Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Eusko Jaurlaritza, 1992
Badago ala ez dago...?
Yolanda Arrieta
Eusko Jaurlaritza, 1992
[aurkibidea]

 

IV. AKTOA

 

 

1. eszena

 

(Irrintzi bat entzuten da).

 

(Goizaldea. martin, bere poltsarekin eta eskuan kutxilo handi batekin, irteten ari den eguzkiaren aurrean).

 

MA: Lasai maitea, lasai. Bukatu dira zure nekeak. Jaio berri den Eguzki Amandraren izenean, zin egiten dut, neuk suntsituko dudala, Tulo, Etsai Zahar Hilezkorra!!

 

(Alde egiten du).

 

 

2. eszena

 

(lixili eta mixili, euren etxeko ataurrean diskutitzen).

 

L: Gaul, heuk tagalak. Atzo neuk tagal tustiak eta hik talala-talala egon, ez ta? Ba ez!!

M: Amak ejan din, biok ejajekin. Ale! Hik otzajia eta nik tagajak.

L: Ez, ez, ez. Nik tagalak ez. Heuk tagalak eta nik otzalia.

 

(martin dator).

 

MA: Egunon, neskak!

 

(neskak sagar otzara lurrean utzi eta amantal poltsikoan daramaten painolu bana josten hasten dira, berehala eta ixilik).

 

MA: Badakizue zuek, hemen inguruetan inork artzainik behar ote duen?

 

(neskek sorbaldekin ez dakitela).

 

MA: Ez duzue mihirik ala? Zergatik ez duzue hitz egiten?

 

(lixiliri haria eteten zaio urduritasun/pozaren ondorioz).

 

L: Ai! Halixek tilt!

M: Egion majapilo talantol bat...

MA: A! Titilipatalak zaretelako!!

L: Ta hi, hantotel!!

M: Ixo, Lixili...

MA: Neri berdin zait. Lan bila dihardut... Ez dut inor ere ikusi bidean... Berandurarte lo egiten da pareje honetan, ala?

M: Lehoiajen belduj dija.

MA: Lehoia?

L: Bai. Aldiak ta altzainak eta tanak; tanak taten ditu.

M: Ta tojegatik ez tago tizonik guje hejian...

 

(Nesken ama dator).

 

AMA: Lixili! Mixili! Zer egiten duzue hemen, “berriketan”?

M: Ama, tutil honek tajtzain izan nahi tu.

L: Ta ez digu balelik egin titilipatalak garelelako...

M: Ixo, Lixili!

L: Egia tun...

MA: Anderea, artzainik behar ote duzuen galdezka ari naiz...

A: Ez haiz lehoiaren beldur?

MA: Ni berarekin sartzen ez banaiz, bera ere ez da nirekin sartuko...

A: Nik badiat artaldetxo bat. Ez liokek batere kalterik egingo landaz aldatzeak... Nahi baduk, jana, loa eta hilean bost txanpon. Zer diok?

MA: Noiz hasiko naiz?

A: Mendia bide horretatik gora zegok. Hoa eta ikus ezak parajea. Utz itzak gauzok hemen.

MA: Gero arte neskak!

 

(Alde egiten du).

 

M: Ai! Ze begi edejak...

L: Ai! Neuli begila-begila egon da...

M: Bai zeja! Eton tikusi ala nolako ijifaga tota ditan...

L: Hik esan nahi tanana, taina nelekin telatuko da... Ni tazteago naun hi baino...

M: Ta zej! Hamaj hilabete ez ta ezej...

L: Baina ni beti-beti tazteagoa.

M: Ixildu tadi! Hik ez tatin ezej ta...

L: Ta hik pai?

M: Hik paino gehiago!

L: Neska zagal!!

M: Heu!!

L: Heu!!

 

(Borrokan neskak. ama, bakeak egiten).

 

AMA: Ixo! Ixo! Ardiak zaintzera etorri da, oraingoz. Ta gero, gerokoak. Orain, Lixili, etxe ostera izarak brodatzera; eta Mixili, hi, toallak errepasatzera! Ta ez dut txirristik ere entzun nahi! “Urak ur gehiago ekartzen omen du” eta akaso besteren bat ere jausiko da...

NESKEK: Bai ama.

 

(amak alde egin. neskak bakarrik geratzen direnean, elkarri begiratu eta elkarren lehiean, karreran, korrika beste alderantz, martin joan den alderantz).

 

 

3. eszena

 

(Erreka ertza. maddi eta maialen, sorginak, neka-neka eginda).

 

BIEK:

                        “Txirrian florian, handiko putz

                        erori-merori, egin zurrust!

