Su-emailleak, Max Frisch
Egan, 1/6-1966

 

IRUGARREN GERTA-LEKUA

 

(Egon-tokia dan gelan. Ate-jate apari bete-betean daude. Irri-karkallak, Biedermann'ek batez ere, oraindik botillak galtzarbean dituala. Babette da serio dagoan bakarra.)

 

BIEDERMANN: Mokollua! Entzun al duzu? Amukua esaten ari da! Entzun al duzu? Amukua ardagaia bait da.

BABETTE: Ez du batere grazirik! Plazido.

BIEDERMANN: Mokollua. Ez ote dakizu zer dan amukua, kirrua?, bai.

BABETTE: Jakiña! Badakidala, noski.

BIEDERMANN: Ez duzu umorearen senarik Babetetxo! (Botillak utziaz.) Zer egingo zaio, bada. Kaxo! Lagun zarrak!

BABETTE: Ez dut txiste-izkirimiria nun dagon, ikusten...

BIEDERMANN: Ortan bada...! Kontuegizu, gaur, goizean, Willi dalako orrek aitatu didala Joxe txirbil billa bidalia duala. Txisbillak estutzera (lapurtzera) Alperrik, ordea, ezin billatu izan ditu-ta. Eta ordez, amukoa, entzuten? Bai amukoa ekarria du. Ta amukoa Willi'k dionez askosaz arukgai obea da.

BABETTE: Ortaz jabetu naiz ta nekerik gabe, gañera, Plazido.

BIEDERMANN: Bai, eh? Aditu dezu orduan?

BABETTE: Bai, baiñan ez diot batere grazirik arkitzen.

BIEDERMANN: (Nardaturik.) Edan zagun jaunak!

 

(Botillari kortxua aterata.)

 

BABETTE: Benetan ordea, Schmitz jauna, amukoa ekarri dezuna?

BIEDERMANN: Par pixka bat egingo zendun, Willi ta biok metxa neurtzen ikusi ba ginduzun.

BABETTE: Metxa?

BIEDERMANN: Nolakoa uste dezu! Tiro egiteko erakoa! Zart! Lertuko duana.

 

(Basoak ardoz beteaz.)

 

BABETTE: Gauza serioa da txantxetan artzeko. Zer da au guztia?

BIEDERMANN: (Par egiñez.) Serioa dala dio. Seriotxoa! Ja, ja, ja! Entzuten al duzute? Baiñan Babette ez zaiezula utzi zuri illea artzen. Gure lagunok broman jarduteko era berezi bat dute. Bestelako jende klasea bait dira ta txisteak ere alakoak darabilzkite. Len ere esan dut: ez dugula besterik bear poxpoloak eskatzea baizik. (Joxe ta Willi elkarri begiratuaz) Nere kuttuna gogoemazu jaun auek burges ikarati ta umore gabetzat artzen nautela, beldurraren beldurrez sakelean sartu diteken orietako bat. Besterik garbe! (Basoa gora jasoaz.) Edan zagun! Topa jaunak!

WILLI: Zuen osasunera!

JOXE: Zuen osasunera!

BIEDERMANN: Gure adiskidetasun arren! (Edan eta eseri bitez.) Gure etxean ez dugu mai-serbitzarik. Norberak nai duana ar zala!

JOXE: Ez naiz geiago jateko gauza.

WILLI: Ez adi orain legunkerietan asi! Joxe ez ago umezurtz-etxean! Utzitzak txorakeriak! (Ateki jaki geiago artuaz.) Ateki au, etxekoandre, izugarri ona dago.

BABETTE: Asko poztutzen naiz!

WILLI: Zera... txori-kaka... Ateki ta Txanpaña! Mantela besterik ez da palta emen...

BABETTE: Entzuten... Plazido?...

WILLL: Ez dut esaten bearrezko danik, jakiña, baiñan mantel bat maigañeko mantel zuri bat, damasko-arizko orietakoa, noski ta gañean zillarrezko ontzi zenbait, beatzari eraztuna bezela datorkio.

BIEDERMANN: Ana!

WILLI: Damasko-ariak... ta lore zuriak. Elurraren antzo... jakiña ez dira bearrezkoak. ezta iñondik ere. Kartzelan ere ez genduen mantelik izaten...

BIEDERMANN: Ana!

BABETTE: Kartzelan?...

