8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

3. ekintza

8 olivetti poetikoen erditzea

 

Musika sartzen da, soka laukotea. Zorroen azpitik pixkanaka agertzen doaz oilvettiak.

 

lenda: (Pozaren pozez in crescendo, aldarrika. Uneren batetan olivettiak tekleatzen hasten dira erritmoan). Ekaitza, bai! Alajaina, Fidelia, alabastroa! Begira, begira! Soo, soo! Love, ostia, love! Txarriboda eta txiriflautak! Gora Tutatis! Bai, bai, baaai! Benga, benga, gora! Txiriboga eta txiribitak! Badatoz, badatoz! Ostia love! Gora Heriotzaren Antzerkia! Gora PostMortem antzerkia! Tornado eta tornilloak! Niunavena, Marilikitsch, bizirik zaude! Benga, gora, esnatu! ...Shylock ...Lapsus ...Maga ...Puck, ene haurtxoa, gora! Hoa jolastera! Bizi dira! Bizi dira, Fidelia, bizi-bizirik daude! Andele, Natasia, bizi eta dantza zaitez! Arraioa, Friedrich, maitasun gudari! Denok zaudete! Ene olivetti maiteak! Baiii!!! Baaaaaaiii!!! Bizi dira, Fidelia, Bizi-bizirik daude!! Bizi! Bizi!

 

Musika amaitzen da, baina olivettiek tekleatzen darraite.

 

(OHARRA: “8 olivetti poetiko” antzezlan bizia da, denboran zehar aldatzen dena. Hala, ondoren datozen albisteetako batzuk obra taularatzen den eguneko albisteekin aldatuko dira)

 

Titularrak.

 

niunavena: Namazte Baba. Gure amatxo Parvati-ri cenarra aurkitu diote. Ooom Shiva.

shylock: Kristoneko sarraskia eragin berri du Lope de Aguirre oņatiarrak. America india, cabrones!

lapsus: Galileo Galilei erahil dute. Mugitzen da, hala ere.

puck: Hiru txerritxo maitagarriek otso gaiztoa jan dute.

maga: Gandalf Grisaren deklarazioak: “Bilbo berpiztu arte... ez dut moztuko bizarra”.

natasia: Titanic untziko orkestak jotzen jarraitu zuen ur izoztuetan barrena.

friedrich: Gautama Siddharta, Kapilavastuko Printze, oporretan da behin-betiko, pikondo baten azpian.

 

Isiltasuna.

 

lenda: Isiltasun brutala, e?

niunavena: Lehortea lamien lakuetan. Anbotoko Mari erbeztean.

shylock: Anarkhilketa Suitzan: Mijail Aleksandrovich Bakunin akabatu ditek.

lapsus: Antropofagia Mexikon: Xilocibe Cubensis alias mongi perretxikoak gizakia irentsi du.

puck: Hamelingo haurrak ez dira inoiz zahartuko. Hi bai txistularia, hi!

maga: Infemuko hauspoak Kaxiano jainkotu du.

natasia: Cleopatra eta Isadora Duncan maitemindu egin dira, metroaren alde banatan zeudenean. Baina trena iritsi da, eta ziur aski ez dute berriro inoiz ere elkar aurkituko.

friedrich: Johann Sebastian Bach-ek 20 seme-alaba eta Jainkoaren Musika munduratu ditu.

 

Argia bat-batean desagertzen da.

 

Iluna. Kantu bat aditzen da. mara-mara da abesten duena, bere zorrotik ateratzen den bitartean. Egunkari orrialde batzuk eskuetan dituela olivettien inguruan dantzan egiten du. Olivettiek barre egiten dute. Isiltasuna.