                        Lurra handago harriko urtz,

                        luzaro-misaro, hartuko lutz!!”.

MADDI: Ai neska! Hau don tratua! Gure Maritxu burutik eginda jabin! Egun argiz deitzia... Mendiari buelta emon bihar izan jotsenat, inork ikusi ez nagian. Ta gure Nikolasi, “limosna batzera noa” irribarre epelaz esan bihar...

MAIALEN: A! Ixilik egon hadi, ixilik! Nik Arturori, “voy a bixitar a nuestra tia Brixide” esan bihar izen jotsanat. Eta ez jaukenat tiarik bapebe...! Lau urteko umiak bere lehen guzurragaz legetxe pasau jonat; estu baina ondo...!! Akordauta be... Ai! Erreka ertzetik etorri non gero. Bidian bateren bat ikaratzekotan baina ka! Ez jabin inor paraje hontan! Lastimia... Ze pentsau ete jon gure Maritxuk...?

MAIALEN: Berton Bilbo! Nundik hator?

MARITXU: Bidea hartzekotan egon non baina egun argiz baten batek ikusi enean be, basorik-baso abiatzea pentsau jonat. Jota najan! Ta? Zer barri da ba?

MADDI: Ze barri? Heure zain gengonazan...

MAIALEN: Heuk deitu don ta...

MARITXU: Nik?

MADDI: Nork ba?

MARITXU: Nik ez.

MAIALEN: Hi! Maritxu!! Barriro be letania atzekoz aurrera bota don ala zer? Horraittio, egun t’erdi ez don ba denbora larregi txarto esatiaren ondorenak bertan behera ahazteko...

MARITXU: Zer diņon? Piper ur garraztuaz baņau nintzonan eta handik ordu bira ez neukenan ezer ta! Gure Prudentzio kalentuaz etxian daukadalako ezin izen deutsuek deitu...!

MADDI: Hara hau ona! Guretariko besterik ez badon geratzen, nor izen da orduan...?

 

(Atzetik mari, sorgin jantzita).

 

MARI: Neu.

MAIALEN: (Bere buruari) Eta etorkizuna konpontzekotan gu...

MADDI: Nundik urten dau honek?

MARITXU: Nor haz hi?

MARI: Herbeheran erre zan azken sorginaren alabia naz: Mari.

MADDI eta MAIALEN: Mari Petralinen eta Majuren alabia??

MARI: Bai.

MARITXU: Zer nahi don?

MARI: Laguntza.

MARITXU: Zetako?

MARI: Tulo, Etsai Zaharra behin betirako akabatzeko.

MADDI eta MAIALEN: Tulo??

MARITXU: Ze ikusirik jaukan hik Tulogaz?

MARI: Beragaz bizi naz. “Aita” deitzen deutsat.

MADDI: Lupu zaharra!!

MAIALEN: Ez don dana tontua! Etsai bakarraren jabe eginez gero, ez jan ia etsairik...!

MADDI: Ez jauken gure barririk baina...! Gu, ezkutukoak gaittun...! Ez jon urtengo bereagaz...! Txarri lupuak...!

MAIALEN: Maddi...!!

MARI: Ama erre ebenean, basoko txabolia be, erre egin eben; baina erropaz beteriko kutxa bat geratu zan bizirik. Tulok, berarekin hartu ninduenean, munduko zekenenik zekenena danez, beragaz jaso eban kutxa hori be, bertako andrazko erropak neuretzako balioko ebelakoan. Bost urte baino ez nituen ama erre ebenean, baina ondo asko izan dodaz gogoan plazara eroan orduko bere azken berbak: “Hamabost urte betetzen ditunanean, egunaren azken kanpaia jotzeaz bat, kutxa azpiko ixilpeko kaxako eskutitza irakurri. Eta bertan dagoena bete, hamar urtetako zoriontasuna ukatuko deunan Etsai Zaharraren arima eta indarra suntsitu eta heure benetako bizimoduari ekiteko. Gora Sorgintarrok!”. Nik, azken hamar urte hauetan, ixilpean gorde dot esandakoa eta bere berba bete; behin baino gehiagotan irrikaz josita, goizaldeko ordutan esnatu eta kutxa-aurrean plantatuta egun argiak harrapau arren.

MARITXU: Heu haz orduan...

MARI: Eskutitzaren arabera, Martinekin ezkonduko dana eta...

MAIALEN: Azken sorginon zuhaitz lehorra berrindartuko dauena...

MADDI: Mari Petralinek berak, azken gabean agindu euskun legetxe...

MARITXU: Ta nun don Martin?

MARI: Ingurutan ibiliko don. Eguna zabaldu aurretxoan urten jon etxetik.