BIEDERMANN: Nun sartu ote zaigu?

BABETTE: Kartzelan egona al zera?

 

(Ana sar bedi jerse gorri bizi-bizi bat darama soñean.)

 

BIEDERMANN: Ekarri zazu bereala mantela.

ANA: Bai, jauna.

WILLI: Eta zera... ontzitxo bat eskuak garbitzeko ere bai...

ANA: Bai, jauna.

WILLI: Agian umekeria da au guztia, baiñan erriko jende xea alakoa duzu. Esate baterako, Joxe, txabola batean jaio ta azia da, ta eskuekin jaten oiturik zegon, eta ikusten, zertan duan amets?.... mai apain bat mantel zillarrezko tresna, kristal eta abar!

BABETTE: Baiñan gauza guzi orietatik erruz dugu etxean, Plazido...

WILLI: Ez dira nai ta naiezkoak, hori ez! (Ana'ri.) Serbilletari

baldin badituzute, andereño, ekarri itzazu, oro bat!

ANA: Biedermann jaunak agindu zidan...

BIEDERMANN: Ekarri itzazu ekarri, emakume!

ANA: Ondo dago.

 

(Ekarri bitza lenago baztertutako puska guziak.)

 

WILLI: Ez txartzat ar, etxekoandre!, hori ez!, baiñan kartzelatik ateratakoan, aditzen? Illabete ta illabetetan zibilizaziotik urrutiratuak bizi ta gero... (Mantela eskuan arturik Joxe'ri erakus bekio.) Au zer dan ba-al dakik?... (Babette'ri.) Egundaño ez olakorik ikusi! (Joxe'ri.) Au damasko-arizko mantel bat duk, gizona!

JOXE: Ta zertarako diat nik zupi auxe?

 

(Willi'k lepoan lotu bezaio.)

 

WILLI: Ontarako...

 

(Biedermann joku jostagarria bai litzan par murritza egiñez.)

 

BABETTE: Ta zillarrezko kubiertoak? Ana, nun dituzu?

ANA: Nagusiak esan bait zidan...

BIEDERMANN: Ekarri itzazu.

ANA: Zuk esan zenidan...

BIEDERMANN: Ekartzeko esaten dizut. Jainko bedeinkatua! Nun sartuak dituzu?

ANA: Zure txamarraren ezkerreko sakelean

 

(Biedermann berak atera bitza.)

 

WILLI: Egon lasai, ez estutu!

ANA: Nik ez dut errurik!

WILLI: Ez samurtu andereño! (Ana negarrez asten da eta igesi doa.) Egun sentia dator! (Isilunea.) Egoaizea.

BIEDERMANN: Edan zagun, edan zagun! Lagun zarrak!

 

(Edanez. Gero geldiunea.)

 

WILLI: Etxekoandre, ni kamarero nintzalarik egunero jaten nuen atekia... Eta bandeja artu plateraz beteta maiak serbitzen, mutilla nintzan ortan! Askotan gertatu oi zana zera... izaten zan; alegia batek ez zekila nun beatzak garbitu. Ortan dago koxka!

BABETTE: (Arretaz.) Zer egiten zenduan orduan?

WILLI: Zer nai duzu, nola edo ala illean igurtzita moldatzen nintzan. Bezeroak bai esku garbi-ontzi onak izaten zituzten. Ajola aundiko gauza da. (Beatzak ontzian bustiaz.) Ba aldakizu zer dan «trauma» etxekoandre?

BIEDERMANN: Ez daki, ez!

WILLI: Neri kartzelan erakutsi zidaten. (Beatzak legortuaz.)

BABETTE: Eta nolatan sartu zinduten kartzelan, Eisering jauna?

BIEDERMANN: Bañan Babette!

WILLI: Kartzelan nola sartu ninduten?...

BIEDERMANN: Nere biotzeko Babette, gauza oriek ez dira galdegiten.

WILLI: Ez uste izan, nere buruari iñoiz galdegiten diot. Ikusiko duzu. Ni «maitre» nintzaizun alegia, Hotel bateko «maitre» koskor bat. Eta bat batean su-emailletzat artu ninduten.

BIEDERMANN: Hum!

WILLI: Eta etxean preso artu ninduten.

BIEDERMANN: Hum!

WILLL: Ain arriturik gelditu nintzaizun, ain txundituta, ezen, ez nintzan txintarik ateratzeko gauza izan, etsi-etsita baizik.

