Aitaren larrua
Tripak Kolektiboa
Aitaren larrua
Tripak Kolektiboa
Eztena, 2018
Aitaren larrua
Tripak Kolektiboa
Eztena, 2018
[aurkibidea]

 

Biografiak

 

 

Tripak

 

            Tripak bost emakumek osatzen dugu orain: Maite Mugerza, Mayi Martiarena, Marina Suarez, Andrea Berbois eta Natalia Suarez. Kolektiboa Arte ederretan ezagututako gutako hiruk sortu genuen, 2014an. Taldea definitzeko ahizpak, lagunak eta amoranteak garela esan dezakegu eta elkarrekin maila oso ezberdinetan hazi gara: emozionalki, artistikoki, kolektiboki.

            Kolektibo bezala Baratza aretoan jaio ginen, Parasite konpainiari esker, 2013an. Haiek ere, gure lagunak bilakatu dira. Haiekin batera gorputzaren eta eszenaren munduan murgildu ginen, eta gure irrikek kolektiboa eta gure lehenengo pieza Maite sortzera eraman gintuzten. Maite beranduago elkarrekin deskubritu genuen lan egiteko moduarekiko kontaktua izan zen. Parasiterekin ikasten eta entrenatzen genuen heinean, sorkuntza propioarekin jarraitu genuen eta Aitaren Larrua jaio zen. Pieza horrekin gure lan egiteko era definituko zuen lan prozesu sakonagoan murgildu ginen. Obrak fase asko izan zituen, espazio eta festibal anitzetatik igaro zen, 2016an amaiera eman genion arte. Gure azken sorkuntza Urruna deitzen da eta berdinean gabiltza: bila, gure munduei forma ematen.

 

 

Maite Mugerza Ronse

 

            Elgoibar, 1988. Bermeon bizi da. Arte Ederretan Lizentziatua EHUn eta Salvador de Bahiako unibertsitatean (Brasil). Irakaskuntzarako masterra ere Leioan burutu zuen, pinturan espezializatuz. Duela urte batzuk gorputz adierazmena deskubritzen eta ikertzen hasi zen mugimenduaren eta keinuaren bidez, sormen laborategi batean, Gasteizen, eta hainbat artistarekin batera Tripak kolektiboa sortu zuen, munduarekiko bizipen berezi bati forma emateko desira komunarekin.

 

 

Marina Suarez Ortiz de Zarate

 

            Gasteiz, 1988. Arte Ederretan lizentziatua Leioako EHUn eta Cluj Napocako (Rumania) uaden. Txikitatik antzerkiak erakarrita, 2012an Gasteizeko Antzerki eskolan hasi zituen ikasketak. Urtebete geroago Baratza Aretoa eta Parasite konpainia ezagutu zituen, geroago lankide bihurtu izan direnak. Bere buruari arte eszenikoek zer eskaini diezaioketen galdetzen jarraitzen du, barnean daramatzan bibrazio artistikoak azaleratzeko. Materialak eta gorputzak kuriositatez bilatzen ditu, bakoitzaren hizkuntzetan arakatuz, horien egia topatu nahian.

 

 

Mayi Martiarena Litago

 

            Deba, 1987. Arte Ederretan lizentziatua, eskultura arloan espezializatu zen. Objektu eskultorikoa abiapuntutzat hartuz, bideoa, marrazkia eta pintura landu izan ditu. Goi mailako ikasketak amaitu eta gero, gorputzaren eta espazioaren bidez plastikoa dena lantzen igaro zituen ondorengo urteak. Era zuzen eta naturalean “objektua” arlo eszenikoan integratu zuen. Momentu honetan objektuaren bidezko espresioan sakontzen jarraitzen du, marrazketa, jantzien eta oihalen sorkuntza edo gorputzaren barne indarren ikerketa direla medio.

 

 

Andrea Berbois

 

            Eibar, 1988. Musika giroan hezia, 3 urterekin hasi zen biolina jotzen Suzuki Metodoan. Munduarekiko pasio eta eutsiezineko jakin-min eta espresio propioaren beharrarekin, Filosofian eta Biolineko Interpretazioan lizentziatu zen azkenik. Egun, pedagogia ikasketak egiten dihardu hala nola soinu eta gorputzaren erabilera berrietan esperimentatzen.

 

 

Natalia Suarez Ortiz de Zarate

 

            Gasteiz, 1994. Bilbon bizi da eta bertan ikasten du. Leioako ehun eta Lisboako fbaulen Arte Gradua amaitu eta urtebete geroago ehuko Pintura Masterrean matrikulatu zen, egun ikasten ari dena. Bere azkenengo sei urteetan zirkuan aritu da, aire akrobazien munduan barne. Tripak kolektiboarekin bat egin zuenetik, arte eszenikoak, arte plastikoen oso era antzekoan, errealitate berriak sortzeko tresna bilakatu dira, bertatik esku hartzeko.