Borroka ala ihes
Jokin Apalategi
Borroka ala ihes
Jokin Apalategi
Utriusque Vasconiae, 2017

 

II. AGERRALDIA

 

(Lehendik jokalekuan zeudenak eta zuzendaria. zuzendariak kanpotik atea jotzearekin abiatzen da agerraldi berria).

 

ARANTXA: Baiii...!

ZUZENDARIA: (Barrura sartuz) Gabon jaunak!

ARANTXA: Eta anderea!

BESTEAK: Baita berori ere! (iņaki eta jon zutitu egin dira)

ZUZENDARIA: Zuekin egon beharra nuen.

ARANTXA: Prest entzungo diogu.

ZUZENDARIA: Litekeena da, bateren bat harriturik aurkitzea, zuen berri nola nekien asmatu ezinik... ?

JON: Halaxe da ba.

ZUZENDARIA: Aurrez zaindaria igorri dut, zuen berri jakin zezan.

IŅAKI: Ordu honetan debekaturik dugula, esan behar al digu?

ZUZENDARIA: Orain horrek ez dio axolik. Ez zen horregatik.

JON: Epaiketa jatorra da, bazen ordua.

ZUZENDARIA: Arloteak egiten al ditugu bada?

JON: Doinu berekoak.

ARANTXA: Txori abeslariak balira, entzulerik ez lukete.

ZUZENDARIA: Nola da doinu hori?

JON: Kontu eske etorri ohi dira. Epaile. Behin ere laguntza eskaintzarik, ez da izaten!

ARANTXA: Gazteriari bideak agertzea noren misioa da?

ZUZENDARIA: (Mindu xamar) Egun osoa zuen zerbitzuan igaro ohi dugu, eta hori ezin diguzue esan.

ARANTXA: (Barrua, sutsuegi dauka ixiltzeko) Zuzendariaren eginkizuna gelara doakionari errezeta eskaintzea al da?

ZUZENDARIA: Hara, gaztaroko su berria! Gauza askok ez du erantzunik. Izan ere, gustuak beti desberdinak izango dira.

JON: Gizon estandarra zertarako dugu?

ZUZENDARIA: Hainbat buruhauste ematen digun arazoa!

JON: Zenbait giza molde betikor aitortzearen errua da hori.

ZUZENDARIA: (Ahotsa berrituz) Orain beste esan behar batera igaroko naiz.

BESTEAK: (Denak bat-batean) Adieraz beza!

ZUZENDARIA: Mezu triste bat jaso dut. Zuei horren berri eman beharrak ere min egiten dit. (Isilunea) Bihartik, etxe honen babesean, zuentzat ez da lekurik izango. Kanporatuak zaudete oraindik. (Ixilunea) Orain, zuek agurtzea dut eginbehar, baina, aurrez lagun bat hemen daukazuela gogoratu nahi dizuet. (Banan-banan eskua emango die agur esanez; eta besterik gabe kanpora irteten da).

 

(Gelan gelditu diren hiruek une bat lurrera so igaro dute. Azkenean, jonek ixiltasuna hautsiko du)

 

JON: Agur bai, agur!

BESTEAK: (Irteerara begira) Agur!

JON: (Publikoarengana aurreratuz) Borroka ala ihes! Nik borroka aukeratu dut. Mundu honetan garaile kontsideratu ala ez, axolik ez dit. Bakoitzak dauzkan baloreak herriari eskaini behar dizkio. Horretarako, bizia dugun hainean borrokan jarraitu behar dugu. Konformismoa ez zait gogoko. Gizakiak bakea maite du. Lasaitasuna desiratzen du. Baina, zuzentasunean oinarritua izan behar du. Edozein bakek ez du balio. Egiazaleak izanez, kontzientzian fintasunez jokatuz, egia osatuko dugu.

ARANTXA: Triste ala alai nagoen? Triste nortasuna osatzen lagundu didan kabi bizitza utzi behar dudalako. Alai, ongi ez irtete bera, dugun dinamismoaren emaitza delako. Bizi egin behar gara. Gure ezbeharrak, ez al dira bada bizitzaren sua indartuko duten illatiak? Bizidun oro maite dut. Arnasa duen oro egoki zait.

IŅAKI: Ederrak dira benetan zuen sentimentuak! Beti horrela bizi zaiteztela. Zer nahiago nik ere. Baina, ezin dut. Bihotz gainean zama neketsu bat sentitzen dut. Kezka garratz batek inguratzen nau.

JON: Heriotzak harrapatu arte sutsu behar dugu. Fin. eta kementsu jokatuz, dugun ahalmena mundua osatzeko erabili behar dugu.

