Ezkonduko ditugu?
Antton Luku
Ezkonduko ditugu?
Antton Luku
Maiatz, 1995
Ezkonduko ditugu?
Antton Luku
Maiatz, 1995
[aurkibidea]

 

LEHEN ZATIA

 

Taula gaina erdi ilunpe batean da. Ezagutuko da karlos baten itxura “xuritabeltzez”, karlos ekintzak eginen ditu: erdi makur ibiliko, hotzak hilik bezala, lata batetik sardin ondarrak ateratuko, hazka eta zintza, botoila ahoan iltzatuko noiztenka. Sua pizten ahal du bi zilexekin. Emeki emeki gaztetuko da jestuetan, argia emenda arau, ematzen ahal ere ohart gaitezen neska dela.

Gibelean Baiona ttipia. Gaztelu berria, harresiak eta casematak edo ostatu famatu bat.

Hor sartzen da anne-sophie arrunt galdua, petent, oinetako takoidunak, eta ihiztari urrentze bat eginen dio besteari. So egiten dio gainetik behera mesfidatzen balitz bezala.

 

 

Lehen agerraldia

 

(oihana, anne-sophie)

 

OIHANA: Ez, ez dut macadam saltzen e!

ANNE-SOPHIE: Mantxut? Macadam?

OIHANA: A! ebe biba hi, zer axola karrika gorri daudenentzat. Dena erakatsi behar zaie burjes horieri. Macadam kaseta dun, klodoek haize hotzaren pikatzeko duten leiho hertsia. Bergizarteratu erraten zaion honi. Bergizarteratu. Errepika. Hire senarraren altxoan bero bero egoten haizelarik, karriketan saltzen dena.

ANNE-SOPHIE: Senarra?

            (Kexu)

            Ez dinat gehiago senarrik. Ustela! Ni ere karrikan naun. Eta iduritzen zaitan bergizarteratu aintzin...

OIHANA: Ez kexa! Bihotz mina. No hurrupa bat arno. On eginen din.

 

(Plaztikazko botoila pasatzen dio, besteak edaten du eta berriz botatzen)

 

ANNE-SOPHIE: Pe!

            (zikindu duen zolari so)

            Conchita! Zerpillera!

            (eriak klaskatuz)

OIHANA: Ez! Oihana. Bainan ingurumen honetan , Wendy the tracher erraten zidaten. Erranen didan tronpatzen naizenez, bainan Conchita hori...

ANNE-SOPHIE: Sehia dun. Edo, hobeki erran, genuen sehia.

OIHANA: Ez ninan beste beldurrik! Iduritzen zaidan bergizarteratu aintzin lan ukanen dunala desgizarteratzeko. Ene arnoa ez gustukua, pentsa Saint-Emilionean usatua delarik jendea.

ANNE-SOPHIE: Ez dinat sekulan Saint Emilionerik edan, ez dut egundaino arnoa maite ukan. Bainan beharko da jarri; botoila pasa ezan. (Gaitzeko tragoa edaten du, cow-boy hasperen batekin) helduko gaitun. Ale hiri!

OIHANA: (edaten du eta botatzen du lurrera, bestea harritua) Bai, nik ere, arnoa ez dinat maite.

ANNE-SOPHIE: Jin berria haiz ere?

OIHANA: Bai goiz honetan.

ANNE-SOPHIE: Lana galdu dun ere?

OIHANA: Ez dinat sekulan lanik ukan hogei urte ditinat. Problema ttipi batzu baditinat.

ANNE-SOPHIE: Problema batzu, ba, hori dun azken finean...

OIHANA: Kondatzen ahal dun. Ikusle kutzu horiek ez dine besterik galdegiten.

ANNE-SOPHIE: Goiz honetan Mercedez berria garageatik ateratzean marratu dudalarik senditu dinat egun haundi baten mentura banuela.

OIHANA: A bon Merzedez berria ezarria duzue, zoin?

ANNE-SOPHIE: Rstopq 1456 xyz 12 zilindra uven

OIHANA: (xixtu) Ontsa izan behar din e! Zerendako dira zilindrak? Errondagoa da?

