Ekidazu
Askoren artean
Ekidazu
Askoren artean
Artezblai, 2003

 

—Bederatzi—

Aukera bakarra

 

Lantegiko sirena hotsa entzun da goizero bezala. Hala ere, ez da inor agertu. lucky haserre dago, zain. leontzio ezkutuan dago lucky agertzen denean.

 

lucky: (Haserre) Baina zer da hau? Ez da inor ere ageri. Eta erlojuko ordubete igaro da.

leontzio: Lucky ez alferrik itxaron. Gaur ez dira etorriko eta.

lucky: (Sutan) Ez direla etorriko? Garbitu egingo ditut denak! Larrutik ordainduko dute!

leontzio: Nahi duzun guztia. Baina ez du inork zuretzat gehiago lanik egingo.

lucky: Eta nola dakizu zuk hori?

leontzio: Esan didatelako.

lucky: Zuri? Zu ez zara nor eta. Lantegi honetako nagusia neu naiz.

leontzio: Asko balio du nagusi izateak menpekorik gabe.

lucky: Zer nahi dute ba, zital horiek!

leontzio: Zureak egin du Lucky. Adio betiko.

lucky: Tira, hitz egin dezagun.

leontzio: (Ikuslegoari) Mantsotzen ari da, segituan dator apustua.

lucky: Apustu batekin konponduko dugu hau.

leontzio: Ikusten, amua irentsi du bete betean. Tira ba, bota!

lucky: Huts ala bete. Hil ala bizi. Irabazten badut asto guztiak nire menpe izango dira, gau eta egun, gorputz eta arima. Eta zuk alde egingo duzu nire begien bistatik.

leontzio: Eta galtzen baduzu zuk alde egin beharko duzu. Eta lantegia eta Ekidazu astoen esku geratuko dira.

 

luckyk pentsakor hara eta hona egiten du. Gero, irribarre egiten du ideia on bat izan balu bezala.

 

lucky: Ongi da. Baina hauek dira baldintzak: kirola, Piztistatic-a.

leontzio: (Ikaratu egiten da) Piztistatic-a?

lucky: Eta nire lehiakidea, Goril Amstrong.

leontzio: Munduko txapelduna?

lucky: Eta zer, zu lehiatuko zara astoen alde?

leontzio: Badugu lehiakide egokiagoa. Arantza lehiatuko da gure alde.

lucky: Arantza? Ezin da!

leontzio: Zer ba?

lucky: Arantza kartzelan dago.

leontzio: Ba, orduan ez dago traturik, adio azeri!

lucky: Baina Arantza izan behar da derrigorrez?

leontzio: (Ikuslegoari) Erantzun egiozue zuek. Baiiii!!!

 

lucky pentsakor geratzen da.

 

lucky: Ados. (Barrez) Ez duzue inolako aukerarik.

leontzio: Hori bihar goizean ikusiko dugu. Maltzur hori. Bihar arte! (Ikuslegoari) Azeri honek ez dakiena da Arantzak zuen laguntzarekin kontatzen duela ezta?

(Erantzuna) Hori da! Animatu gogor. Bihar arte!