrelako izan bear zenuela. Beraz, senarrarengatik...

JENNY: Ez dezatela esan, ez bai-det entzun nai, nere senarrarengatik itz-jardun txar bat. Benetan maite bai-det...

BAKER: Nere aoz ez dituzu adituko, Baņan nolanai ere, iritxi geran neurrira iritxi geran eskeroz, senarraren ondoren ni geien maite nazazula eskatuko nizuke.

JENNY: Ortan ziur egon. Nere senarraren zoriona zuk osatzen dezulako, bere ondoren eta berarengatik, zu zaitut urrengo.

BAKER: Esker milla. Ikusten det mundua eta mundukoak misterio bat gerala. Zu lenen aiņean maitatzen jarraituko det. Agerpenez, muxu bat emango dizut (eman bezaio). Eta orain, maiteņo, kotxea artu eta goazen itxasertzera gaurko giro onetaz atsegintzera.

JENNY: Jende askotxo daukazu itxoiten.

BAKER: Daudela, bada. Arazoak biarko, gaur atsegiņa eta zoriona nai det. Zuk emango didazuna...

JENNY: Iņor zoriontsu izan dedin nabiltzu.

BAKER: Zure...

JENNY: Eta zure...

BAKER: Ordenantzari deituko diot, kotxea gerturik eduki dezaten. Jiratxo bat eta ondoren restoran batera bazkaltzera.

JENNY: Al izan eskeroz, eskari bat egin nai nizuke lenen.

BAKER: Zure eskaria agindu da neretzat, lendidanik ba-dakizu ori. Bear dezuna esan, eta...

JENNY: Bi emakume adizkide dakarzkit nerekin. Biak, espetxean dauzkate bere senarrak, noiz ilko dituzten zai, irlandarren alde jokatu dutelako. Zuk askotxo egin dezakezu arazo ontan.

BAKER: Egia. Eskubide aundiak ditut London, dik emanak. Zuk eskatzen didazunez al-detana egingo det.

JENNY: Ortxen dira eta arrera ona egin. Eta oiekin egoten zeran bitartean ba-noa egin bear batzuetara.

BAKER: Agur, moņoņa. Laister arte, eta maitale itzuli.

JENNY: (Par egiņaz.) Ja, ja, ja! Maitale etorri eta maitale arkituko al-zaitut! (Bijoa.)

 

 

Irugarren irudia

 

BAKER: Emakume gazteak omen dira eta eriotzarako zigorraz senarrak dituztenak! Il bear duten senarra salbatzeko, zer ez ote luke egingo emazte batek! Ah, ah... Ikusten det, emendik zerbait nere aldeko atera dezaketala. Eiztariak ez du lo gelditu bear zerbaitetan saiatu gaberik.

 

(Txirriņa jotzen du.)

 

WHITE: Agindu, jauna!

BAKER: Itxoiten ortxe daude, besteen artean, Jenny'ren lagun dira bi emakume gazte. Ia, nolakoak diran... Zuk ba-dakizu... Pittin batean itxoiteko esan, eta zatozkit bere itxura eta gaņerantzekoak esatera.

WHITE: Ulertzen det, jauna! (Bijoa.)

BAKER: (Despatxoan egurazturik.) Eta nik... nik ere itxoin dezadan.

WHITE: (Sartuaz.) Berebizikoak dituzu!

BAKER: Zer, zer? Nola, nola?

WHITE: Berebiziko mirabeak dirala. Bikaņak! Onelako, uxo batengatik illabete osoan mendian itxoiten egon liteke. A, zer bikotea!

BAKER: Ainbesteraņokoak, orduan?

WHITE: Esaten dan guztia gutxi da. Eiztari makala etzeranez moldatuko zera.

BAKER: Orduan, datoztela baņan banaka. Bi emakume baturik gizon azkarrena ere menderatuko luteke. Uxo bakarrari aixago erasotzen zaio.

WHITE: Arrazoi aundi! Pekatua eztali naiaz... eta alkarganako lotsarekin esi sendo bat jasotzen dute urratu ezin ditekeana.

BAKER: Ez da gezur. Begi zorrotza dezu zuk ere, balioko zenuke gobernadore izateko:

WHITE: Gobernadoretako ez dakit, baņan ala izanik uxo eiztaritako, bai beņepein.

BAKER: Ja, ja, ja! Au White jauna, au! Ia, ia sartu dedilla bat. Ikusi bear degu zenbateraņokoa dan:

WHITE: Zure aginduz, jauna. (Bijoa.)

BAKER: (Bakarrik.) Egunsentirik ez da jaiotzen lo dagoanarentzat.

WHITE: (Ate ondotik.) Jauna! Emen Mrs. Alice O'Donnell.

BAKER: Aurrera, Mrs. Alice! Exeri zaitez eta esan zaizkidatzu lasai zeintzuk diran zure problemak.

ALICE: Nere lagun dan Mrs. Jenny Mac Swiney'ek zertxobait aurreratuko zizun.