ANNE-SOPHIE: Ez dakinat, ene senarrak din hautatu. Ene senar ohia. (nigarrez hasten da, bestea heldu zaio kontsolatzea)

OIHANA: Haugi, haugi.

ANNE-SOPHIE: Piesena lana dun. Turbomecara joaten naun lanera goiz honetan, usaian bezala, bihar oporretan izan behar ninan, eta langile arduradunak erraten zidan ene azken lan eguna zela, ez zutela gehiago ene beharrik. Hola jokatzen baita injeniore batekin. Hainbeste lan egin ondoan horren laguntzeko besteak kanpora ezartzeko. Hotz dun kanpoan.

OIHANA: Bof, primadera dun.

ANNE-SOPHIE: Erran iezaion Conchitari, verandaren atearen hesteko. Haizea hozten dun pizinaren gainean pasatzen delarik.

OIHANA: Conchita, leihoa. Hara. Hobeki haiz?

ANNE-SOPHIE: Egun dena gaizki! unibertsitatetik pasatzen naun alabaren mintzatzeko, eta non ikusten dut? zkuter baten gainean bandil itxurako mutiko dena petent eta perfekto bati loturik. Eskolan hain ontsa ari zeiarik, sekulan itzalik ez!

OIHANA: Konprenitzen haut. Zaila izan behar din, ni ere kasu berean naun.

ANNE-SOPHIE: Hik ere problemak baditun hire haurrekin?

OIHANA: Bai ene aita-amak ero arazten ditinat. konprenitzen haut. Izigarri zaila duken. Beste ikasleen problemak biziki ontsa ezagutzen ditinat.

ANNE-SOPHIE: Anitz sofritu duken. Zer egiten dute hire burasoek?

OIHANA: Erakasleak ditun biak.

ANNE-SOPHIE: Zer itsuskeria! Bainan izigarri sofritu dukeen!

OIHANA: Bai Aitarekin sustut, paludismoa bezalako sukar batzu jauzten zaizkion ilabetean behin, programan beranta biltzen duelarik. Lehen egunetan urrats zaintsu ttipi batzu egiten ditin sukaldean, liburuak idekitzen ditin eta hesten, deusezendako, eta generalean krisia zapartatzen zaion kopia zuzentzen ari delarik. Orduan ene gainerat egiten din lizeoko ikasle ertainaren tranferra, zoko batean kokatzen nain eta bi oreneko predikua egiten didan, geroko makur ikaragarria hitzemanez, gazteria guzia apokalipsia batean sartuz.

ANNE-SOPHIE: Arrazoin din. Gazte horiek ez dine fitsik egin nahi. Ez dine anbizionerik.

OIHANA: Uste dine dena aho zilora jinen zaiela! Karriera bat egiten dela, laburpen ttipi batzuekin kontentatuz.

ANNE-SOPHIE: Landu behar din. Gauak eta gauak lanean pasatu behar ditin.

OIHANA: Ez dine egundaino lanik ardietsiko.

ANNE-SOPHIE: Eta lanik ez badute atzemaiten, ez dine sekulan galduko.

OIHANA: Zer uste dine, hola heltzen dela jendea alfer egonez, Egoitza Finkorik Gabe, efg izatera Baiona tipian. Villageoise drago bat egitea holako dekor batean irabazi behar din. Arno zorta bat?

            (Izena bilatzen du)

            Zer dun izena plazer badun?

ANNE-SOPHIE: Anne-Sophie.

OIHANA: Telebista feuilletona egiten din, ortf garaikoa.

ANNE-SOPHIE: Hortik heldu dun. bazunan “Les malheurs d'Anne-Sophie” Line Renaud-rekin.

 

(edaten dute gogotik):

 

ANNE-SOPHIE: Ona dun edatea. Emazteendako egina izan behar liken.

OIHANA: Izanen dun lan. Gure etxen arnoa edaten duen bakarra aita dun... Edozoin gisaz ez ditun arnoaz baizik mintzatzen bere kolegekin. Gazteen alferkeriaz dena errana delarik. Nundik zer izen, zer preziotan. Eta bere kolegetaz aparte ez baitu nehor ikusten.

