Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Errautsak
Igor Elortza / Unai Iturriaga
Artezblai, 2011

 

8. AGERRALDIA: LOALDIA

 

zigor, kaiet, erramun eta fermin lotara etzaten diren bitartean, pixa egitera doaz eider eta pili.

 

PILI: Uiuiuiuiui...

EIDER: Uiuiuiuiui...

EIDER: Pili, ba al dinagu klinexik?

 

piliren lepokoa erabiltzen dute lehortzeko.

 

PILI: Eske konpatzea emakumeen orgasmoa ta pottoken txorta jotzea...

EIDER: Pili... E-rra-mun dunala!

PILI: Bai, Erramun, ta Kaiet ta Fermin ta Zigor eta...

EIDER: Bueno eta Euskal Astapituarena? Ikusi al dun inoiz Astapitu... kar kar kar... ba hori neska...

PILI: Hoik ulertzetten gure orgasmoa neurritan! Zortziko ttikia do hamarreko handia balitz bezala, ta ez. Sexua bertso librea dun: librea! Gainera, emakumeen orgasmoa sumendi batin erortzea bezala dun, bakin: azal guztia erretzen zain, behatz puntetatik sudurreraino. Kriston oinazea daukan, baina sekulako plazerra; eta derrepentean milaka txintxeta txiki erortzen zaizkin gainera, zulatzen haute eta hire gorputz barrutik mantekila txorrotadak ateratzen ditun borborka; eta bat-batean helikoptero batean sartuta hago, salto egiten dun eta kaka bat bezala, txof!, erortzen haiz lurrera, mila zatitan puskatuta...

EIDER: Kar kar kar...Badakin zer, Pili? Nik ez dinat sekula orgasmorik izan.

PILI: Bai zera!

EIDER: Ez dinat sekula orgasmorik izan, eta... bihar hilko banindun, Odei bezala, zer?

PILI: Hombre, ez da horren...

EIDER: Kristoren putada dun, Pili.

PILI: Es una putada de la hostia... un putadón...

EIDER: Pili, ostia!

PILI: Hik badakin zer egin behar dunan?

EIDER: Zer?

PILI: Horri (Bihotza) entzun!

EIDER: Horri entzungo banion...

PILI: Gauza bat iñen dinagu... Hik imajinatu hor aurrean gizon pila bat. Gizon asko. Denak!... Begittu iezaien begietara eta esaien zer sentitzen dunan.

EIDER: Kaixo... Ze ondo... Mmmm... Zer gustatuko litzaizuke egitea, bihotza?

PILI: Aber, Eider... benetan ari gattun!

EIDER: Bale, baaalee! E! Hi, goldemotz! Hator hona, poliki-poliki, txs!, horrelaxe... lau hankatan... honera iristen haizenian jan egidak beheko dena!... Ufaa! Esan egin dinat! Esan dinat!

PILI: Segi hortik! Segi fantasian!

EIDER: Fantasia... Imajinatzen dinat... izugarrizko izaki bat, aluz eta zakilez betetako olagarro erraldoi bat...niregana dator: “Eideerrrrr... zuregana nator”; eta nik “Eeeeeez”... baina irrikitan nagon! Halako batean burua alu erraldoi baten barruan sartzen dinat... heze-heze zagon... eta burua astintzen hasten naun, ezin gelditu... eta zast!, olagarroak hankak zabaltzen zizkidan, eta nik “Eeeez!”, eta plast!, zakil bat sartzen zidan ahoan... eta halako batean nire eskuak barrabil bat hartzen din... eta nik berari “Barrabila jango dizut!” ...eta kosk!, poliki-poliki zoan nire sabelerantz... eta ai ene! Zakil bat atera zaidan! Beltx beltxa dun! Zezentxo bat ematen din! Eskuekin hartu eta braust! Ipurtzulotik sartzen dinat! eta halako batean hartzen dinat haizkora eta zas! Badijoa tentakuloa... dena odoletan bero bero eta... To orgasmoa! Nola eskatzen dun hori?

PILI: Ez eskatu. Hik hartu! Gizonak ahulak ditun, Eider. Hauskorrak. Horrelako zerbait esanda euskal gizonak beldurtu egingo hituzke. Azken finean, biktimak ditun. Sistema kapitalista neoliberal patriarkal inperialistaren biktimak, eta guk askatu egin behar ditinagu. Lagundu egin behar zienagu. Denon borroka dun, Eider. Aska ditzagun euskal baserritarrak, euskal iturginak, euskal euskara teknikariak! Horiek lanketa berezia behar diten Eider. Euskal astronautak askatuko ditugu! Gora orgasmo askatua!