BIEDERMANN: Hum!

WILLI: Baiñan, gaitzerdi, etxekoandre, zazpi polizi-gizon egokiren eskutan erori nintzan. Aien galdekizunai erantzukeko astirik ez neukala esan nienean, lanera joan bear nuala alegia, erantzun zidaten: «Zure Hotel'etik ez dira gelditu zutik sei abe besterik. Gañerako guztia erre da.»

BIEDERMANN: Erre?

WILLI: Bai, erre, gauez, dirudinez.

BABETTE: Erre?

WILLI: Ah, esan nien: orduan astirik ba dut. Hotel'etik ez zan gelditu ke artean zeuden puskak besterik; presondegiko kotxean leiotik ikusi nuanez.

 

(Traguxka bat gogoz edanez.)

 

BIEDERMANN: Eta gero, zer?

WILLI: Ardo zaar ontatik gure Hotel'ean ere botillak ba ziran... Borgoña... orain berrogei urtekoa... Bada... gero... zer gertatu zan Joxe'k esatea obe izango da. Kartzela atarian esku-muturburniak ezin lasaturik nengoalarik. Es dakizutela zein agertu zan? Onoko auxe! (Joxe pozaren pozez.) Bai, Joxe! eorri!

 

(Biok edan bezate.)

 

JOXE: Ire osasunera, Willi.

 

(Berriz topa egin eta edanez.)

 

BIEDERMANN: Eta gero?

JOXE: Zu al zaitugu su-emaillea, galdegin zioten zigarrotxo bat eskeñiaz. Eta onek: «damu naiz baiñan ez dut poxpolorik, Komisario jauna, bai. Zuk su-emailletzat artu arren ez dut poxpolorik.»

 

(Biok algara bizian par egiten dute elkar belaun gañean joaz.)

 

BIEDERMANN: Hum!

 

(Ana itzultzen da, oraingoan apain jantzita, mantal zuri, buruko zapi ta guzi. Biedermann'i txartel bat eskura bezaio.)

 

ANA: Presa aundia duala esan dit.

BIEDERMANN: Esaiozu apaldarrak ditugula...

 

(Joxe ta Willi'k berriz topa egiñez.)

 

JOXE: Iregatik, Willi!

WILLI: Iregatik, Joxe!

 

(Edan ta gero Biedermann'ek txartela irakurtzen du.)

 

BABETTE: Norena da, Plazido?

BIEDERMANN: Intelektual batena izan bear du. (Irakurriaz.) Pilosofia'ko Irakaslea.

 

(Ana'k aratezan zerbait arkitu nairik.)

 

WILLI: Eta or gorderik dauden zillarezko oriek zer dituzu?...

ANA: Kandela makilla!

WILLI: Zergatik ezkutatzen dituzu?

BIEDERMANN: Ekarri itzazu onuntz!

ANA: Lenago esan bait zenidan ez...

BIEDERMANN: Ekartzeko esaten dizut.

 

(Ana'k kandelamakil zillarrezkoak artu ta mai gañean jarri bitza.)

 

WILLI: Zer derizkiok, Joxe? Zillarezko kandela-makillak ta or bazterrean ezkutatu. Zillarrezko makillak beren kandela ta guzi. Poxpolorik ba al duk?

 

(Sakelean arakatuaz.)

 

JOXE: Nik. Ez!

 

(Sakelean aztertuaz.)

 

WILLI: Damugarri zaigu baiñan ez dugu poxpolorik.

BIEDERMANN: Nik ba dauzkat.

WILLI: Emaizkidatzu, bada.

BIEDERMANN: Ez arduratu neronek piztuko ditut.

 

(Kandelak pizturik.)

 

BABETTE: (Ana'ri.) Zer dio beste jaun orrek?

ANA: Ez diot ulertzen, etxekoandre. Isilik geiago ezin egon dala esaten du. Or dago zai eskallera buruan, Nagusiarekin testigurik gabe itzegin nai omen du.

BABETTE: Testigurik gabe?

ANA: Bai. Ezkutuzko gauza bat dala-ta.

BABETTE: Zer ote de?

ANA: Ezin konpreni izan diot. Milla bider esango balira ere ez nioke ulertuko... al-kar-ga-na-tu eza nai omen... zerbait orrelako.

 

(Kandela guziak pizturik daude.)