ANNE-SOPHIE: Ene senarra berdin! Gero botoila telebistaren aintzinera segi arazten dine, eta...

OIHANA: Eta kirol emankizuna baldin bada, hobe dun deus ez ukaitea galdegiteko!

ANNE-SOPHIE: Ene senarra berdin. Iduri din golak markatuko dituela triparekin.

OIHANA: “Zerbait ez badakin frantsesean aski datan galdegitea”. “Hago, hago”, beti gauza bera dun, “ez Cantona hori ez da fidagarria. Ez da sekulan aterako.” Ama eta biek, bakoitzak bere telebixta badute eta bizkarrez pasatzen ditine aratsak, kopiak belaunetan, ama Frou “frouri so” Ni: ping pong pilota. “Galdegin zakon amari, frou frou, galdegin zakon aitari, on a gagné”

ANNE-SOPHIE: Ene senarra berdin.

OIHANA: Plaztikazko botoila egiazko giza askapena dun. Ema-askapena!

 

(Edaten dute)

 

ANNE-SOPHIE: Hau dun klodo idealaren bilakatzeko bide hoberena!...

            (pentsakor egon ondotik)

            Gaizo nexka: pazientzia beharko din.

OIHANA: Denek behar dinagu pazientzia, egoera honi buru egiteko.

ANNE-SOPHIE: Hura ez dinat pleņitzen.

OIHANA: Sostengatu behar dinagu elgar, emazteen artean!

ANNE-SOPHIE: Senarra hartuko dinatelarik ikusiko dinagu hain bihotz zabala izanen haizenez...

            (trago bat)

            Lana galdu, alabak bere burua galdu, senarraren trikota behar nuelarik ene nigarren sukatzeko, surf taula batean trebukatzen naun eta 20 urteko pulinda bat atzematen dinat ene ohean zurrungan.

OIHANA: Zurrungan, bitxi dun hori.

ANNE-SOPHIE: Behar ere ez dinat senarra atzeman.

OIHANA: Hilen huen! Super! non zen?

ANNE-SOPHIE: Ez zekinat. Berdin zaitan. Futitzen naun gizon horretaz... Laspost urte hauetan biloak galtzen zitinan.

OIHANA: Beee!

ANNE-SOPHIE: Astiri guziz etzateko mementoan hortz faltsuen zeremonia soportatu behar ninan!

OIHANA: Beeee!

ANNE-SOPHIE: Ta bildua zinan tripa bat! Eta oraino eni zizkidanan Slim-Fastak erosten ene urte betetzeko.

OIHANA: Hoo! Aluia eta ez dun hil!

ANNE-SOPHIE: Hona etorri naun... Bakardadeari lotzeko prest.

OIHANA: Zer arima! Ekaitz eta pairamen guzien artetik.

ANNE-SOPHIE: Hotzak hilik, barbalota negu minean bezala.

OIHANA: Bainan urrikirik gabeko mundu honetan, lokarri guzietarik askatua, libre.

ANNE-SOPHIE: Gogorra dun. Conchita kutxin bat.

OIHANA: Lagunik gabe, edo lagun guti, bainan lagun segurrak.

ANNE-SOPHIE: Nor hori?

OIHANA: Pubela.

ANNE-SOPHIE: ...

OIHANA: Nork pubela batek baino hobeki, konprenitzen ahal gaitu gu karrikan garen hauek, pubela karrikako pentsatua izan baita? Lagun xintxoa, ixila, behatzen dakiena. Pubela hain erronda, goxoa, karrika hain ontsa kondatzen diguna, bere lursagar xurikin eta xakur pixa usainarekin. Pubela segeretuz eta sorpresaz betea, gu karlosen kafira, frigoa eta biblioteka. Ahamen bat bilatzen dugula Anne-Sophie, Pubelaņo pubelaņo, ba ote duxu Yorkeko xingar xerra ņimiņo?

            (Barnean bilatzen du)

            O hiriko langile gaixto horiek tripa huxtu dautxute.

