Ametsen faktoria
Jose Maratin Urrutia Txotxe
Ametsen faktoria
Jose Maratin Urrutia Txotxe
Eztena, 2018
Ametsen faktoria
Jose Maratin Urrutia Txotxe
Eztena, 2018
[aurkibidea]

 

            Txotxe, zuri ezin zitzaizun tranparik egin. Ikusten zenigun barrukoa. Zuloa. Eta galdetzen zenigun: eta hori, zergatik? Eta hori, nondik? Zertarako zulo hori? Eta batez ere: zer bilakatu dezakezu zulo hori? Hitzen aztia. Ikusezinen ikuslea. Oraindik, Ibaizabal errekara begiratzen dugunean, zu espero zaitugu. Txalupa batean, ke artean, eskuak margoz eta bihotza zabal. Ez zatoz. Baina asteazkenak markatzen duen latitudean eta arratsaldeko bostak markatzen duten longitudean, beti ageri da errekan islada bat: artizarra. Eta ahots sakon bat. Eta utzi diguzun zuloa nabarmenagoa egiten da. Zuloa zer bihurtuko den ez dakigu. Baina ziur aterako zaigula lore bat edo zuhaitz bat edo ibai bat. Gauza ederrek lekua behar dutelako. Eta zuk beti lekua ematen zenien. Gora faktoria. Txurreria,

Karrika Antzerki Taldea