Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Eusko Jaurlaritza, 1992
Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Eusko Jaurlaritza, 1992
[aurkibidea]

 

Pertsonaiak

            martin: 16 urte

            maritxu: 47 urte

            prudentzio: 60 urte

            maddi: 43 urte

            maialen: 40 urte

            tulo: 50 urte

            mari: 15 urte

            lixili: 25 urte

            mixili: 26 urte

            ama: 47 urte

            lehoia

 

Tokia

            “Maratin” herrialde bat da. Menditsua; baso askorekin. Erreka handi bat pasatzen da bertatik, eta honen inguruetan bizi da jendea; oso sakabanatuta. Herrixka bi ditu: Bata, nagusia, duela hamar urte, bertako plazan azken sorgina erre zutena. Bestea, txikiagoa, azken hamar urteotan gizonik gabe geratzen joan dena, lehoi bat bizi delako bertan. Oso distantzia handia dago bi herrixken artean eta ez dute batak bestearen berri asko izaten.

 

Garaia

            1627.eko Udaberri hasiera: Apirilaren 30ean, goizean hasten da istorioa eta Maiatzak 2an, iluntzean bukatu.

 

Egoera

            “Konjuru” bat bota zuen, Mari Petralinek, bera erre aurretiko azken gauean: “Erreketak bukatu eta sutearen ondorengoen arteko lehen ezkontzan dago Sorgintarron oinordetza”. Denbora pasatu eta “konjurua” egia bihurtzeko ordua iritsi da. Martin da “heroe”a. Baina etxetik alde egin du. Bere amak, herrian “kamuflaturik” geratzen diren sorgin biei deitu die, laguntza eske. Martin, hala ere, amak zeharka irakatsitako biderantz zuzenduko da; Mari aurkituko duelako bidean. Marik daki bakarrik, zer egin behar, nola egin behar, non egin behar eta noren aurka egin behar den egin beharrekoa, “konjurua” bete eta Sorgintarren zoriontasun galdua berreskuratzeko. Mari, Mari Petralinen eta Majuren alaba delako... Baina hori, Sorgintarrek dakite bakarrik...