EIDER: Gora orgasmo armatua! Eskerrik asko, Pili.

PILI: Keba...

EIDER: Gabon.

PILI: Ondo lo in. Ni buelta bat emattera noan.

 

eider lotara etzaten da, eta pili hor zehar doa.

 

ERRAMUN: Kaiet, egin diat amets bat. Ene aita eta ama kholpez hiltzen ziela amestü diat. Eta geo, etxia saltzen nian. Ingles bati saltzen nian, egin ahala khaio, eta oro khakegitea! Khakegin eta gaiña jauz! Fermin... lo hiza?

FERMIN: Mmmmm...

ERRAMUN: Fermin. Hi mündü osun kurritü hiz, ez? Zer nahi jente, herri, kültüra eta errelijione ezagütü dük...

KAIET: Txs!

FERMIN: Nora iritsi nahi dek?

ERRAMUN: Hik sinhesten dük, Fermin?

KAIET: Are...

ZIGOR: (Lete errezitatzen)

                        Sinisten dut egun batean

                        hilen naizela hutsean eroria

                        ezerezean amildua

                        hauts bihurtuko naizela...

ERRAMUN: (zigor letanian ari den bitartean) Fermin, badüka fedeik?

FERMIN: Ezetz uste diat.

ERRAMUN: Uste diat! Bai ala ez?

FERMIN: Ez diat sinisten. Baina horrek ez naik libratzen nire buruari hemen zer ostia egiten dedan galdetzetik...

ZIGOR: (Lete xuxurlatzen)

                        Ez zaidazu galdetu

                        gauza ilun guztien

                        arrazoi gordea

                        nora ote dijoan

                        denbora aldakorrak

                        daraman bidea...

ERRAMUN: Üllü hoi... Ai nük ze phentsatzen din gütaz? Inbeatzen diat ene ama : sinhesten dik zelia badela! Aitaena okherrago da: zelia lürrin posible dela sinhesten dik oano!

FERMIN: Audi, Calvin Klein, Baqueira Beret, Coca-cola... horiek dira guretzat geratu diren paradisuak. Horiek eta drogak! Droga ilegal mordo bat, eta legalak askoz ere gehiago...

KAIET: Norbaitek badu Prozac bat?

FERMIN: Aukerak eta aukerak eta aukerak... eta gu bakar-bakarrik, aukeratzeko preso...

KAIET: Prozac... Orfidal... Nervistop... Exomil?

ERRAMUN: Urthoz, Orhi phüntala igaiten nük. Eta han phüntan nizalaik, dila milaka urteko arbasuk itxüatzen tiat hantxe, ene berber galthuen egiten mendier... Bizitzia hain ustegabe handia balin bada, zentako ez dü handiagua izan behar hiltziak?

 

erramun, kaiet, fermin eta eider lotara biltzen dira berriz, zigorrek Xabier Leteren “Giza-aberea” xuxurlatzen duen bitartean.

 

ZIGOR: Pili, Pili, Pili...

PILI: Aze gaua e...

ZIGOR: Nahion zigarro bat?... Bestik lokartu ditxun?... Eider be bai?

PILI: Bai, Eider be bai! (Minduta) Eta Kaiet, ta Fermin... denak joan dira guatzera. De puta madre!

ZIGOR: Emozionaleixe haz.

PILI: ¡Vaya novedad!

ZIGOR: Sentimentu larrei manejetaitxun. Hori ezton bape ona.

PILI: Eske mierda bat bezala sentitzen nauk, Zigor! Osea, como una puta braga, tio! Gau osoa jendea animatzen, denei irrifarra itten, denei “zer moduz zaude”, dena... Ta gero txera alletzen naiz y me siento como una puta mierda.

ZIGOR: Hiri bakin ze pasten janan, Pili?... Osea, urteton gabaz, ta emozionaute urteton, entenditzon?... Ta emozionauei hoia leku daneta.

PILI: Ya.

ZIGOR: Bakin ze pasten janan? Hik marra bat hartzon, ezton? Ta marra bat hartzon ta ordun ze pastejan?

