Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

0

 

kurma eta kumalen zutik eta geldirik geratzen dira aurreko aldareetan.

yuri samen gorpua erdialdeko aldarean datza.

off ahotsa entzuten da.

 

                        Saguzarrak esnatu dira jadanik.

                        Aurpegiko bi begiak itxita hegaz

                        gorputzeko beste begi guztiak erabiliz.

                        Begi da begi ez zena.

                        Amets erotikoak izan eta gero,

                        erotismoz beteko dute bizitza.

                        Animalia metafisikoak oso

                        eta metafisikarik gabe bizi direnak.

                        Haiek ere arnasa hartzen dute eta, noizbait,

                        arnasa hartzeari uzten diote.

                        Baina begirik gabe,

                        begi zena begi ez dela,

                        hegaz egiten dute.

                        Bitxia da saguzarren nahigabeko jakinduria.

 

Kolpe bortitz, batek ematen dio amaiera otoitzari.

Argi indartsu bat pizten da espazioaren atzekaldean.

yuri sam altxatu eta argirantz abiatzen da.

kurma eta kumalen bere atzetik doaz.

Bidaia mugaz bestaldera. Iluna.

Argia. Berriro agertzen dira yuri sam, kurma eta kumalen. kurmak eta kumalenek yuri sami jantziak eranzten laguntzen diote astiro-astiro.

Errituala bukatu da.