Au revoir, triunfadoreak!
Antzerkiola Imaginarioa
Au revoir, triunfadoreak!
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
Au revoir, triunfadoreak!
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

VII. EKINTZA
Hildakoen zubia

 

 

1. ESZENA
Kapitainaren aurkezpena

 

kapitaina agertzen da zentruan, begiak kaputxa batekin estalita dauzkalarik.

 

OFF AHOTSA (KONTALARIA-KAPITAINA): Publiko agurgarria, portura iristear gaude eta nire burua aurkezteko garaia heldu da. Hauxe naiz ni, ontzitxoa eusten dagoena, bai, kapitaina. Hemendik bizi naiz, garai eta lur hauetan, ozeanoko edozein bidek ekarriko zaituzte honaino. Ikusten duzuenez, poetak hiltzera baino ez dira hona etortzen. Eta tira, ni naiz kapitaina eta ahal dudana egiten dut nire lana behar bezela burutzeko, nire barkua ur gainean mantentzeko. Ni naiz, bai, kapitaina, eta nire untziaren norabidea ez du sotoan gordetako poeta batek aldatuko.

 

Triunfadoreen himnoa entzuten da.

kapitaina kutxa dramatikoaren aurrealderantz doa eta han geratzen da.

bala-gizona, madame eta nihilista 1 zentroaren atzealdetik sartzen dira paraleloan, publikoari begira, eskuetan paperezko itsasontzi bana daramatelarik.

kapitainaren aurrean geratzean, kapitainak kaputxa kentzen du. kapitainak kaputxa janzten du berriro.

bala-gizonak, madamek eta nihilista 1-ek eskuetan daramatzaten untziak botatzen dituzte.

 

 

2. ESZENA
Au Revoir Triunfadoreak

 

titiriteroak ohial larrosa handi bat jauziarazten du goialdetik, bertan, letra handiz idatzita: Au Revoir Triunfadoreak.

Argiak amatatzen dira.

 

 

3. ESZENA
BI-RSS 00.04