Su-emailleak, Max Frisch
Egan, 1/6-1966

 

BIGARREN GERTA-LEKUA

 

(Egoagela, Kuski'ren alarguna zutik dago oraindik eta zai, Kanpai arrabots azkarra entzuten da. Ana maia ipintzen ari da ta Biedermann eserlekuak eskuan dituala sartzen da.)

 

BIEDERMANN: Ikusten dezunez, Andre Kuski, ildakoaz arduratzeko betarik ez daukat. Esan dizut lenago ere. Ba zoazke nere abogadoarengana. (Alarguna bijoa.) Onelako arrabotsa dala-ta ez dago elkar aditzerik. Ana itxi zazu leioa. (Ana'k leioa itxi beza.) Badakizu, esandakoan gaude: apari koxkor bat, zalapartarik gabekoa. Zertarako jarri dituzu argi-mutil arroputzok!

ANA: Beti jartzen ditugunak dira, jauna!

BIEDERMANN: Apari xaloa esan dizut. Arrokeri gabea. Ken itzazu zillar-ontzi ta pitxikeri oriek. Zillarra, alde guzietan! Zer esan bear duten ere! (Puska guziak artu ta sakelean gordeaz.) Ondo eman ere. Nik jantzi zaharra soñean... ta zuk buruko, mantal eta apainketa guziak? Labana aundia utzi dezakezu, bearrean izango gaituzu-ta. Baiñan zillarkeri guzia kanpora! Gure apaldarrok beren etxeetan bai liran egon bear dute. Nun dezu kortxu-ateratzallea?

ANA: Ementxe!

BIEDERMANN: Ez al degu beste bat simplegoarik?

ANA: Bai, jauna, sukaldekoa, baiñan erdoiturik dago.

BIEDERMANN: Ekarri zazu! (Beste zillar-ontzi bat maitik jasoaz.) Zer da au?

ANA: Ardo-botillarentzako jauna!

BIEDERMANN: Zillarrezkoa? (Aztertuaz.) Beti erabiltzen al dugu?

ANA: Azkenengo gerra ezkero bai. Bearrezkoa bait da.

BIEDERMANN: Bearrezkoa?... Zer da bearrezkoa!? Bear duguna anaitasuna da, gizatasuna! Kanpora ori ere! Zer arraio dakarkizu esku artean.

ANA: Esku-zapiak.

BIEDERMANN: Damasko'ko arizkoak...

ANA: Ez bait dugu besterik.

 

(Biedermann'ek pillan artu eta ontzian sartzen ditu )

 

BIEDERMANN: Amaika errialde ba dituzu serbilletarik ezagutzen ez dutenak; eta aiek ere gizonak dituzu gu bezelaxe. (Ontan Babette sartzen da eskuan koroi aundi bat dakarrela. Biedermann maira begira dagolarik ez da oartzen.) Nere buruari diot, zertarako bear dugu «mantela» bera ere?

BABETTE: Plazido!

BIEDERMANN: Ez dut onelako ezberdintasunik nai! (Babette ikusirik.) Eta koroi hori?

BABETTE: Kuski'rentzat eginarazi duguna da. Zer derizkiozu?... Alargunaren etxera bidaltzeko esan arren gure etxera ekarri digute.

BIEDERMANN: Guzia oker egiteagatik...

BABETTE: Faktura berriz mutillak esan duanez Kuski andreari emana izan bear dute. Begira txingola ontan zer dion: «Plazido Biedermann aaztu eziñari».

BIEDERMANN: (Asarre.) Au iñondik ez! Ezta urrik eman ere! Ez! Enetxoa! Ez nuen besterik bear! Ken zatela berealaxe. (Mairuntz berriz itzuliaz.) Ez nazazula orain urduri jarri, Babette, beste zeregiñik ba ditut. Jainko bedeinkatua! Ez niteke gauza guziaz arduratu. (Babette irtetzen da koroia eramanez.) Baztarrera mantel hori! Ana! Lagun egidazu! Ta ar zazu kontuan: gaur aparian zuk ez duzu ezer serbituko. Ezta txantxetan ere. Aski duzu onera etorri deitu gabe, ta zartagia mai erdian uztea. Entzuten?

