Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Artezblai, 2011
Azken neuronen heriotza
Pako Aristi
Artezblai, 2011
[aurkibidea]

 

EPILOGOA

 

ERTZAINA 3: (nagusiari) Aresi itxoin beharko diogu, ezta?

ANDER: Haren ondoan jartzen bazara igoal mejoratuta aterako zara!

ERTZAINA 3: Errespetu pixkat! Zu zara gure izarra, bai, baina gutxi iraungo du zure argiak!

ANDER: Laugarren aldia da “errespetu” hitza entzuten dudana... malo!

NAGUSIA: (Urduri dabil) Ajuriaeneara deitu beharko nuke, han egongo da bilduta gabinetea!

 

Une horretan telefonoak jotzen dio.

 

NAGUSIA: Esan eta izan. Horra Ajuriaenea! (Urduri) Baa bai?... Arratsaldeon, lehendakari jauna! (Hau esaten ari delarik eskua bihotzera eramaten du, agurra solemneagoa izan dadin, baina nahi gabe telefonoa dauka eskuan) Baaai?... Barkatu! Arratsaldeon! Buenas tardes! Mireia Estibalitz Sanchez Gerena subkomisario emea zure esanetara, jauna!... Zer? Ez, subkomisarioenea esan nahi nizun, Ajuriaenearekin txistea egiteko, je je... ¡Siempre me han dicho que tenía usted un humor socarrón! (Zeinuka ari zaio ertzaina 3-ri, kartulinan Urkulluren argazkia ken dezan, Patxi Lopezena jartzeko) Aquf está, sí, su foto preside la comisaria, es nuestra luz... A, quién, ¿el detenido? Sí, está aquí, cuidado entre algodones. Saiatu da gu engainatzen, baina ez du lortu...

            Zer?

            Aske uzteko?

            ¿Que lo deje libre?

            Pero... libre... ¿de libertad?

            Barkatu jauna, ez dut ulertzen...

            Lortu duzuela denak engainatzea?

            Baina...

            No me jodas tío... barkatu, Patxi... bueno, ez, ez barkatu...

            Patxi, pitxafloja, qué me dices?

            Pero, pero... llevamos todo el día con él, sin poder identificarlo... mila pista faltsu jarri dizkigu, eta orain, egia jakitera iritsi garenean... Gezurra dela?

            ¿Que todo es mentira?

            Benetako buruzagia Ondarroan daukazuela?

            Mila esker?

 

ertzaina 3 urduri dago, eta telefonoa kentzen dio nagusiari.

 

ERTZAINA 3: Mila esker, no, mila ostia! Gu poliziak gara, eta ez pailazoak, despatxo epel batetik adarra jotzeko hauteskundeak irabazi ez zituen ergel koadrila batek! Pailazo es payaso, sí. ¡Lo que eres tú!

 

nagusiak telefonoa kentzen dio.

 

NAGUSIA: Bai, konforme nago berarekin.

            ¿Qué? ¿Automáticamente degradados?

            Entzun: Degradatuak egonen gara, baina ez gara zuek bezain degradanteak izanen!

 

Amaitu da deia. nagusi eta ertzaina 3 publikoari begira daude, tonto aurpegiarekin.

 

NAGUSIA: etako benetako buruzagia Ondarroan atxilotu omen dute, baina gure morroi hau aprobetxatzea erabaki dute hedabideak despistatzeko!

ANDER: Esan dizuet hasieratik!

NAGUSIA: Zu ixo! (ertzaina 3-ri) Zer egin behar dugu kazetariekin?

ERTZAINA 3: Zer egin behar dugun? En pelotas agertuko naiz haien aurrean, Noting Hill pelikulakoa bezala... ikus ditzaten nere abdominalak!

 

ertzaina 3 arropa kentzen hasten da eta badoa eszenatik.

 

ANDER: Ikusten nola arrazoia neukan?

NAGUSIA: Bai, arrazoia zuk daukazu, baina porra nik daukat!

ANDER: (Beldurtzen hasita) Joan ninteke?

NAGUSIA: Bai, joan zintezke, baina ez ostiako batzuk hartu gabe!

 

Korrika hasten dira gelan bueltaka, zine mutuan bezala, bata bestearen atzetik.

 

NAGUSIA: Toma, Otegi! Toma, Txapote! Toma, Artapalo! Toma Txeroki! Toma Patxi Lopez! Toma Basagoiti! Toma Surio! Toma Rubalcaba! Toma...

 

Ateratzen dira eszenatik.

 

Amaitu da.