Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Artezblai, 2011
Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Artezblai, 2011
[aurkibidea]

 

 

Oharrak

            Antzerkia Ertzaintzako galdeketa gela batean gertatzen da. Mahai bat dago, mahaiaren gainean bi argazki, Metallica eta ac-dcrenak, eta aulki bat mahaiaren aurrean, ikusleak ondo ikusteko bertan eseriko duten atxilotua. Hiru aktore izango dira baina bost pertsonaia:

ANDER ASEGINOLAZA AGOTE: Atxilotua. Adatsean hiru motots edo “rasta” handi dauzka.

ERTZAINA BURUA: “Nagusi” deituko duguna. Emakumezkoa da.

ERTZAINA ARRUNTA 1: Gizarajoa da.

ERTZAINA ARRUNTA 2: Trepa afeminatua da.

ERTZAINA ARRUNTA 3: Miopea, informatikoa, pedantea, trepa.

            Hiru ertzain hauek txandaka aterako dira eszenara, banaka, inoiz ez dira elkarrekin egongo, beraz aktore batek egin ditzake, janzkeran eta itxuran aldaketa txiki batzuekin, eta bakoitzari bere nortasuna emanez Ertzain-burua eskuinetik sartu-irtengo da beti, eta ertzaina arruntak ezkerretik.