 

WILLI: Kandel-argi auekin onek beste itxura bat du, ez al da ala?

BABETTE: Bai noski, bixtan da!

WILLI: Giro onek barrena berotzen dit.

BIEDERMANN: Asko poztutzen nau jakiteak.

WILLI: (Joxe'ri.) Aizak ez zak orrenbeste soñu atera jaterakoan.

BABETTE: (Willi'ri.) Utz zaiozu bere gisa jaten.

WILLL: z bait dago ondo ezituta; arren barka zaiozu. (Joxe'ri.) Ernegaarazten nauk! Zer nai duzu etxekoandre! Txabolatik umezurtz-etxera aldatu zan eta...

BABETTE: Ba-dakit bai.

WILLI: Eta umezurtz-etxetik zirko'ra.

BABETTE: Ba-dakit, bai.

WILLI: Eta zirkotik Teatro'ra.

BABETTE: Hori ez nekien!

WiLLI: Gizonaren adurra, andre, «Cest la vie» prantzesak esan oi duten bezela.

BABETTE: (Joxe'ri.) Teatroa'n ere lan egiña al zera? (Joxe ateki iztarra xurgatzen ari da eta buruaz baiezkoa adierazten du.) Non ala?

JOXE: Bastidore artean...

WILLI: Balio aundikoa duzute. «Espiritu papera egiten berebizikoa.»

 

(Joxe lanean jarri arazi nai du.)

 

JOXE: Orain, ez, orain, ez! (Babette'ri.) Aste betean besterik ez nuen lanik egin, Opera'n, gero erre zan eta...

WILLI: Lan egik motel! Zergatik ez!

BABETTE: Teatroa erre zala al diozu?

WILLI: Tira! Ez eman ire buruari importantziarik!

BIEDERMANN: Erre egin al zan?...

WILLL: Ez orain milikaka asi!! (Lepo ondotik mantela ken bezaio berarekin burua estaliaz.) Tira! (Joxe altxa bedi zapiak arpegia estaltzen diola.) Ikusten? Ez al dirudi egiazko ixpiritu bat?

ANA: Niri ikara ematen dit!

WILLL: Atoz nerekin, mirabetxoa!

 

(Belaun gañean eseri araz beza, neskatxak eskuekin arpegia estali nai dualarik.)

 

JOXE: Prest al gaude?

WILLI: Teatro-jardunean onela mintzatzen dira, andre. Mutil onek talentu aundia du. Saiaketan ondotxo ikasi zuan Teatroa erre aurretik.

BABETTE: Betiko leloa, erre ta kixkali: Ez ortaz mintza! Su ta gar.

JOXE: Prest?

WILLI: Prest ta gertu!

 

(Guziok eser bitez. Willi'k Ana besarkatzen du.)

 

JOXE: Emen naukazu. Emen, Don Juan...

BABETTE: Plazido...

BIEDERMANN: Isil zaite.

BABETTE: Hori Teatro Nagusian ikusi genduena da.

JOXE: Biedermann! Biedermann!

WILLI: Yayoa da papera egiten. Zuk galdegin bear duzu: «Nor zaitugu?»

BIEDERMANN: Nik?

WILLI: Jakiña! Bixtan da. Bestela nola jarrai aurrera?

JOXE: Emen nauzu.

BIEDERMANN: Konporme!... Zein naiz ni?

BABETTE: Ez zuk galdegin bear duzuna da zein da ua.

BIEDERMANN: Ah! Baita, baita!

JOXE: Ez al didazute entzuten?

WILLI: Ez, Joxe, ez, asi zaite berriro berrirotik...

JOXE: (Beste itxura artuaz.) Emen natzaizu, Biedermann!

BABETTE: Zu al zera... esate baterako, eriotza?

BIEDERMANN: Ez lañotan ibilli, maite!

BABETTE: Zein izan diteke bestenaz?

BIEDERMANN: Zuk galdegin bear duzu: Nor zaitugu?... Hamlet'en ispiritua ala arrizko bazkaldarrarena? Auskalo! Onenean beste alako ua izan diteke... zera... nola du bada izena? Macbeth'en lagunetako bat.

JOXE: Nork deitzen nau?

WILLI: Jarrai!

JOXE: Plazido Biedermann!

BABETTE: Galdegin zaiozu. Zuri itzegiten dizu.

