Lan eredugarriak
Javier Rojo
El Correo, 2007-04-25

Liburua: Maitalea

Egilea: Harold Pinter

Euskaratzailea: Iņigo Errasti

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2006

      Harold Pinter Nobel saridunaren bost antzerki-lan argitaratu dira Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk izeneko liburuan. Antzerkiaren arloan burutu duen ibilbidearen irudia ematen du liburuak, lehenengo lanek 60ko hamarkadako lehen urteetako data duten bitartean, azken lanak 90ko hamarkadaren hasierakoak baitira. Ibilbidea dago, bilakaera, eta behin eta berriro errepikatzen diren gaiak ere bai. Hasierako antzerki-lanak absurdoaren parametroetatik hurbil daude. Baina ematen du egoera hipotetikoetara gehiago lerratzen dela. Izan ere, egoera hipotetiko hauetan gure gizartean planteatzen diren joerak nabarmentzen dira, egoera horietan joerak muturreraino eramanda agertzen baitira, zientzia fikzioan egin ohi den bezala. Gauzak honela Pinterrek giza kondizioaz beste hitz egiten digu giza egoeraz, bere antzerki-lanetan ezin baitira bata bestearengandik bereizi. Gai batzuk, bestaldetik, askotan errepikatzen dira, komunikazioarena adibidez, hitzek eta isiluneek garrantzia bera dute-eta. Era batean edo bestean, urruntze efektu bat lortu nahi du, urruntzearekin batera perspektiba lortzen baita, eta mundua hobeto ulertzeko aukera.