25 gau eta bat gehiago
Ane Zabala / Galder Perez
25 gau eta bat gehiago
Ane Zabala / Galder Perez
EHAZE, 2021
25 gau eta bat gehiago
Ane Zabala / Galder Perez
EHAZE, 2021
[aurkibidea]

 

Gilkitxaroren eskaintza

 

            Eskerrik asko ehazeko lagunei 25 urte hauek liburu forman ospatzen laguntzeagatik.

            Gure lanak jaso duten eta jasoko duten gaztetxe, taberna, elkarte, kultur etxe, jaialdi eta antzokiei, eskerrik asko.

            Lerro hauetan aipatu zaituztegun bidaideei eta bertan parte hartu duzuen denoi, berriz ere, bihotzez, eskerrak.

            Gure kontuak prosan kontatzen lagundu digun Mikel Sotori. Gure antzeztokietan hitzen zaindari den Jon Sanchezi. Gure irudiei forma ederra ematen dien Gontzal Gutierrezi, eskerrik asko.

            Deustuko Gazte Lokalari, Eidaberi, Lurrun Minez taldeari, Asieritori, Toņo eta Mari Cruzi, Lutxanako eskolei, Norari, Gorkiari, Abarreko lagunei, Korrika eta Aekari, Mikelazulo eta Oreretako lagunei, Karmelari, eta ahaztu nahi ez zaituztegun zuei guztioi, eskerrik asko!

            Eta, nola ez, zuri, biharko ikusle izatea espero dugun gaurko irakurle horri, mila esker eta gabon.