Garai(a) da Euskadi
Xabier Mendiguren Elizegi
Garai(a) da Euskadi
Xabier Mendiguren Elizegi
Kutxa Fundazioa, 1993
Garai(a) da Euskadi
Xabier Mendiguren Elizegi
Kutxa Fundazioa, 1993
[aurkibidea]

 

            Antzerki honetako abiapuntuko aitzakia historikoa bada ere, bertako gertaera, ekintza eta pertsonaiak oro asmatuak dira erabat.

            Pertsonaiak oso ugari dira obra koral honetan; dozena bat jokalari beharko dira antzezteko., aldaketa egokiak eginez rol bat baino gehiago jokatuko dituztenak.

            Agertokiak abstraktoa izan behar du obra osoan. Lehen ekitaldian, argiekin batera paretetan isladaturiko argazkiak erabil litezke espazio desberdinak emateko. Bigarren eta Hirugarren ekitaldietan herriaren nolabaiteko irudikatzea egin liteke nahi bada, baina ahalik eta eskematikoena, hutsa (ez deskriptibo, ez errealista). Obran zehar “Idazlea” deritzan pertsonaia aparteko espazioan jarri dugu, eskuineko txokoan, baina eskailera batez igotzen den goragoko maila batean ere egon liteke. Argiek berebiziko garrantzia dute antzerki osoan; zuzendariaren esku nola erabili, baina esan dezagun bederen, unean uneko protagonistak argitu eta gainerakoa ilun uztea izan daitekeela joera.