BAKER: Alaxen da.

ALICE: Nere senarra idealista bat da...

BAKER: Idealista izatea ez da pekatu.

ALICE: Irlandarra da odol, biotz eta gogoz. Irlanda'k eskatu dionean il edo bizi burrukara sartu da, zuok einglandarren aurka.

BAKER: Ori, txarra.

ALICE: Burrukan zerbait berezitu da eta espetxean dago, noiz ilko duten itxoiten. Zerbait egin al ba-zeneza bere alde...

BAKER: Orren gazterik eta eder penagarria litzake alargun geldituko ba-ziņa. Bai, zeredozer egin nezake.

ALICE: Gobernadore jaunak ez daki zenbataroņok eskerrez geldituko nintzaioken.

BAKER: Ziņez maite al dezu?

ALICE: Berarengatik nere bizia emango nuke.

BAKER: Zure joka-naia goresgarria da. Beraz, bere bizia salbatzearren edozer gauz egiteko prest zaude?

ALICE: Edozer gauz, jauna.

BAKER: Ongi da. Zure senarraren bizia nere eskuetan dago. Nik salba nezake.

ALICE: Ai! ori egingo ba-zenu!

BAKER: Egingo det. Baņan sakrifizio bat eskatuko dizut ordaiņez, eta ez da zure bizia izango, askoz gutxiago. Nere sekretaria izan zaitezen. Ongi biziko zera. Etzaizu ezer taltako, ez aginterik, ez dirurik... lagun bat nai bai-nuke nere bizitzan,

ALICE: Nora zoaz? Zer esan nai dezu?

BAKER: Aberatsetan aberatsena baņo obetogo biziko zera. London, go agintarien batzarretara neronekin eramango zaitut, jai aundietara eta gogo izango dezun nunnaira. Nerea izan zaitezen bakarrik eskatzen dizut.

ALICE: Oi! ene ama! Jabetzen naiz... Ori ez dezu lortuko! Naskagarria! nererik ez dezu ezer izango... Lenago eriotza!

BAKER: Pentsa, zure senarra betiko galtzea iritxi dezakezula...

ALICE: Ene, ene Jainko!

BAKER: Zure senarra salba eta zu erregin antzo bizi. Bestela aren eriotz makurra eta zure alarguntza. Zedorrek aukera...

ALICE: Dollorra! Lenago il! Iņoren biziarekin eta iņoren emakumetasunarekin onela jokatzen duenak ez du gizon izenik ere merezi. Zu, gobernadorea... A, zer nolakoa! Ezer ba-zera erensuge narda eta gorrotagarri bat!

BAKER: Zertarako geiago itzegin. Gogo dezuna egingo da...

ALICE: Gaizkille maltzurra! Ez, ez, ez! Ez dezu gura dezunik iritxiko! Deadar egingo diot munduari...

BAKER: Obe dezu ixilik egon, espetxean usteldu bai-zindezke...

ALICE: Zure griņara makurtu baņo milla bider lenago!

BAKER: Ixildu araziko zaitue, egon... (Txirriņa jo beza.)

WHITE: (Sartu eta bien arpegiei begiraturik.) Agindu bezakit, jauna.

BAKER: Erotzen asia dagon andre au eraman zazu ortik barrena, Gero, etorri.

ALICE: (white'k elduta daramala, ate ondotik.) Madarikatua! (Bijoa.)

BAKER: Jenio bizia emakumearena! Orren biurriak gutxi atera zaizkit.

WHITE: (Sartuaz.) Ordu batzuetan zelda batean eduki dezatela egindu diet atezaiei. Baker jauna, ikusten detanez uxo bearra arranoa atera zaizu.

BAKER: Alaxe izaki, Eta moko indartxukoa gutxik bezela.

WHITE: Baņan, gobernadore jauna, ez zera izutuko orretxegatik. Ustegabeko gertakizunetan ibiltzen oituta zaude.

BAKER: Egi-egia, baņan...

WHITE: Eiztari ona ez da aspertzen itxoitez. Eta zu berebizikoa zera. Baņan berebizikoagoa da ere, itxoiten dagon beste andre laguna.

BAKER: Orrenbeste?

WHITE: Eder, panpox, koketa eta goien azaldu naiekoa dirudi! (keņu egiņaz). Onekin ezer iristen ez ba-dezu puntu asko galduko dituzu, nere baitarako.

BAKER: Datorrela, bada, datorrela! Ikusi bear degu noraņo irixten dan.

WHITE: (Joanaz) Berialaxe emen dezu.

BAKER: (Bakarrik) Agintari ta guzi txaskoak artu bear! Danak ez bai-dira materialistak. Beti izan oi dira elburu aundiak maite dituztenak.

 

 

Laugarren irudia

 

WHITE: Sissy Ohiggins andra, jauna.

BAKER: Aurrera!

SISSY: Gobernadore jauna...