MARITXU: ...Okertuko zalakoan ta berak zuzendu...

MAIALEN: (maritxuri) Eta semia galtzeko beldur hintzan...?

MADDI: Hire gonapetik urten ez balejon, han egongo gintzonazan ezerezaren zain...

MARI: Ez. Beteko zan esandakoa. Orain, ez dakit noz arte aguntetako gauza izango nintzan...

MADDI: (maialeni) Ene...! Komulgetan be hasita nengonan gero...! Esperantzia total galduta!! Hau da hau poza!! Ez gaittun azkenak! Ez gaittun azkenak!!!

MAIALEN: Esaten neunan nik! Ez ahazteko zer garean!

MARITXU: Ixi neskak! Oraindio Tulo ez da hil eta.

MARI: Ia-ia. Atzo neure urtebetzia ospatzeko, itzeleko atxurra harrapatu eban eta sekulo baino pelmiago ipini jatan; musu eske...

MADDI: Txarri zaharra!!

MAIALEN: Gure Arturo ez, beste guztiak...!

MARI: Baina aurretik, eta amaren eskutitza leitzen trankil egoteko, berari hainbeste gustetan jakon arrozesnia emon neutsan; itto eta higuindu arte; baina bere platerekoari, beste kanela klase bat botata..., gustu antzerakoduna baina lasaigarriagoa...

MADDI: Eta efektorik egin jotsenan...?

MARI: Bai; eta puntu-puntuan egin be. Gainetik kendu ezinik neukenan lurra jo eta bertan seko geratu zanean...!

MADDI: Hi bai hi!!

MAIALEN: Heure ama iguala! Iguala!!

MARITXU: Beno, hemen egonda ez dogu ezer egiten! (mariri). Zer egin behar don? Nora jun edo zer...?

MARI: Horra, tontor horretara juan behar jonagu. Amaren planuaren arabera, hortxe egon behar jon lehoiak...

HIRU SORGINEK: Lehoiak???

MARI: Bai, bidean kontatuko deutsuet...

MADDI: (Aitaren eginez) Ama Birjiņe Karmengue...

MAIALEN: Ze egiten don?

MADDI: Lehoi baten kontra egin behar bada, Santuak be ez dittun txarto etorriko...

 

(Alde egiten dute).

 

 

4. eszena

 

(Mendian, martin).

 

MA: Atera hadi, atera! Bazekiat hor hagoela ezkutatuta. Ez haiz ez, heurearekin geratuko! Ez haiz ez hi, ez hire anaia ez bion arteko paktatzaile zerririk irabazle irtengo!! Atera hadi, atera!!!

 

(Eskina baten erdi ezkutatuta, lixili eta mixili. Garraisika hasten dira).

 

L eta M: Tontuz Tartin! Tontuz!! Tatzetik, tatzetik tatolj!!

 

(sorginak heltzen dira orduantxe, beste aldera).

 

MAIALEN: (mariri) Nortzuk dittun hau memela pare hau?

MARI: Martinen oraingo etxeko neskak, uste jonat...

MADDI: Ez don hoberik egon baztarretan...?

MARITXU: Ez jakun konmeni!... Pena gitxiago emongo jotsen gero...

 

(lehoia, martinekin burrukan egiteko prest jartzen da).

 

MA: (l.ri eta m.ri) Zoazte etxera!! (lehoiari) Hemen hago, e... Hemen hago... (neskei) Zoazte etxera!!!

 

(neskak garraisika).

 

MARITXU: (maialeni) Jun hadi, ia ixiltzen dittunan... (lixili eta mixiliri buruz ari da).

MADDI: Heugaz najoien... (joan egiten dira).

MARITXU: (mariri) Ez jon lortuko, ez jon lortuko...

MARI: Bai...! Laguntasuna bihar jon; besterik ez... (maialeni) Oraintxe! Doiala!!

 

(Bitartean, lehoia eta martin borrokarako prest, baina ez dio batak besteari ikutzen; elkar zaintzen daude).

(maialen eta maddi lixili eta mixiliren atzetik, ahoa tapatuz).

 

MAIALEN: (lixiliri) Eta entzun don, arin bueltau; bestela titilipatala barik, mutu geratuko zarie; biok!!

L: (Beldurrez ikaratuta) Beldin ta tatzokoa ba da?

MADDI: (maialeni) Atzokoak balio ete jon?

MAIALEN: (maddiri) Hoba baino ez. Lehoia erasteko badon, zenbat ta gogorragoa, hobeto.

MIX: (Zeharo kikilduta, ikaratuta) Tagundu Lixiliri nik?

MAIALEN: Ez!

