Anpurrek
Ozkar Galan
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
[aurkibidea]

 

LEHENENGO ATALA

 

Bermeoko kale batetik doa pernando lore batzuk batzen; pernando mutil zaharra da, 55 urte bitartekoa; urdinez jantzita doa, antzinako arrantzaleen moduan. Gizon xelebrea dugu pernando, eta herri ohituretan jakituna batez ere, goseak, jakituria aberasten baitu. pernandok, atzetik, beste gizon bat segika du: alkatea izanikoa, eta alkate izango dena, anixeto; adin berekoa, makila bat dauka esku batean, bestean latoizko kutxa bat daramala. pernando baino dotoreago jantzita dago: Jaka bat, praka eleganteak eta txapela beltz handi batez koroaturik.

 

ANIXETO: Kaixo Pernando!

PERNANDO: Kaixo alkate jauna.

ANIXETO: E! E! Trankil, atzotik naiz alkate, asi ke patxadaz hartu gauzie.

PERNANDO: Patxaranagaz? Zuk ordaintzen zu? Goazen, goazen...

ANIXETO: Nongo patxaranagaz... Patxadaz gizon... ez zu ein hamaiketakue?

PERNANDO: Ez hamaiketako, ez hamabitako ta ezer ez. Pobriek gauza gutxi eitzen doguz.

ANIXETO: E, ta zetan zauz?

PERNANDO: Ba amen naixauk, amo batzuk eitzen andraren bat engañateko, ia almorzue ematen dozten.

ANIXETO: Aspaldi pasata dau almorzurako ordue!

PERNANDO: Baie gosie ez.

ANIXETO: Txo, itxidxok orreri ta otorradi neugaz amaiketakue eitzen!

PERNANDO: Hamaiketakue? Non yauk hamaiketakue etzeko ba? Neure portsikotatik ez, Txo amorroi!

ANIXETO: Gizona, neuk gonbideko zaitzut txikito bategaz! Ontxe esan, bazatoz?

PERNANDO: Bai, baina... insistiduten zulako noa.

ANIXETO: Ya, estan maduras dijo la sorra. (Badoaz)

 

dominga, agripina eta ramoni sartzen dira kaletik. dominga neska zaharra da, fin-fina eta sudur handikoa; hirurogeita hamar urte izan behar ditu. Sorgin itxura izugarri horrekin bere albotik pasatzen diren pertsona guztiak beldurtzen ditu. agripina, berrogei eta bost urteko emakumea, ramoniren ama eta alkatearen emaztea da; baserritarrez jantzita, erosketak daramatza eskuetan. Erosketen artean oilo hila dauka zintzilik. ramoni sei urteko neskatxa da, arrosaz jantzita. Bere kulero zuriak airean dakartza. dominga eskenatokiaren alde batetik agertzen da, eta agripina eta ramoni ikuslegoaren erditik.

 

AGRIPINA: domingaaaa!

RAMONI: Ama, nik Lamerara yun guzan izan dot.

DOMINGA: Agur zeuri!

AGRIPINA: Portutik nator, txalupie sartudxasku ontxe ta.

DOMINGA: Arrainik bakatzuela?

RAMONI: Ama. (Umeari kasurik ez diote egiten)

AGRIPINA: Lau kintxel alabatxu.

RAMONI: Ama... sagarra.

DOMINGA: Ta etzara pasa plazatik?

AGRIPINA: Bai.

RAMONI: Ama, sagarra.

DOMINGA: Ta zer, ze hartu zu handik.

AGRIPINA: Ba haunek dakataz... (Sagarrak direla eta) Gure gizonak esaten tsu ze obeto dala haunetan gasta botiketan baiño ta ime mantarrantzako dakataz.

RAMONI: Ama, sagarra.

AGRIPINA: Ixilik ogongo zara nagusidxek gauz berbetan ta.

DOMINGA: Ume hori ondo ikasi bi zu ze gaur eguneko gaztiek... errespetue galtzen hasten diez mano firme ezpadakozun.

AGRIPINA: Arrazoie.

DOMINGA: Ekarri geure etxera aste betez, ikusiko zu, fin, fin geratuko jatsu.

RAMONI: Ez ama, pentsa bez!

DOMINGA: Ta sagarrak zegan paga zuz?

AGRIPINA: Txiki bat haunek bixek ta hirugarrena erregala ein dost.

RAMONI: Ama, sagarra.

DOMINGA: Merke ene alabie.

AGRIPINA: (umeari) Ixi! Nor da berau? Behin esanda eztau balio ala?

DOMINGA: Ta zelan dauz ba, gozo?

AGRIPINA: Proba eizu proba. (Bakoitzak sagar bana hartuko dabie)

DOMINGA: Bai ba, ondo dauz.

RAMONI: Ama...

AGRIPINA: (umeari) Etsi ta isilik on. (besteari) Iñori eztzazu esango baie... han pasadan lakorik! (Sagar ustela ematen dio)

RAMONI: Ama, hau muskildute dau.

DOMINGA: Usobero ogon da plazan ta...

RAMONI: Ama...

AGRIPINA: Etsi, ta ez esan geidxau ezer ostantzien eperdixen omongo tsut. (Piper bat ematen dio) Bakizu ze ein dauen plazan?

DOMINGA: Nok?

AGRIPINA: Maitanek.

DOMINGA: Nongo Maitane? Nor da Maitane? Noren alabie da?

AGRIPINA: Maitane... zuk dakizun Maitane.

DOMINGA: Maitane Mariputrarka?

AGRIPINA: Bai.

DOMINGA: Ta ze ein dau?