BAKER: Arren, exeri zaitez. Eta mintza...

SISSY: Onuzkeroz ba-dakizu nere senarra espetxeratua dagoela eta azken zigorra, eriotza noiz emango zai dagoala.

BAKER: Guzi-guzia ba-dakit Jenny Mac Swineyik esanda.

SISSY: Eta zerbait egin al-ba-zeneza etorria nazu.

BAKER: Oi, oi, oi! Eta nolaz sartu da zure senarra ixtillu ortan?

SISSY: Irlandarra izaki.

BAKER: Eta England erria indartsu eta asko lezakena daba, ez al zenekin? Irlandarrak deus egiterik ez dezutela ere ez?

SISSY: Milla bider esaten nion orixe ber-bera. Baita ere munduan ar zezakean zorion aundiena nere ondoan eta ni elburu arturiik izango zuela, baņan dana alperrik.

BAKER: Ez al zaitu maite?

SISSY: Bai, noski, baņan ez nik nai nukean ainbatean.

BAKER: Kaskagorren bat al dezu bada zure senar ori? Jokabide txarra berea. Batetik, esan dizudan bezela, England mendera-eziņekoa dalako eta bestetik zuk merezi dezun maillan jartzen ez dalako.

SISSY: Zer egingo degu ba... alakoak dira gizonak.

BAKER: Gizonetan ere maillak ba-dira. Nik, beņepein, zu bezelako emaztea ba-nu, berarentzat biziko nintzake nere izate eta egintz oro berari on egiteko izanik.

SISSY: Bestela jokatzen du bada.

BAKER: Ulerkaitza zait. Zu ain eder zaitugun emakume, ain panpox, ain lirain...

SISSY: Loxintxa geiegi darabilki, jauna.

BAKER: Ez, ez eta ez. Egiz diozut. Zuregatik edozer gauz egingo nuke.

SISSY: Nere senarra azkatu.

BAKER: Ba-nezake ori ere, eta egingo det. Baņan zu etzaitut nai geiago gizon eskergabe orrekin. Etzera zoriontsua izango. Zuk beste gizon bat merezi dezu, zuretzat biziko dana. Loretan ibiliko zaituna.

SISSY: Nai ori ez det lortuko nere bizi guzian.

BAKER: Gogorik ez dezulako. Gizon bat ba-da zuregatik ori eta geiago egingo duena...

SISSY: Jauna...

BAKER: Gizon ori ni naiz. Nerekin...

SISSY: Ori ez, jauna. Ezin dezaket.

BAKER: Zurekin orren gaizki jokatzen duen senarrarekin ezin dezakezu begirapen aundirik izan. Aski egingo dezu bizia salbatzen ba-diozu.

SISSY: Eta gero, zer? Ez iņolaz ere.

BAKER: Entzun zaidazu. Nik maiteko zaitu berak maite etzaitun neurrian. Berak eman ez dezaizuken beste zerbait merezi dezu. Eder eta zoragarri, neretzat gutxi bezelakoa...

SISSY: Ez bezakit izeka egin, jauna.

BAKER: Ez da izeka, egia baizik. Zuretzat biziko naiz eta zurekin arro azalduko naiz munduan. Kotxe onenetan erriz-erri ibiliko gaituzu. Hotel onenetan geldituko gara: Antzoki, kabaret eta jai-toki ikusgarrienetan jolastuko gera.

SISSY: Eskarrikasko jauna.

BAKER: Oraindik geiago. London, go erregin, erreginkume eta aundiki artera eramango zaitut, eta beroien artean zure edertasuna goimaillan geldituko da. Pitxitik, zein baņo zein obeagoak izango dituzu. Zer derizkiotzu.

SISSY: Eta nere senarra?

BAKER: Bizia eman diozulako, oraindik eskerturik izango da.

SISSY: Bada... ez dakit...

BAKER: Ba-dakizu. Nik ere. Lotsa apur bat... Ia, muxu bat emango dizut. (Eman bezaio)

SISSY: Ene!

BAKER: Ikusi dezu zein errex. Biar arte, Sissy... Zatoz garai berean dituzun jantzi onenekin. Etorriko al zera?

SISSY: Ba... etorriko naiz.

BAKER: Ori da zentzuz jokatzia. Etzaizu damutuko. (Txirriņa jo beza)

WHITE: Jauna!

BAKER: Lagundu andre oni. Eta gaurko nere ikertaldiak bukatu dira. (Bijoaz ordenantza eta sissy)

BAKER: (Berekixa) Beretzat bakarrik bizi dan andrea'dek auxe! Baņan ederra, bai ederra!

WHITE: (Berriro sartuaz) Ezti-ontzi bat da zure arpegi. Poza egin dezu eztali...

BAKER: Pozik nago, benetan. Eiza ederra gaurkoa...

WHITE: On egin deizula!

BAKER: Au gerra baldin ba-da, datoztela gerra asko!

 

zapia