Sinisgogorra, Eusebio Erkiaga
Egan, 2-1952

 

VIII

 

ANTON ETA GARDEN

 

ANTON: Zer diozu, eder horrek? Bainan... zurbil xamar zagoz, orixka duzu begitartea. Ez ahal zagoz ongi?

GARDEN: Ez, eztu ezer. Eseri gaiten. Eta, nola ibili zara atzerri aldean? Anhitz ikhusi eta ikasiko zenuen, nonbait.

ANTON: Ontsu diozu; anhitz ikhusi behintzat bai. Nire gogoa, orraitino, zure berriak ikasteko irrikitzen zegoan, eta nire begiok zure musu txurigorria, zure irudia noiz ikhusiko izan dute egarri ase-ezina. Noizbait ere, ordea, zuregana naiz, eta hemen gagoz, aurrez aur, bekhoz bekho, begiz begi...

GARDEN: Bai, Anton, zerbaiten zain dago bethi gure naimena, eta amestua ardietsi orduan, eragozpen berriren batek badaki agertzen...

ANTON: Zer eragozpen, gero? Hizketa hortaz kezkatsu iarten nauzu. Ezer bertzerik erran ahal derautazu, ala nire iokabideaz zalantza othe duzu?

GARDEN: Ez, horrelakorik.

ANTON: Zergatik, bada, larritu? Zer dela-ta herstutu? Nire zureganako maitetasunak eztu ezertariko urra-ethenik ukhan.

GARDEN: Gure egungo asmuak, alabaina, luzapidekor othe diren derizkiot, eta noiz arte ez iakin.

ANTON: Luzapidea? Eta zergatik? Burua nahasten derautazu.

GARDEN: Bai... bada... ni... gaiso nago-ta.

ANTON: Gaiso? Eri zagozala diozu? Noizdanik, ordea? Ezpaiterautazu behinere ezer iakinarazi. Osagileak ikhusi ahal zaitu?

GARDEN: Ez, osagileak enau oraindano ikhusi, bainan...

ANTON: Zer bainan, ordea? Eztakit zer diozun: egitan ere eztut argi ezer ikhusten. Nehoiz etzara gaiso egon; zure lengusina begiko eta xaloek ere, eztarautate deus ere agerrarazi eta zuk, orain, betbetan, eri zagozala sinistarazi nahi ahal derautazu? Tira! Tira! Etzazula horrelakorik asmatu ere egin.

GARDEN: Zuk ahal dakizu nire gorputzaren berri, irugan urthe bethean ikhusi ere egin enauzularik?

ANTON: Aski dut zalantza eta buru-nahasmendurik, Garden. Egia erran egidazu, egia osoa. Aaaa!... behar Ba da, eri zagoz, bainan ezta zure soina, apika, eri dagoena, zure gogoa baizik.

GARDEN: Ai, nola adieraz ba neki! Bainan, barkatu egidazu. othoi, nik orain zuri atsekabe eman beharra. Etzizaidan zilhegi luzaroagoz isilik edukitzea. Huna, bada, erran: egun hau bainon lehen zure ta nire inguruko gauza makhurrak aldatu nahi izan ditudan arren. ahaleginok alpherreko izan ditudala aitortu behar derautzut.

ANTON: Zer hauiek zeure zoureak ezpaldin ba dira, zeri axola?

GARDEN: Zure hitzerdi aski dut barnea lasaitzeko. Diodan hori ene aitarekikoa, da ordea.

ANTON: Zure aitarekikoa, zeer? Makal, eri ahal dago zure aita iauna? Preso othe? Ala, dirugabe gelditu othe da?

GARDEN: Guzti hoik baino gaizkiago dena du harek.

ANTON: Ihes egin ahal du? Hil egin nahi dutea?

GARDEN: Ez, Anton. Gizon batek sinismena galtzea, heriotze guti dela uste duzua? Bekhatu bideetan barna ezertariko kezka gabe ibiltzea? (Nigarrari emanaz).

ANTON: Oraintxen hulertzen derautzut argi eta garbi.

GARDEN: Eta nik, enuke aita hunela utzi nahi, ni haren ondotik aldendutzean gero ta okherrago izan eztadintzat. Orain, nire agirian hunen makhurki ari delarik, zer izango othe lizateke geroztik, ene aita hori etxean bakharrik gelditzean?

ANTON: Ta zergatik azaldu ezterautazu lehenago zure korapilo hori? Baretu zaite, alaere, baretu.

GARDEN: Zer erantzungo othe zenerautan arrankuratan bainengoen.

ANTON: Nik, ordea, zurekin ezkondu gura nukeena, etzazula ahantz.

GARDEN: Bai, ontsa dakit hori, ustez behintzat. Halabaina, ezkontzaldian, eztira senhar-emaztekiak soilik elkhartzen; ezkonberrien ahaideak ere, nolabaiteko elkhar-behar bat izanen dutena gogoan idukitea dagokizu.

ANTON: (Irripar eginaz. Ateko txirriñak hotsegiten du). Eztut arranotan horrelakorik asko pentsatu! Halarik ere, gogoan behar dut, bai, zure oraingo ohar hori.

GARDEN: Parre egin zazu; bainan, nola mahi duzu nik aita bakharrik uztea?

 

Sinisgogorra, Eusebio Erkiaga
Egan, 2-1952