 

lenda: Martxoak 24, Bilbao 2000.

fidelia: Ņo.

niunavena: Bezte ehun ezkale kaleetan cehar noraecean policiak Bilbaoko La Najatik najatu oztean.

shylock: Txetxenia: Moskuk esan du gerra ez dela ona. Groznitarrek kontraerasoari ekin diote.

maga: Estatu Batuek hirurehun eta hogei mila miloi gastatuko dituzte ziberterrorismoaren aurka.

lapsus: Dabliu-dabliu-dabliu txistulari alg-@.com: Txistunautak sarean harrapatuta.

puck: Berrehun eta hogeita hemeretzi hildako Pakistango Boeing 737aren istripuan.

friedrich: Elian Gonzalez umea Kubara itzultzearen alde agertu da Bill Clinton. Zeit, Einsamen Helian. Abens grauen flammendes.

natasia: Ez zaitut konprenitzen, oi ene bihotz.

niunavena: Berrogeitaboz mila oilazko erabiltcen dira egunero Euzkal Herria elikatceko. Oilazko azko!

natasia: Giroa eta garaipena Santimamiņe estadioan: Euskadik 5, Nigeriak 1.

friedrich: Euskal Tedespistan zuzenean...

lapsus: ...eeta gola!

shylock: ‘Bey beroen’ gaitza duen beste abere bat atzeman dute Frantzian.

lapsus: Parisek pitbull guztiak kastratuko ditu arraza desagertarazi asmoz.

puck: Yuhu! Txakurrei potroak moztu!

maga: Gobernuak nazionalistei adierazi die bide polizialean mugituko dela soilik.

friedrich: Erriflearen Elkartea Springfield-en bildu da aurten, guraso eta ikasleen amorru artean. Charlton Heston, Elkartearen presidentea: “Iaz Denverren izan ginen. Lehenago Vietnam, Saigon, Bagdad, Panaman...! laz Denverren esan nuen, eta gaur hemen esango dut: Libre gaituk munduan zehar ibiltzeko!”.

lenda: It’s terribol dis Charlton Heston!

niunavena: Komando batek Erozkiko kajera bat bahitu... eta zoriontcu egin dute!

shylock: Macondon apaizak urkatu dituzte bankeroen tripekin.

puck: Peter Punk mon dragoien eroetxean ikusi izan duyeah!.

lapsus: Non dira Jorge Verstrynge, Luis Astolfi, Marco Antonio Boronat #@.com!

shylock: Munduko preso guztiak Euskal Herrira!

natasia: Katuak bailiran oparitzen ziren lapurtutako haurrak Argentinan. Garai hartan.

puck: Zein garaitan?

natasia: Aintzinako denboran, garai mitikoetan.

friedrich: In illo tempore, dictator dictatoris.

puck: Zein dictator dictatortis?

niunavena: Ba oficioz diktadore cen tipo bat. Icenak ez du inporta.

lapsus: Tipiko arketipoa.

shylock: Bale, baina ostiak nori? laostia!

niunavena: Zu izango zara nire acken oztia zantua!

shylock: Zure deiaren esperoan akitzen naiz.

maga: Mobilaren kontua: izan ala ez izan!

natasia: Izan, beti Izan.

friedrich: Fijo.

niunavena: Tcapelketatan tcapeldun. Iaz sei mila tcapelketa ozpatu ciren Euzcal Herrian.

lapsus: Lekitxon ospatu ziren bi mila.

friedrich: Aritu futbolean, eta ez gerran.

maga: Etorkizunaren Asmatzaileen Txapelketa.

puck: Zonbi Txapelketa.

lapsus: Katxin eta Txikito Txapelketa.

natasia: Alargun Txapelketa.

niunavena: Yonki Tcapelketa.

friedrich: Segurtasun Goardien Txapelketa.

shylock: Txepel Txapelketa.

lenda: Txintxarri eta Txintxeta Txapelketa, Suripanta Txapelketa... este... Labexomorro Migrarien Lasterketa...! Didi, Gogo!

puck: Fideliak jan ditu!

lenda: Egia ote da hori, Fidelia?

fidelia: Ņo!

friedrich: Fideliak hitzak jaten ditu!

shylock: Hitzaren ertzak apurtu, alua pottorro motxin!

maga: Barruan hutsunea duten hitz guztiak... jar daitezela paretaren kontra begiak itxita.

shylock: Gaurko borroka guztiak lengoaia borrokak dira.

lapsus: Non irakurri duzu hori?

shylock: Hor nonbait...

natasia: Mamut erraldoi bat klonatuko dute Siberian izoztuta aurkituriko batetik!

lapsus: Begira, Puck, mamut izozki bat!

puck: Izoztuko gara?

 

Denak izoztuta geratzen dira shylockek bere mailuarekin mahaian kolpe bat jotzen duen arte.

