Kukubel
Josu Camara
Kukubel
Josu Camara
Artezblai, 2003

 

5. Apaizaren salaketa

 

apezak herrira heldu eta herritarrak deituko ditu, kukubel salatu nahi du herrian: sorgina dela eta urkamendira eraman behar dela... Herriko alde batetik bestera dabil oihuka...

 

apeza: Herritarrok! Kukubel sorgina da, deabrua darama barruan!

            Bere txirularekin bazterrak nahastatu, sorgindu, zoratzen ditu.

            Gurekin ere gauza bere egin dezake!

            Harrapa dezagun bestela akabatuko gaitu!!!

 

herritarrak, apaizaren aitorpenak eraginda, atzetik doazkio, denak oihu bizian...

 

herritarra a: Harrapa dezagun sorgin hori!!!

herritarra b: Zer zaude hor, txorimaloarena egiten?!

herritarra c: Goazen sorgina harrapatzera!...

 

herritarrek neska bahitu ondoren, eskuak sokaz lotuta daramate epaiketarako bidean.