MADDI: Jesus! Hori da titilipatalia! Ez deutsue amak berbetan erakutsi, ala?

MIX: ...Tustu bat hajtu tenuen bi ujtejekin ta tojela tejatu kinen...

 

(Bitartean, martin eta lehoia borrokan. Batak ere ez du amore ematen, baina ez dute elkar ikutzen; elkar zaintzen daude).

 

MARITXU: (mariri) Ez jon lortuko! Ez jon lortuko!! Non sartu ete don neska txatxala hori...?

MARI: Trankil, trankil...

LEHOIAK: (martini, zeharo nekatuta) A...! Nik Herbeherako azken etxean bizi den nere anaiaren begiratu bat baneuka hemen... Ez nikek hire beldurrik...!

MA: Ez nik ere hirerik; ni orain bizi naizen etxeko alaba gazteenaren opil bat eta zaharraren musu bat baneuzka...

MARI: (maritxuri) Musu bat...?

L: (Korrika baten) Hemen totila!

M: (Korrika baten) Hemen tusua!!

MARI: (martini) Buruan Martin, buruan, emoiok buruan!!!

MA: (Ahotsa ezagutzen du. mari ez dago bistan) Mari! Zer egiten duzu hemen...?

MARITXU: Kontuz seme!!!

MA: Ama!!!

 

(martin zeharo aztoratuta dago emakume bien ahotsarekin; begiekin beraien bila. lehoiak aprobetxatu egiten du. Beste aldedik, lixili eta mixili, atentzioa deitzen).

 

L eta M: Tontuz! Tontuz Tartin!!! Tartin!!!

 

(lehoiak, indarberrituta, martin harrapatu eta bere mende hartzen du).

 

MAIALEN: Mobidu hadi baina mutil! Mobidu hadi!!

MADDI: Ai Ama Birjine Karmengue!! Ze esaten dihardut baina...! aker santu kabroie!! Lagundu egiok mutilari!!

L eta M: (Oihuka) Tartin! Tartin!! Tartin!!!

 

(Emakume guztien oihuekin izugarrizko koroa osatzen da. martin, honen indarrez, altxa eta lehoia akabatzea lortzen du. Operazioa bukatzerakoan, nesken ama heltzen da).

 

A: Zer gertatzen da baina hemen...?

L: Ama, Martinek lehoia hil du.

M: Berak bakar-bakarrik, ama!

L eta M: Ez dinagu titilipatalarik!! Martin! Martin!!

 

(Musuka jaten).

 

AMA: Halako baten! Halako baten!! Hator hona, mutiko, musu eder bat eman diezaadan. Zer egingo geniake guk munduan, gizonik gabe...!!

MADDI: (maialeni, iadanik, beste sorgin bien ezkutalekuan) Jan bihar jone!

 

(ama-alabak, hiruren artean martini heldu eta, “andandoan” herrirantz eramaten hasten dira).

 

MARITXU: (mariri) Nora jaroiene, baina?

MARI: Martin! Arraultza, Martin!!!

MARITXU: Ez deun entzuten...

MARI: Goazen! (hiru sorginei, atzetik jarraitzeko).

 

(ama-alabak, beste “bide” baten; martin aidean hartuta).

 

AMA: Errege bihurtuko haugu, eta herriko neska guztiak izango dituk heuretzako!

L: Neu lehenen.

M: Ez, neu. Neuk eman zionat musua.

L: Ta neuk opila.

 

(Euren aurrean, ezkutuan, bidera irteteko prest).

 

MARI: (sorginei). “Bat, bi, hiru...!”.

 

(Izugarrizko irrintziak bota eta aurpegia tapatuta, inguratu egingo dituzte beste andreak. ama-alabek, mutila lurrera jausten utzi eta korrika alde egingo dute, bakoitzak alde batera).

 

L eta M: Sorginak! Sorginak!!

AMA: Lehoia sorgin! Lehoia sorgin!!

 

(sorginak ere aldendu egiten dira).

(martin, erdi mareatuta lurrean. Bera bakarrik).

 

MA: Zer? Nor da? Ama? Ez zeunden etxean...? Lixili...? Mixili...? Errege... Oraintxe... Mari... Mari... Mari... hil dut, hil dut... Arraultza!! Arraultza!!!

 

(Jaiki eta berriz atzera egin, lehoia dagoen tokira heldu eta tripa irekitzen dio honi, kutxiloarekin. Handik, erbi bat ateratzen du. Erbiaren barrutik uso bat. Honen barrutik arraultza bat).

(Alde egiten du, arraultza eskuan duela).

(sorginek ere alde egiten dute, euren ezkutalekutik martinek buruturikoa behatu ondoren).

(Ilundu).