 

shylock: Tailandian, berriz, elefanteentzako desintoxikaziozentru bat zabaldu dute!

lapsus: Hara, Niunavena, elefante jonkiak!

niunavena: Jode, metadona tonak!

shylock: Indar alienatuek eraso berri bat burutuko dute laster.

niunavena: Mitcubiciez bonbardeatu dezatela mundu guctia!

puck: MitchuZer?

lapsus: mdmda, mon petit jeli.

niunavena: Ecztacia, joder, Puck! Horrela amaitcen dira gatazkak.

natasia: Amore kimikoa munduko zeruetan, ez dago batere gaizki.

friedrich: Esaidazu berriro poesiaz, Sam.

puck: Zer da poesia?

friedrich: Poesia zer da?

fidelia: Ņo!

maga: Entzun zer dan eta zer dioen Aramis Fuster-ek: “Apokalipsia eklipse handi bat izango da”.

shylock: Hori da heriotza, elipsis bat. Gezur hutsa.

puck: Hau poza heriotza! (Kantuan hasten dira. Broadvvay:)

 

                        Samsara, Samsa bihurtuko zara

                        Ai Gregorio ai gregoriano

                        gizon eta gero zomorro gara

 

                        Samsara, kantu bihurtuko zara

                        eki eki eko

                        ondo bizi eta gero seko.

 

shylock: Hori da poesia.

puck: Aramis Fuster poeta da?

shylock: Ez Puck, zu zara poeta.

puck: Ni?

lapsus: Et mua?

shylock: Zu ere.

natasia: Baita neu ere.

niunavena: Eta ni? Poeta naiz ni ere, Zailok?

shylock: Eeee... Zu... Zu ez! Zu nire jainkosa zara, eta ni Espartako!

maga: Ni naiz Espartako!

puck: Ni naiz Espartako!

natasia: Ni naiz Espartako!

lapsus: Ni naiz Espartako!

friedrich: Ni naiz Espartako!

mara-mara: Ni naiz...

niunavena: Bueno, baina hau zer da!

lenda: Denok gara Espartako!

niunavena: Zanta Eli! Alvarez Cazcoz funtcioa ikuztera etorri da!

friedrich: Alea jacta est.

denak: Ave Cascus, morituri te salutant!

natasia: Picassoren Guernica kuadro bat da.

friedrich: Gernika Gernika da.

lapsus: Ceci n’est pas une pipe.

friedrich: Hau ez da pipa bat.

lapsus: Io parlo non euskera no ortodoxo.

shylock: Gernikan hamaika hil ziren.

maga: Hiroshiman mila eta bat.

lapsus: Zintruenigon bi edo hiru, urtero.

friedrich: Babilonia egunero hiltzen da pixka bat.

puck: Jendeak zakur eta katuak jan egiten ditu. Hildako eta zaurituak kalean dautza.

shylock: Los radicales intensifican las algaradas y los sabotajes.

natasia: Bidegurutze herdoildu handia da Bilbo.

maga: Bihurgune horretan hil nintzen ni.

 

lendak zenbait denbora darama eskua altxatuta, eta azkenean, erdi negarrez, hitzegitea lortzen du.

 

lenda: Ez dago... jada ez dago... alajainarik! Ez dago... alabastrorik! Zergatik idazten duzue besteen heriotzei buruz?

puck: Lenda... ez negarrik egin!

lenda: Zergatik idazten duzue besteen heriotzei buruz?

puck: Lenda... ez egin negarrik!

shylock: Lenda... Heriotz Barrakoiaren Konpainia zurekin da.

lenda: Heriotz Barrakoiaren Konpainia?

puck: Klaro! Festetako barraka!

friedrich: Teatrum mortis et gloriae!

denak: (Kantuz) Teatrum mortis et gloriae!

lenda: Gora Heriotzaren Antzerkia!

denak: Gora!

 

Musika sartzen da eta guztiek dantzan egiten dute. Hala hasten dira olivettien errepresentazioak. Artikulu periodistikoen gisara, pertsonaiek nork bere erara interpretatuko ditu bere testuak. Bost antzerki pieza, bost estetika ezberdin. Antzerkia antzerki barruan.

 

Pieza eta pieza bitartean dantza eta txantxa ugari izango dira, karnabala, publikoari irainak, astintzea eta sexua barra-barra.