IŅAKI: Mundu plazara goazen unetik beldur naiz oro etsai ez ote zaigun bihurtuko. Giroak ez ote gaituen azpiratuko.

ARANTXA: Bai, geroz eta bizialdi gogorragoa izango dugu. Arazo sendoagoak. Izan ere, gertakizunek kate baten mailak dirudite. Baina esku artean dugun arazoari aurpegia ausardiz eman diogularik, aurrerantzean ere, izango dugu kemenik.

IŅAKI: Aurretik ere badira, lehenengo borroka aldian sendo jokatu ondoren bigarren erasoaldirako kuraia galdu izan dutenak. Arrisku horrek kezkatu egiten nau...

JON: Egoera hipotetikoaren aurrean problematiko jartzen ari gara. Hori ezin dugu onartu!

IŅAKI: Orain balizko den oro, gero errealitate!

JON: (Mokoka ari diren oilaskoak dirudite) Balizkoan menperatua ageri dena errealitatean berdin izango dela, ondoriotzea logikoa baita.

ARANTXA: Aurrez plangintza egitea ongi deritzait.

JON: Fantasmak, heroe direnentzat utz ditzagun.

ARANTXA: Ohartunki itxu denak aurrerapen gutxi ekarriko du.

IŅAKI: Bihotza harkaitz, adimena tximist!

JON: Otutze orduan, trabarik ez da behar.

IŅAKI: Buruan ez, baina gauzetan badira, eta zer?

JON: Gizaki anitz irudikinak galtzen du.

ARANTXA: Ausardiak hesiak ere gainditzen ditu.

JON: Norbera gara lehen harresia. (Une honetan amaia sartzen da jokalekuan)

AMAIA: (Beldurti eta kezkatuta) Albiste texaren bat al duzue?

ARANTXA: Orain, irten egin behar, besterik ez!

JON: Bagoaz betirako!

AMAIA: Zuzendariaren mezuak hori al ziren?

IŅAKI: Nola dakizu?

AMAIA: Hemendik irteten ikusi dudalako

IŅAKI: (Ironiko) Betebeharra kunplitzera etorri omen da!

AMAIA: Gogorra da, baina, patuak horrela agindu badu, zer egin dezakegu?

JON: (Tximista bezala pizten da) Jarrai, jarrai, zure burutazioekin!

AMAIA: (Minduta) Hori errealitatea da, eta guk ontzat eman behar.

JON: (Haserre) Barkatu, baina, une honetan ez eait gogoko inoren negarrik. (Segidan kanpora irtengo da)

 

(Barnean gelditu diren beste hiruak une batez ixilik egon ondoren, arantxak eta iņakik elkar agurtzen dute)

 

AMAIA: Agur! (Eta orain, bakarrik gelditu dela jabetzean, izan ere, dena hain laster igaro da, —eta ihardukitzeko betarik ere ez du izan— hitz jario bihurtzen da) Gaur, nire aintzinako lagunak badoaz hemendik! Zuzendaria hemendik irteten ikusi dudanean, berehala zerbaiten susmo txarrak hartu nau. Baina, ez al du horrelakorik egingo, esan diot nire bururari. Badakit fin jokatzen ari direla, nahiz eta tronpatzen diren. (Gogoetatzen jarriko bakira une batez) Berriz gogoratuta ere ez daude gehiagoz hemen. Beste egun batez, haiekin hemen bertan elkartu nintzen. Beldurra sentitu eta alde egin nuen. Ez nintzen lain haien berotasunari ihardesteko. Harrez gerozkorik ez dut ezagutzen. Orain ikasi berri dudana da ondorio txarra ekarri diedala. Zintzotasuna erakutsi didate beti. Benetan maite ditut. Nire bihotzean lekutxo bat hartua dute. Nik, orain zer egin dezaket haien alde? Nire beharrik ba ote dute? Nik, Jainkoagan sinismena dut. Haiek ez dakit horrenik duten. Nik, haien alde zerbait egin nahi dut. Baina, zer? (Pentsatzen dago une batez) Otoitz egingo dut. Aita. gure bat esango dut. (Bi eskuak bilduta otoitz jarreran egongo da. Aitaren eginez amaituko du. Berehala aurrerantza egiten du). Norbait dator! Inork aurkitzea ez zait gogoko. (Alde batera eta bestera begiratzen du). Hortik datorrela dirudi! (Eskubi aldera apuntatzen du) Hemendik irtengo naiz! (Ezkerretik irteten da)