JOXE: Ez al didazute entzuten?

BIEDERMANN: Zein zaitugu?

JOXE: Ni... Kuski'ren espiritua naiz.

 

(Babette karraxika irten bedi.)

 

WILLI: Stop! Geldi! (Mantela kenduaz.) Ergel bat zera. Hori ez dago ondo egiña. Kuski! Kuski gaur lurperatu bait dute.

JOXE: Orretxengatik bada...

 

(Babette'k arpegia bi eskuekin estaliaz.)

 

WILLI: Ez andrea, ez da ua! (Joxe'ri.) Gusto txarreko broma duk hori!

JOXE: Ez zaidak beste gauzarik bururatu ta...

WILLI: Zein? eta Kuski... Biedermann'en langille zaar eta prestua izandakoa. Gizarajoa onuzkero illotzik usteltzen zegok. Zertarako emen olakorik aitatu? (Babette sorbaldetatik elduaz.) Itz ematen dizut, andre, ez dala bera.

JOXE: (Ezerdia txukaturik.) Barkatu, ez dut iñor gogaitu nai izan.

BIEDERMANN: (Eseritzera otsegiten diela.) Eseri zaitezte, jaunak, eseri. Zigarro puro on bat zer modu letorkiguke?

 

(Kaja batetik eskeñiaz.)

 

ANA: Bukatu al da saioa?

 

(Guziok eser bitez. Geldi une eragozpen pean.)

 

WILLI: Emonio, astoa! Biedermann jauna beldurrak aidean jarri duk Ederra egin duk! Gertaturikoa sobra enkiken: Kuski orrek gastuboa eztarri zulotik sartu zian, gure adiskideak bere alde ainbeste egin da gero, alperrik. Amalau urtetan lana eman ziokan eta ikusi duk zer nolako ordaiña eman dion: gas-tubua ao-zuloan sartu!

BIEDERMANN: Arren eta arren, ez zazula geiago orretzaz itzegin.

WILLI: Eskerrona eman duk atekiz asebete ondoren...

 

(Zigarro-puruen muturrak moztuaz.)

 

JOXE: Ordañez zerbait kantatzea nai al duk?

WILLI: Zer ala?

JOXE: Zera... Azariak ate bat lapurtu zuneko kanta ura! (Oiuka asiaz:) «Ate bat ostu dukan azari emaiok eiztariari.»

WILLI: Motel. Utzi zak lelo hori!

JOXE: «Bestela ilko au-eta emaiok eiztariari.»

WILLI: Moskorturik dago ez zaiozula kasurik egin.

BIEDERMANN: Eiztariaren kontu hori ondo dago.

GIZONEZKO GUZIAK: (Abots ezberdiñetan abestuaz.) «Ate bat ostu dekan azari.»

 

(Guziok bere erara abestuaz eta nolanai algara sortzen dute par egiñez. Isiltzen asten diralarik Biedermann'ek jarrai arazten die guziok akitu artio.)

 

BIEDERMANN: Ekin! Berriz! Egin zagun topa! (Edari basoak elkarrekin joaz ari dirala, urrutira sirena otsa entzuten da.) Zer dugu ots hori?

WILLI: Sirena'ren txistua...

BIEDERMANN: Broma gutxi!

BABETTE: Su-emailleak! Su-emailleak!

BIEDERMANN: Ez deadarrik atera! (Babette'k leioak zabaldu bitza eta sirena-ots ta txistua gero ta bertago entzuten dira; gero urrutiratzen doazelarik.) Ez da alde ontatik. Gaitz erdi!

BABETTE: Nun izan diteke?

WILLI: Ego-aizea doan aldera.

BIEDERMANN: Jainkoa'ri eskerrak emaizkiogun! Ez da alde ontatik.

WILLI: Beti taktika hori erabilli oi dugu. Bomberoak toki batera ekarri arazi, eta suak indarra ta garra beste nunbait artu dituanean ez dute ezertako astirik.

BIEDERMANN: Mesedez jaunak! Ez txantxetan ari!

JOXE: Bromarik gabe, hori da beti egiten duguna.

BIEDERMANN: Aski dugu txorakeriz!, arren eta arren! Neurritik kanpora ari zerate. Ikusten... nere andreak illotza dirudi.

BABETTE: Eta zuk?...