PILI ETA ZIGOR: Subidon!

ZIGOR: Ba hori. Bi marra hartzeitxun, ta ordun ze pastejan?

PILI ETA ZIGOR: Subidon-subidon!

ZIGOR: Bost marra hartzeitxun, ta ordun ze pastejan?

PILI ETA ZIGOR: Subidon, subidon, subidon, subidon, subidon.

ZIGOR: Ta azkenien hamaika hartzen baitxun, ze pastejan? Subidon, subidon, subidon, subidooooon taaaaaaaaa superbajon!

PILI: jUn bajon que te kagas!

ZIGOR: Klaro, Pili! Eske hori on. Ikesi bion marrak hartzen. Ikesi bion apur bat sentimentuek kontroletan, entenditzon?

PILI: Iteintzen diat, Zigor, inteintzen diat.

ZIGOR: Sentimentuek, kontrol. Pili, hik ni ikusi non iñoz negarrez?

PILI: Hi gizona haiz.

ZIGOR: Hoixe, gizona non. Niri bakin ze erakutsi jostenen? Gordetan. Gure aitxitxek esate junan sentimentuek erakustie debillen seiñalie dala. Ze sentitzen dunan jakiñezko, miñ nun emon jakitxen dabela jentiek. Gure aitxitxe reketie izen zunan.

PILI: Rekete zer?

ZIGOR: Reketeputakumie! Hoixe! Reketefatxa!

PILI: Joder!

ZIGOR: Ta aitxe iguala ta ama! ...txarra baiño txarraue! “Ezeik ein negarrik Zigor, aitxek ikusten bahau hasarratu eingok. Hi izeari fuertie”... Gorde sentimentuek ta gorde dana! Ez erakutsi! Hoixe ikesi junat, Pili! Bakin? Umetan harrixek hartzen najitxunan kalien ta gorde eitxen najitxunan poltsikuen, bazpada be. Ta oin ze jaukenat? Ze?! Etxe bat Markiñen! Etxe bat Durongon! Piñadixek! Lurrek!... Danak neutzeko gordeta, ta danien gonbitxo-larrixe emotozten hil usain higuingarrixe!... Baña enon negar eitxeko kapaz, Pili, etxaukenat ezer barrun, umetan batutako horrek harrixok ez baitxun. Enajunan negarrik ein gurasuek hil zitxunanien be.

PILI: Sentitzen diat, Zigor.

ZIGOR: Ba nik etxunat sentitzen, Pili. Ezijunat. Ta bakin, ze? Pentsau izejunat iñoz gustokue izengo najunala hori danoi higaz konpartitzie. Bizitzie emotie. Ze gu bixok de puuuta madre konpondu izegaitxun beti, Pili. Ta bakin zemat gauza ein geinkezan alkarraz? Danak salduko junazat ta ospa eingo junau hamendik herri putatik bixok bata, e? Etxaixenat na, baña bardin jotsen, bixok... Hi ta ni... Etorriñari hona ta emoiden mosutxo bat... Benga, txiki-txiki bat, Pili... Ez jun, Pili, joder, etorriñari!... Bixokalkarraz, beti, Pili! ... Etorriñari! Emoiden besarkadie! Laztantxue!...

PILI: Ez. Gehiegi edan duk. Ez, joder, Zigor, joder...

ZIGOR: Etorriñari hona, Pili! Bixok alkarraz jun ezko jakin dakit honen mundu putionen beste puntan baten argixe eukogule zain! Landak loran! Ostadarra geutzako... Pili! Batenbataz egon bijunat! Bakarrik ezijunat, Pili!

 

Egoera in crescendo doa eta besarkatuta bukatzen dute.

 

PILI: Ta uain saten didak hau? Zegatik uain? Justu uain! Bizitza puta guztia egonttu nauk hire zain, hor besoak zabalik, ostia! Ta uain agertzen haiz, derrepente, tripa horrekin, ta hau sateiak?...

ZIGOR: Pili...

PILI: Zer?

ZIGOR: Maitxe haunat.

PILI: Baita nik ere, pila bat... Bueno, ni guatzera noa. Bigarren literan, justun komunaren ondoan... interruptorearekin klikklik egin dezakek... pijamak hartzatxo fosforito bat zeukak, aixa ikusiko dek...

 

Haizea entzuten da. Kaxarranka hemen edo bukaeran sartu daiteke.