Kaukasiar kreazko borobila
Bertolt Brecht
Kaukasiar kreazko borobila
Bertolt Brecht
Artezblai, 2006

 

ARGITALPEN OHARRA

 

            Antzerki unibertsalaren autoreei begira sortutako Zubiak bildumaren bigarren argitalpenak Bertolt Brecht idazle haundia du protagonista, hots, Itxaro

            Bordak itzulitako eta Lapurdiko Théâtre des Chiméresek taularatutako Kaukasiar Kreazko Borobila antzezlana hain zuzen ere.

            Praktika eszenikoa zein ikerketa literarioa abiapuntu hartuz, mendebaldeko kultura eszenikoaren oinarri den literatura dramatiko unibertsala irakurle orori hurbiltzea dugu helburu, eta berau euskeraz izanik, esanahi esanguratsuagoa lortzen du normalizazio kulturalari begira.

            Argitalpen honekjheatre de Chimereseko zuzendari den Jean Marie Broucaretek antzezlana taularatzeko erabilitako Brechten lanaren itzulpen osoa biltzen du eta ahalik eta dokumentu osotuena aurkezteko xedez, proiektu eszenografikoaren hainbat diseinu, Pascal Gaignek sortutako musikaren partitura, argiztapen diseinua eta produkzioaren hainbat xehetasun gaineratzen dira, gaur egungo errealitate eszenikoen Historiaren dokumentu ahalik eta osotuena eskainiz.

            Argitaratze lan honekin jarraitzea espero dugu, egun sortutako antzerkiaren adierazgarri eta biharko ondare izan dadin.