BIEDERMANN: Dana dala, sirena-otsa sirena da eta ez da par egiteko gauza. Nunbait zer edo zer ondatzen ariko da, zerbait erretzen. Bestela bonberoak ez ziran atera izango.

WILLI: (Bere errelojuari begiratuaz.) Joxe, joan egin bear diagu.

BIEDERMANN: Orain?

WILLI: Bai, adiskide, bai, damu dut, baiñan.

JOXE: Bestela eiztariak arrapatuko bait zaitu.

 

(Berriz sirena otsa entzun bedi.)

 

BIEDERMANN: Kafea prestatu zazu, Babette. (Bijoa Babette.) Eta zuk, Ana. Zer egiten duzu or zozotuta? (Ana bijoa.) Eta orain gure artean, jaunak, geiegizkoa da. Nere andreari biotzeko miña egiten zaio. Utzi zagun zorigaiztoko su-emailleen broma zitala.

JOXE: Ez gaituzu txantxetan ari, Biedermann jauna.

WILLI: Su-emaille gera.

BIEDERMANN: Mesedez jaunak, serio itzegin zagun.

JOXE: Ain serio, ezen. Zergatik ez diguzu sinisten?

WILLI: Zure etxea oso toki egokian jarria dago. Emendik urbil, iru gas-depositu, argi exkaxa inguruan, ur-iturburuak etenak, iñor ez zaintzeko. Gañerako guzia ego-aizeak egingo du.

BIEDERMANN: Hori ez da egia.

JOXE: Su-emailletzat artzen gaituzun ezkero, zergatik ez itzegin argi eta garbi?

 

(Biedermann erabat txauturik goibel begiratzen ditu.)

 

BIEDERMANN: Hori ez da egia, nerekin ez duzute zuzen jokatzen, nik ez zaituztet su-emailletzat artzenl

WILLI: Jarri zazu eskua biotzaren gañean!

BIEDERMANN: Ez, ez eta ez!

JOXE: Orduan... zertaz artzen gaituzu?

BIEDERMANN: Laguntzat!... Zuek nere adiskide zerate. (Joxe ta Willi'k zaplasteko leun batzuek bizkarrean emanez ateruntz doaz.) Ba al zoazte, ordea? Jainkoa'rengatik zin egiten dizute.

WILLI: jainkoa'rengatik?

BIEDERMANN: Bai!

 

(Eskua gora jasoaz.)

 

JOXE: Willi onek ez du jainkoa'rengan sinisten; Biedermann. Zuri gertatzen zaizun gauza bera. Beraz, nai aña zin egin zenezake.

 

(Ateruntz joanez.)

 

BIEDERMANN: Zer egin nezake sinis nazazuten?

 

(Kanpora irtetzea eragotziaz.)

 

WILLI: Emaizkiguzu poxpoloak.

BIEDERMANN: Nik poxpolorik eman? Nola?

JOXE: Gabe bait gaude.

BIEDERMANN: Poxpoloak?

JOXE: Konfiantza siñalea dala dio onek...

 

(Biedermann'ek sakelean arkitu nairik.)

 

WILLI: Zalantzan dago. Duda-mudan... Ikusten Joxe? (Bion artean eusten diote.)

BIEDERMANN: Egon geldirik! Orrelakorik ez nere andrearen aurrean. (Babette itzuli dator.)

BABETTE: Kafea berealaxe ekarriko dizute. (Geldiunea.) Ba al zoazten?

BIEDERMANN: Bai adiskideak... asko sentitzen dut, baiñan ajola duana, guziok anaitasun ziñezko bat egin dugula. Alper itzik gabekoa. Zergatik ez diogu elkarri ika itzegingo?

BABETTE: Hum!

BIEDERMANN: Edan zagun! Anaitasun berri onengatik!

 

(Ar bitza botilla ta kortxu-ateratzaillea.)

 

JOXE: Ez zazula botilla geiago iriki; geiegizkoa da.

BIEDERMANN: Ezer ez da geiegi zuentzako izanik. Ezer ez da geiegi. Zerbait geiago? (Basuak zalapartan beterik.) Egin zagun topa! Adiskideak!

 

(Plazido'k Joxe'ri musu ematen dio matrallean.)

 

JOXE: Joxe naiz.

BIEDERMANN: Ni, Plazido.

 

(Willi'ri ere musu eman bezaio.)

