Gau bakar bat
Ixiar Rozas
Gau bakar bat
Ixiar Rozas
Hiru, 2004
Gau bakar bat
Ixiar Rozas
Hiru, 2004
[aurkibidea]

 

11

 

Uraren hotsa baino ez da entzuten. Gainontzean, erabateko isiltasuna.

Argiak igotzen doaz.

Hasierako arrautzak urez beterik jarraitzen du. Ezer aldatu ez dela dirudi.

Urrun, ume baten negarra entzuten hasten da. Garrasi bilakatzen da negarra.

Garrasiak gerturatu egiten dira. Gero eta ozenagoak dira, erraietatik datoz.

Astiro gorriz tindatzen hasten da arrautzaren ura. Dena odolez estaltzen ari dela dirudi.

Uraren hotsa loditu egiten da.

Astiro, iluntasuna.

Eta erabateko isiltasuna.

 

Bartzelona, 2002ko martxoa