            (Kaseta hartzen du).

            Beti bada zerbait.

 

(Hasten da leitzen)

 

ANNE-SOPHIE: Zer dun? “Le petit Basque”? Xeka ezan ez denez okasionezko zapetarik Conchitaren urtebetetzeko.

OIHANA: Etxea badun Getarin saltzeko 600 miliunetan, pagatzen ahal dion kontent izanen dun.

ANNE-SOPHIE: Ez zidan iduri, ez din menaia egitea maite.

OIHANA: Ebe hara lana! Ezkont agentzia bat salgai Donibane Garazin.

ANNE-SOPHIE: Donibane Garazin! Nahiago dinat hemen egon pubelaren plaztikaren mastakatzen. Pluk herri bat dun hura, behin joan gintunan Henriekin. Jendek karrika trebeskatzen diten banda xurietarik kanpo. Ez dun jakiten ahal zer den.

OIHANA: Ez no! Handik heldu naun.

ANNE-SOPHIE: Donibane Garazitik! Gaixo haurra! Zertara joan hintzen hara?

OIHANA: Hemezortzi urte bete nituelarik, aitari aipatu zionat, mintzatu nahi nuela batzutan, haren predikuen artetik, identitate bat banuela, eta ez nintzela kopia txarra zuen, zerbait. Haiendako nexka planttakoaren modeloa nindunan, adolezenziaren kristo? Nola erraten da kristo femininoan? Eta hartan barnetegian ezarri nine Donibane Garaziko lizeo berrian.

ANNE-SOPHIE: Jesus Maria. Gaixo haurra! Eta ifernu hartarik eskapatu haiz alabainan.

OIHANA: Hago, berezia zunan. Erakasleek, esplikatu zidatenan lagunek, Zitadelaren sindromoa bazutela. Urteak altituda horretan pasatu ondoan beharriak tapatu zitzaizkienan eta ez zitenan gure problemetaz, fitxik entzuten. Bainan piesena rekreazioneak zitunan, alimaleko mitra batzuetarik iduritzen zitzaigunan denak guri so egoten zitzaizkigula, orduan Jai Alaieko parkingera joaten gintunan, eta han jarriak ginelarik billatzen ari, liburua besapean, guri so bere intelo so gogarrarekin Juan de Huarteren estatua. Konzientzia txarra antolatua!

ANNE-SOPHIE: Zerbait sofritu duken!

OIHANA: Kraskatu dinat. Behin mozkorra arrailak jin gaitun lagun batekin eta kantinan bizteka ene zapetekin nahasi dinat. Geroztik hemen naun.

ANNE-SOPHIE: Zer botatu zaituzte horrendako! Edan duzuelakotz! (Edaten du) Zkuterrez joan bazinezten oraino! Conchitari telefona araziko zionat hire amari...

OIHANA: Ez din balio, etxera sartu naun eta ama baratzean ikusi dudalarik bigudiekin konprenitu dinat telefonatu ziotela.

ANNE-SOPHIE: Bigudiekin?

OIHANA: Bai disjontatzen duen aldi oro, pzikiatrak bigudiak ezartzen dizkio hari ttipi batzuekin eta kontaktua atxikitzen din cb batekin maif assistancek dena pagaturik.

 

 

Bigarren agerraldia

 

(anne-sophie, oihana, franck)

 

franck sartzen da lasterka eta oihanaren gibelean gordetzen, jarrarazten du eta noiznahi kukutzen norbait gibeletik balu bezala.

 

FRANCK: Karrikan eneatzen holako nexka polita. Iduritzen zaitan jendek ez dutela aski komunikatzen oraiko egunean egoiten gaitun beti gure usaiako ezagunekin, besteeri buruz joan gabe. Ez zain iduri? Falta dun karrikako bat-bateko eleketa bizi hori. Ez haiz hemengoa hi. Ohartuko nindunan!

OIHANA: Errak, bainan ez haizela jena! Gure artean gaituk!

FRANCK: O! Hire amari behar genionan gurekin jiteko erran.

OIHANA: Ez duk ene ama, laguna duk.

