Anpurrek
Ozkar Galan
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
[aurkibidea]

 

SARRERA

 

Taberna bat, gabez, Antzinako herri txiki batetako taberna batek zuen irudiarekin: ardo eta sagardo botilak gordetzeko bizpahiru tramankulu, hiru mahai, bakoitza aulki bigaz inguraturik eta marinel apaingarriak dardarka daude hormetatik eskegita. Gizon baten ahotsa off-ean entzuten da.

 

HITZAURREA (off): En ciertas ocasiones olvidamos las vetustas costumbres de nuestros ancestros obviando que su cultura y dignidad eran tal vez de mayor magnitud que la nuestra. Para los que afirman que no hay documentos sobre el modus vivendi de los ascos de principio de siglo, y en especial sobre la celebéerrima villa de Bermeo ha sido creado este sainete, cuya riqueza histórico-cultural supera la que pudiera tener cualquier ensayo de los más ilustres historiadores que en su fanática idea de mostramos la realidad de la época, dándonos innumerables detalles sobre la política, la epistografía y demás datos gratamente interesantes para un estudioso de las letras, resulta ser una pomposidad que carece en nosotros de sentido; se olvidaron de mostramos la realidad. Y pasa de ser de una riquísima información a ser un paupérrimo grupo de datos. (alkondaraz, mozkorrik, eskena barrura sartzen da. Herriko aguazila da, eta kalean beti mozkor topatzea guztiz ohikoa da. alkondaraz aurreko mendeko alguazilaz jantzita doan berrogei eta hamar urte bitarteko gizona da. Panazko prakak eta alkondara txuri bat eta, noski, txapela gorria jazkin gisa dauzka. Alde batera begiratzen du, bestera eta taberna barruan inor ez duenez ikusten, eta ikuslegoari lepoa emanez, lapiko bat hartu, lurrean utzi eta txiza egiten hasten da aldi berean abesten). El sainete que a continuación dará comienzo trata sobre esas personas que hemos mencionado, sobre los bermeanos que en su intensa lucha cotidiana por...

ALKONDARAZ: (Abesten) Joxe Mielen batela, txitxarrue ta berdela, Joxe Mielelen batela... (bixenta sartzen da. Oraindik ez dakigu baina bixenta tabernako jabea da. bixenta 150 kilo, metro t'erdiko eta 60 urteko andra da. Bere popa eta proa urrutitik ikusten dira, eta bere genio txarra oso ezaguna da. alkondaraz ikusten dau txiza egiten bere taberna barruan eta amorru osoz harengana doa).

HITZAURREA: ...disculpen... ¿podrían salir de escena?

BIXENTA: Txo! Ta zu zara alguazile?! Zetan zabilz?!

HITZAURREA: Disculpen...

ALKONDARAZ: Txize eitzen. Ez zu ikusten ala? (Berriz ere abesten) Txitxarrue ta berdela.

BIXENTA: Berdela eztaitz non dauen, baie txitxarrue ondo ikusten dot bai. Txo moldabako!

HITZAURREA: Oigan...

ALKONDARAZ: (Harro-harro txitxarroa eskutan daukalarik) Ba hori irabazten zule zer dakar!

BIXENTA: Ondo politxo ikusiko zu ni bezalako andra bateri horrela errespondidutie. Eztau deretxorik, hori lapikue neurie da ta or ezinye txixerik ein.

ALKONDARAZ: Zuk ezin izango zu, beitu nik ze txorroa botaten doten.

HITZAURREA: Verán, trato de hacer una introducción a la obra que a continuación debiera de realizarse sobre el escenario que ustedes estan impregnando de inmundicias.

BIXENTA: (Bafleari seinalatzen) Zosti esan dau?

ALKONDARAZ: Ezer onik ez tsu esan.

HITZAURREA: ¡Que están llenando el escenario de mierda!

BIXENTA: E! Gainera neuk kulpie dakotela? Zer dakar honek estitxu bako arbolie, bera da ta! Bera da! (alkondaraz beso batetik helduz, dar-darka jartzen du den dena txizez blai blai utzirik)

ALKONDARAZ: Itxi iñori! Itxi iñori!

HITZAURREA: Su presencia en este momento es innecesaria, cuando no desagradable.

BIXENTA: Nongo berba potoloak diñoztaz hau sustantzi bako porrue! Tú... uste... Ixo! Ze urten banaien da gu garixelako hemen komediantiek, eta komedixek ein behar doguz.

HITZAURREA: Señora, los actores...

BIXENTA: Ixildu zaitez insustansial, koño!

HITZAURREA: Señora, con el debido respeto.

BIXENTA: Ixo, mokordo.

ALKONDARAZ: Ba igual arrazoie dako (Begirada txarra bixentan partez) edo igual ez.

HITZAURREA: Señora, usted no puede...

BIXENTA: (Zapatilla kendu eta baflea joka hasten da) Ixilduko zara, San Juaneko kanpaie bere egunien baino gerra geixau ematen zula ta! Zer guzu, presentaziñue? Nik eingot! Bermion gauz, mil nobesientos eta treintaiotxoko urtien, aratustitako akabuko egunien, batela guztixek yunde dauz itxasotara bokarta bille, eta herrixen geratzen diez umiek, andrak eta pronto matspasatuteko dauzen aguriak... ta gero alkatie ta alguazille. (Bafleari) Ikusizu ze arin akaba doten? Ta... zu... (alkondarazeri berbetan) Bermion badoguz hiru iturri portuen ta beste bat taraskan... asieske hau (alkondarazi zeratik hartuta) soberan dau.

 

Beltzara.