 

WILLI: Ni... Willi... (Edan bezate zutik daudela.) Alaz ta guztiaz joan bearrean gaude.

JOXE: Etxekoandre!...

 

(Sirenaren otsa berriz.)

 

BABETTE: Arratsalde billera liluragarria izan da.

 

(Kanpai-ots bizia entzuten da.)

 

WILLI: Aizazu, Plazido...

BIEDERMANN: Zer ala?

WILLI: Ba-dakizu... poxpoloak...

 

(Ana sar bedi kafearekin, erabat izuturik.)

 

BABETTE: Zer gertatzen zaizu, Ana? Jota zatoz... zer dala ta?

ANA: Or atzekoaldean... ! Zerua ere bai, zerua! Etxekoandre, sukaldetik zerua erretzen ari dala ikusten da.

 

(Ezenario'ko argia gorritzen doa. Joxe ta Willi makurtuta anka egiten dute. Biedermann zutik zurbil eta izuturik.)

 

BIEDERMANN: Zorionean ez da emen. Jainkoa'ri ezkerraz sua ez da emen. Jainkoa'ri eskerrak! (Sar bedi Intelektuala.) Zer nai duzu?

INTELEKTUALA: Ezin isilik egon ninteke luzaroago... (Sakeletik papertxo bat atera ta irakurriaz.) Onoko au idatzi dizunak, oraintsu-orain gertatzen ari diran eginkizun negargarriak ikusirik, barru-barruraño astindu nauten gertakizun ankerrak dirala-ta adierazi bear dizut. (Sirena-otsak guziak batera iskamilla aundia sortzen dute. Eta intelektuala irakurtzen jarraituagatik ez zaio ezer entzuten, zakur-zaunka, kanpai dunbadak ta bestelako oiu ta karraxiak estaltzen dutelarik. Etsi-etsi eginda intelektuala Biedermann'engana urbiltzen da ta papera eman bezaio.) Oiekin ez dudala zer ikusirik, erabaki dut.

BIEDERMANN: Konporme. Eta orrekin zer?

INTELEKTUALA: Hori da esan bear nizun guzia. (Betaurrekoak kendu ta gorde bitza.) Biedermann jauna, nik mundua bene benetan obetu nai nuen. Or tellatupean gertutzen ari ziran guzia ba-nekien. Gauza bat ez gañerako guzia: alegia ajolakabe oriek txantxetan eta jolasez ari zirala.

BIEDERMANN: Baiñan, gizona! (Intelektuala ba dijoa.) Zu, jauna! Zertarako dut nik paper au?...

 

(Intelektuala antzeztokitik publiko jendearen esertokian esertzen da.)

 

BABETTE: Plazido...

BIEDERMANN: Joan egin zaigu.

BABETTE: Zer eman diezu? Ondo ikusi al dut? Zuk poxpoloak eman dizkietzu!!

BIEDERMANN: Eta zergatik ez? Benetan su-emaille ba ziran, ez al duzu uste poxpolorik ez zeramatenik? Babette! Babetetxo!

 

(Errelojuak soñua jotzen du. Gero isilunea. Argia gorritzen da eta pixkanaka antzeztokia illuntzen doa. Bitartean, kanpai-otsak, dandaran jotzen, zakur-zaunka, sirenak, eztandak automobil-turutak karratxi, abar eta abar entzun bitez. Koro-saillekoak aurreruntz datoz.)

 

KORO-BURUZAGIAK: Aurrez ikusia zegona

                aspaldi-aspaldidanik

                eldu da azkenerako

                patuaren izenean.

 

(Eztanda soñua entzun bedi ta bonberoak korrika asten dira nora joan jakin ezik.)

 

KORO-SAILLA: Gasometroan izango zan.

 

(Beste eztanda bat eta bonberoak joko berdiña dagite.)

 

                Beste bat. An bigarrena zan.

 

(Irugarren eztanda.)

 

                Irugarrena! Ez da geiago besterik

                Zoritxarraren aundia!

BURUZAGIAK: Zentzunik ez duten gauza asko dira,

                Gutxi, hixtoria au baño zentzungabekorik.

                Asko ta asko gaxotuko zituan,

                Iñortxo il gabe ordea!

 

(Estal-oiala arin arin erortzen da bat batean zoritxarrak behera bota izan ba'lu bezela.)

 

AZKENA

 

Su-emailleak, Max Frisch
Egan, 1/6-1966