AGRIPINA: Sagarrak erosi dauz horrek pe.

DOMINGA: Ta?

AGRIPINA: Nikolas txikik eman tsoz... de balde.

DOMINGA: Nongo de balde! Zuk dakozula enpanadie! Gero ordaindukotso horrek pekatutan. Horrek andriek gizon guztidxek berotuten dotsuz. Kontuz euki zeure gizonagaz gero eh! Ze, feue da, baie alkatie da gero.

AGRIPINA: Neure senarra ez jako ha putrarkari urreratuko ezta, ezta...

DOMINGA: Iñok daki hori ze zure gizona eztakit, baina nik zirrikan ikusi dotez areinegun Alkondaraz ta ha. Torrontero aldien ibili ziren bixok goxo-goxo ta bero-bero. Hori andrie sartaineko olixue baino beruaue da txo!

AGRIPINA: E! Baie Alkondaraz eskondute ez ta ogon Bakioko bategaz?

DOMINGA: Bai, baie antza haserretu ein diez.

AGRIPINA: A klaro, ta haserretu ein direnez, ba txitxarrue berotuteko laba berrixe topa dau ezta? Haunek gizonak diez benetan ama txarrixen imiek! (Amorru biziz)

DOMINGA: Ba hak Maitaneri kuartuek ordaintzen tsoz, baie niri zor dostez ondiño hareinegunetik hiru txakur txiki!

AGRIPINA: Ta zer dala ta sor dotsuz?

DOMINGA: Ba... ba... geure kontue da hori.

 

alkondaraz sartzen da. Kaletik dabilkigu guardia egiten edo.

 

ALKONDARAZ: Egunon andrak, pakie zeuekaz!

AGRIPINA: Nongo pakie? Ze pentsa zu, abadie zarala?

DOMINGA: Horrek dakotsu hatsa!

AGRIPINA: (alkondarazeri) Barrabas halako hori txitxarruen arpixegaz! Filibustero, koño!

 

alkondaraz eta dominga pellikan hasten dira aldi batera hitz eginez.

 

ALKONDARAZ: Zu ze esan bi zu nigatzik? Lotsa baga lotsa bagiori! Denda zarrien esango duena zelakue zarien... taraskien harpidun hori! Zorrak pagaitie dakozuz iñoitzik berbetan ibil barik... matarraski hori. Ze...e...er? Zeuk niri ikutu? Ta ze ikutukostazu ba? Kuidau gero! Karamba! Zer dala pentsatzen zu? Hobeto eiñgodona zorrak pagaten badozana, iñori ikutu baño. Zeuk nigatik esan de mala manera naillela? Bekokixe garbi dakogune guk oraiñ artien, bekokixe garbi... garbi... Ez zurelez. Nogaz zauzela pentsatzen zu? Maskari hori! Eskiñe guztixek zorrez atxitxute dakozana ta. Sin berguensa, sin berguensi hori! Kuidau gero, ostantzien hazurrek pe txiki txiki eingo tsutez! Testamentu bako erridxotsie atarakotsut! Zuk esan... Karamba! Gu sartzien gara zugaz ala? Hamen dakune guk hire konture... hamen... (atzeko aldea ikutzen duelarik) Hobeto engodona eskiñetako kakak garbitzuten badozana! Da urrungotan kuidau gero, ostantzien... andrak, zeuek izango zarie testigu!...Urkiolako kanpaien bidien iminiko zaitzut karambo! Urrungotan zeuk okikozu kontuen ze berba esan! Eztotsut nik parkatuko! Matarraski ori! Zer pentsatzen dona ba?

AGRIPINA: Eh... zauz! Zer dakar? Beitu andrak horrektako hatsa! Andrak nik esan dot ezer honegatzik? Zer dakarrena? Por ahi! Gizona, nogaz zauz berbetan? Zeugaz konparatuko nayela pentsatzen zu ela? Tuf! Tuf! Por ahf! Eztakot zeure konturik! Ondo... ondo! Tuf! Tuf! Gizona, nik eidakotaz zorrak... eta berak bapez? Horrek tako hatsa! Burue galdut dator oidxez, arratsalde honetan! Si aguantaremos! Gizonak zer dakarrena? Esan dot, eta zer? Zuez hortik, ostantzien zeuk okikozu kontuen ze berba esaten zauzen. Karatxo! Matarraskie nayela? Okasienti hori! Bake bakien dauenari okasiñue emoten otorri barik. Karatxo! Beitu bera gero. Por ahi! Por ahf! Ondo... ondo! Okasiente... zar hori! Zeugaz konparatzeko nayela pentsatzen zu ela? Gero-o-o-o! Gizona, eztakot zeugaz konturik eta zuez hortik, iñori burue atrapa barik. Ondo... ondo! Tuf! Tuf! Fastidiarse! Eta esan badot pe egidxe esandot. Zer dakar? Horrantz! Ze demoniñe dakar berorrek! Aguantako ete du berorregaz! Andrak ikusten zue bera gero! Zorrak ei dakotaz nik eta berak bapez! Soiñeko zapatiegaz buruen erdidxen jo eztotenien!

 

alkondaraz badoa haserre kaletik behera.

 

AGRIPINA: Okasientiek diez haunek gizonak.

DOMINGA: Ezdinotsut ba. Gu baino haundixauak direlako eitzen dabie abuse.

AGRIPINA: Egunen baten guk aginduko dogu.

DOMINGA: Ikusiko zu. Baguez kafetxue hartzien Bixentareiñean?

AGRIPINA: Eingu, bixixu bat okin bi du geuk pe.

 

Baltzara.