Aurkibidea
—Hamar—
Egun handia
Ekidazuko plaza prest dago Piztistatic probarako. saturren erretransmisioa jarraituz giroa aparta dela asma daiteke. Bi lehiakideak agertzear daude.
satur: Jaun andreok, ongi etorriak Ekidazuko plazara. Piztistatic norgehiagoka ikusgarria izango da gaur hemen. Nor baino nor Piztiaga eta Ekidazu.
Atera dira lehiakideak: alde batera Goril Amstrong entzutetsua eta beste aldera Arantza Kortazahar, Ekidazuko ihia!
Une batetik bestera hasiko da aproba. Prest jokalariak. Oihu batean jendea. Bat, bi, hiru!!! Hasi da aproba!
Une honetan portua igotzen hasiko dira. Gorili ez dio zirrararik egin. Aurretik doa alde handiarekin.
Arantza atzetik ezin hautsiz.
Badirudi azken metro hauetan dezente argitu direla gauzak. Animaleko ahalegina egin du Arantzak baina ez du Goril harrapatuko. 500 metro falta dira helmugarako eta beste horrenbeste da lehiakide bien tartea.
lucky eszenan agertzen da eta lehiaketa eta saturren narrazioa moztuz gorilengana hurbiltzen da...
lucky: (Arnasestuka) Goril kendu paretik! Apustu hau nik neuk irabazi behar dut...
Honetaz ohartzerakoan faustok animoak ematen dizkio arantzari...
fausto: Eutsi Arantza, ez etsi! Txikiak duen aukera bakarra eustea da, eutsi. Entzun hau (Arrantza egiten du).
Hori ikusirik musikaren indarra areagotu egingo da eta arantzaren aldeko oihuak.
satur: Luckyk berak izan nahi du garaile! Berak dastatu nahi du garaipena! Baina, arazoak dituela dirudi, Arantza aldea gutxitzen ari da. Une honetan, biak parez pare, ez!!! Aurretik jarri da Arantza, berak irabaziko du. Bai jaun andreok Arantza sartu da aurretik helmugan, bera da garaile. Arantzak irabazi du lasterketa...
arantza: Aupa lagunok! Irabazi dut! Gora Ekidazu!!!
arantzak irabazi duela ikusirik, lucky harengana doa eta lepotik helduta...
lucky: Oraindik ez astotxo, oraindik ez...
arantza: (Itotzear) Tximistak erreko al zaitu, Lucky barrabasa!!!
lucky: (Barrezka) Horixe bera esan zuen Astonio gaixoak zure egoera berean. Baina infernuan dago orain...
arantza: Orduan zuk hil zenuen Astonio!
leontzio: Arrazoia duzu Arantza Luckyk bere burua salatu du, berak hil zuen Astonio.
lucky: A! Zer? Nik ez nuen...
astonio agertuko da burua bendaturik.
astonio: Saiatu zen astakideok, saiatu zen baina oker honek ez daki zein burugogor garen astook.
arantza: Ba, bota dezagun azeri hau Ekidazutik. Alde hemendik Lucky.
leontzio: Alde! Ekidazun ez dugu zu bezalakorik behar!
luckyk alde egiten duenean
astonio: Begira lagunok! (Piztiagako pankarta erortzen da) Gora Ekidazu! Ospa dezagun hau gure erara, arrantzaka!!!
denak:
Hau da Ekidazu
gogora zazu
asto musikari alaien aberria.
Hau da Ekidazu
sinets ezazu
bihotzean daramagu mundu berria.
Hau da Ekidazu
entzun eidazu
dantzan eta kantan da gure alegria.
Hau da Ekidazu
heldu eistazu
baltsean helduko zaigu egunsentia.
—amaia—