FRANCK: Ama? Nork aipatu du Ama? Zauri. Zer da beste gisan hau baino gozoagorik, lurrean jarririk gozoan iguzkitara. Zaurte baso bat arno.

            (Berak du edaten)

            Zer ari zarete beste gisan, Bonat erakustokia hetsia da ala zer?

OIHANA: Ez genian txartelik.

ANNE-SOPHIE: Hobe genuke anpeko txartela ukaitea.

FRANCK: A, lanik gabe. Brazeleta polita dun hik. Ez hadila inketa. Oraiko konjonktura dun. Leitu dinat nonbeit edo norbaitek erran zidan hemendik aintzina urte guziz beharko genuela ofizioz kanbiatu. Egokitu behar dinagu mundu honi.

OIHANA: Konseilatzen ahal gaituk behar bada. Zer egiten duk hik bestenaz besteen amoa edateaz aparte.

FRANCK: Egokitzen naun mementoan. Eta frango ontsa, ohartzen bainaiz flikek ene gibeletik ibiltzeko orde beste egitekorik atzeman dutela. Ale enea da. Zuen osagarriari.

            Nork erranen zuen hola finituko zela. Mila aldiz erran nion Mohammedi gormantegi zela, nahikoa genuela gure zkooter komertsioarekin. Behar ukan du droga enpresa hori muntatu bere Math Supeko “Eudes Albert” lagunarekin. Egia da eskola haundi horietan behar direla pixka bat dopatu. Klientela bada; Gaixo Mohamed bere bihotz zabalaren biktima berriz ere. Kontxo! damugarria da halarik ere, zkuterrendako.

 

(bi nexkak harrituak dira, bata bestearen kontra emanak beldurrez daldarka, deabrua ikusia ukan balu bezala gibelka badoa anne-sophie)

 

ANNE-SOPHIE: Gaixtagin bat, gaixtagin baten aztaparretan eroriak gaitun. Masakratuko gaitin.

OIHANA: Anitz jende hil duk jadanik?

FRANCK: Behar dena baizik ez

OIHANA: Mesrine ezagutu duk.

FRANCK: Ari izan dun enetako lanean.

 

(Besarkatzen du)

 

OIHANA: Ez haiz deuseren beldur, beraz joan hinteke Donibane Garazirat ere.

FRANCK: Hiretzat munduaren bestalderdira beharrez. Zer egiterat Donibane Garazirat.

OIHANA: Ezkont-agentzia bat baduk salgai.

FRANCK: (Laxatzen du) Non hori? Zonbatetan?

OIHANA: Petit basque-ean duk.

 

(Erakusten dio)

 

FRANCK: (Irakurtzen du eta egoten da ixtant batez pentsakor)

            Zaudezte ezkont-agentzia bat Garazin, ezin da. Jendeak ez dira ezkontzen han. Behin izan gintunan boita batean lagun batekin. Mutikoak heldu ditun dantzaldira atorra urdin argi batekin eta edateari lotzen ditun han nexkeri kasu eman gabe.

ANNE-SOPHIE: Ez naiz estonatzen denak pluk batzu dira. Ez badira ezkontzen zertara joanen gara ezkont-agentzia baten erostera?

FRANCK: Kitorik ukanen baitugu. Joan behar dinagu ikustera! Ikaragarri zozoak ditun han, ez ditun deusetaz mesfidatzen, ez ditine autoko ateak hesten ere. Duela bi urte lagun batekin gau batez, 40 auto-radio ebatsi genitinan borta bat ere bortxatu gabe.

ANNE-SOPHIE: Noiz zian hori?

FRANCK: Ez naun orroit, duela bi urte larrazkenez.

ANNE-SOPHIE: Duela bi urte larrazkenean joan baikinen ene senarrarekin, Donibane Garazirat afaiterat eta auto radio berri berri bat...

FRANCK: Ez primadera izan behar zunan. Hire senarrarekin erran dun. Ezin sinetsizkoa dun. Ezkondua baihaiz. Biziki gazte orduan. Ez dun 25 urte baino gehiago?

 

(Bestea urtzen da)