Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Antzerti, 1984

 

III

 

NARRADOREAK: (Xuberoako maskaradetan bada zati bat non zorrozkileroek jaunari ezpata zorrozten diotena. Horiguzia dantza eta bertsoz egiten da. Hemen berdin, baina esankizuna aldatuz.)

 

                        Musulmanek pakto bat Karlomagnorekin.

                        Orain zer pasako den inortxok ez jakin.

                        Penintsula aldera bidez zuten ekin.

                        Ez dago bromarikan haien armarekin.

 

                        Abiatu dira bi zati eginikan.

                        Armadaren erdia Bartzelonatikan.

                        Ta Karlomagno bera Baskoniatikan.

                        Zaragoza jo nahi du Ibañetatikan.

 

                        Soldautza haundia ari da azaltzen.

                        Zingurriaren gisan Nafarroan sartzen.

                        Baina hango jendeak zer duen pentsatzen:

                        Zer ondoren datorren dirade kezkatzen.

 

(narradoreak, dantzatuz, eszenatik ateratzen dira. Xirularen doinuz dantzatzen dute.)