ANA: Zartagia?...

BIEDERMANN: Bai! (Mantela kenduaz.) Ikusten? Au besterik da. Gauzak beste itxura bat artzen du. Zurezko mai soil bat eta kitto! Kristo'ren azken aparian bezela. (Mantela Ana'ri emanez.) Aizu Ana... kornukopia onek zer adierazi nai du? Zezenaren adarrak ala?

ANA: Hori beti ortxe ezagutu dut nik...

BIEDERMANN: Baiñan au museoren bat al dugu edo zer?...

 

(Kornukopia bere lekutik kendu ta bazter batean ezkutuaz.)

 

ANA: Beraz ateki errea zartagian ekarri bear al dut? Eta zer nolako ardo mota atera bear da?

BIEDERMANN: Ortan ni jardungo naiz.

ANA: Biedermann jauna, ordea!...

BIEDERMANN: Zer da?, zer?

ANA: Bada... zuk nai bezelako jerse arruntarik jazteko ez dudala. Senideartekoa ba'nintza erakoa...

BIEDERMANN: Nere andreak emango dizu beretako bat.

ANA: Oria ala gorria?

BIEDERMANN: Berdin da! Baiñan zeremoni ta pinkeri gutxi ta are gutxiago uniforme ta buru gañeko zapia. Aditzen? Eramaitzazu deabruzko kandela-makil oriek! Eta batik bat, Ana, ez gauzak txukun jarri! Ez! Ni leiza zulora noakizu. (Irtetzen da.)

ANA: Ederra da kontua! «Gauzak txukun ez eukitzeko». (Mantela lurrera bota ta zapalduaz.) Zure esana egingo dut, bai!

 

(Joxe ta Willi sar bitez bakoitzak eskuan arrosa bat dualarik.)

 

BIOK: Gabon andereñol

 

(Ana'k alde egiten du jaramonik egiteke.)

 

WILLI: Txirbillik ez zegola esaten al uan?

JOXE: Polizikoak guziak baitu bait dizkik... bada ezpada ere! Eta norbaitek txirbilik erosi ala saldu nai ba-du kartzelan sartzen ditek. Segurantziko neurria omen duk hori. (Orrazturik.)

WILLI: Poxpolorik ba al duk?

JOXE: Nik, ez!

WILLI: Ezta nik erel

 

(Joxe'k orraziari aize emanez.)

 

JOXE: Norbaiti eskatu bearko zizkioagu.

WILLI: Biedermann jaunari, ala?

JOXE: Bai, ta ez aaztu. (Orrazia gorde beza usai eginda gero.) Orratx! A zer nolako usai gozoa dikan.

 

(Biedermann prozeniora aurreratzen da botilla bi eskuan dituala ta publiko-jendeari mintzatuaz.)

 

BIEDERMANN: Zuek nai duzutena nitaz pentsa dezazuteke jaunok: baiñan zer egingo zenuteke nere tokian ba zeunde?... (Willi ta Joxe'ren par algarak entzun bitez.) Nere buruari diodana auxe da: birigarro oriek zurrutean eta istillua ateratzen ari diran bitartean, besterik ez dute egiten-eta... Nork esan bear zidan orain aste bete, nere sotoko ardorik onenak aientzako izango zirala? Egia, jaun-andreak, biotza eskuan jarriaz, noiz ezkero dakizute, jakin, pizti oriek su-emalle diranik?... Gauzak ez dira nai bezela gertatzen, ezen pizkanaka datoz. Eta batean! Zapla! Susmo txarra, Ezpa! Sospetxa! Goganbearra, bai beti sospetxa txarra, biotza eskuan jarriaz, zer egingo zenuteke nere tokian ba zeundete?... Jainko bedeinkatua! Eta noiz?... (Zelatan entzun naiez.) Joan bear dut!

 

(Tximistagiñean bijoa. Musika doñua ta illunpea.)

 

Su-emailleak, Max Frisch
Egan, 1/6-1966