Eingo al deu?
Kepa Gallego
Eingo al deu?
Kepa Gallego
Artezblai, 2006

 

Afrika, kontinente ezezagun hori

 

Karretera bateko putikluba. ohier sexuaren langile batekin ari da. Musikaren bolumenak bien arteko elkarrizketaren nondik norakoa entzutea galarazten digu. Edaten ari dira. neskak, ilegorri kezkagarri bat, barre egiten du profesional bati dagokion erraztasunarekin. mutilak akojonatu xamar dirudi. Musika pixkanaka-pixkanaka jaisten da. Barra barruan, aspertuta, ilehori oxigenatua dago, hillary da, kopak eta musika jartzen dituena.

 

AFRIKA: (Barre “naturala”) Gizona... Hau umorea zurea, hau. Jua, jua, jua... Ikasten dudan galdetzea ere....

HILARY: (Gogorik gabe. Ohiuka) Afrika! “pleibas” jarriko dizut, bai ala ez? (Publikoa seinalatuz) Gizon eskuzabal hauek zure “artearen” zain daude!

AFRIKA: Banoaaaaaaa! (ohierri) Ai, ene! Ze gogorra den “izar” bat izatea! Pero txiko, la fama tira tanto! Oraintxe nator, ez mugitu. (Pistara doa. Muxu bat bidaltzen dio)

 

Mikroa hartu eta abesten hasiko da. Cole Porterren “Love for sale”. Kanta bukatutakoan, txalo zaparrada eskertu eta ohierren ondora itzuliko da.

 

OHIER: (Txaloka eta miresmenez) Ostixe! Artista zara gero, e!

AFRIKA: Bai, badakit. Eskerrik asko. (Zeukan kopa bukatuz) Beste kopa bat eskatuko dut, e? Ez zaizu inporta, ezta?

OHIER: (Burua karteran) Ez, ez... falta zena... eskatu lasai...

 

(Kezka punttu batekin)

 

AFRIKA: Hilary!!! Jarri beste bat. (Kiņu konplizea) Nirea, e!

            (Japuta, belarrira) “La Hilary Clinton” deitzen diogu. “Lujuria enea”n egon dela esaten du. Lehendakariak gustu finagorik izango ez balu bezala.

 

hillaryk gogorik gabe betetzen du edalontzia. Pazientziaz betetako begirada oparitzen dio ohierri. Irribarre fortzatua.

 

HILARY: (Txiklea ahoan) Hogeita bat euro, lau xentimorekin. Kaskagueserik nahi? (Platertxo bat betetzen du) Etxeko detailea. (Hiru bileteak hartuz) Eskerrik asko propinagatik.

 

(ohierren sudurrari atximurka eginez)

 

OHIER: Zera... zera... (Herabe)

HILARY: Sentitzen dut, baina kabiarra bukatu zaigu. Lastima! (Badoa. Ozenki) Afrika, zaindu lokala, gora noa.

AFRIKA: (Bera ere ohiuka) Lasai, nire kontu!

 

ohier aho zabalik geratzen da. Kartera atera eta geratzen zaion dirua aztertzen du. Botila barra gainean geratu da.

 

AFRIKA: (Kopa erdia hustuz) Asike, Ereņukoa, e? Marmol ederra Ereņon. Bai, jauna.

OHIER: Hori diote, bai. (Mesfidati) Nire herria ezagutzen duzu?

AFRIKA: Nik? Keba! Behin, buztana tentetzen ez zitzaion kliente batek, behean zeuden lagunek “gatillazoaz” ez jabetzeko, kontatu zidan Ereņuko marmola Karrarakoa baino hobea dela. Vatikanoraino eraman omen dute. (Ixilunea. mutila pentsakor) Ta, nolatan ba hemendik? (Eskua mutilaren izterrean)

OHIER: (Urduri) Ba, zera... ni...

AFRIKA: Ez esan. “Aleti” ikustera etorri zara... eta “de pasooo de pasooo”. Ai! Golfo, golfo! (Izterrean gora)

OHIER: Ez, andereņoa, ez da hori, ez. Hona etorri naiz... koadrilakoek behartu nautelako.

AFRIKA: Zer? Ederra hori! (Imitatuz) “E, moteil! Hoa putiklubera eta ez hadi bueltatu txortan laupabost bider egin arte. Konfundamento, e! Riko-riko”. Koadrila galanta zurea!

OHIER: (Inozo) Bai, oso jatorrak dira. Eskotea ta guzti egin didate.

AFRIKA: Joņo! “Elkartasunaren polboa”, ala? Denontzako dirurik ez dutenez, zu bidali zaituzte eta bueltan, detaile guztiak kontatu behar dizkiezu, ezta? Ai, Begoņako Andramari maitea! Moteil, hurrengoan esaiezu denei etortzeko, ba. (Azalpen komertziala) Taldeei prezio berezia egiten diegu. “Happy hour”.

OHIER: Ez, ez. Uste dut ez didazula ondo ulertu andereņoa...

AFRIKA: (Moztuz) Mekaguen los zapatitos del niņo Jesus! Aizu, pitxin, ŋte importaría mucho dejar de llamarme “andereņoa”? Hara, bizitza honetan denetatik deitu didate “seņorita” izan ezik... Afrika, zuretzat Afrika naiz. Oihan basatiaren pantera misteriotsua! Grrrr!

OHIER: Barkatu, Afrika andereņ... Barkatu, Afrika. Je, je... Ohitura falta. Ni Ohier naiz. (Eskua luzatuz) Urte askotarako. (Ixilune tentsoa. afrikak kakahueteak jaten ditu) Ta, askotan etortzen zara taberna honetara?

AFRIKA: Ea ba, txikito. (Pazientzia handiz) Nik - hemen - lan - egiten - dut. U-ler-tzen?

OHIER: Jakina, jakina!... (Inoxente) Ba, joe, gogorra izan behar du, e?

AFRIKA: (Deskolokatuta) Gogorra, zer?

OHIER: Ba, hori. Puta hauen artean lan egiteak, ezta?

AFRIKA: (Aluzinatuta) Ein? Aber, potto... Ke hoy no tengo el koņo pa ruidos... Niri adarra jotzera etorri bazara, kontuz gero, e! Ke yo a buenas soy muy buena, e!, baina txirlie ikutzen didatenean...

OHIER: Barkatu, andere... Afrika. Nik atsegina izan nahi nuen, besterik ez. Zer esan dut gaizki?

AFRIKA: (Nabarmen moskeatuta) Zu... zu ez zara koadrilako bizkorrena izango, ezta?

OHIER: Ui, bai zera! Andoni da jefia. Osti, Andoni... Jatorrauaaa... Hau bere ideia izan da... Nik ez nuen nahi... Baina, berak baietz eta baietz... eta Andoniri gauza bat buruan sartzen zaionean... malo! Jo ta ke, irabazi arte! Ji, ji. Papertxo batean idatzi dit helbidea ta... (Paper puxketa erakutsiz) Asike, hemen nago.

AFRIKA: (Zeruaren laguntzaren bila. Bere buruari) Herriko tontoa niri tokatzea ere; ke krus! (Aitaren) Aber! Entzun ondo. Irakurri nire ezpainak. Po-lli-ki. Ni (Ume bati bezala) puta naiz. Pu-ta. Emagaldua, urdanga, julisa, prostituta, mariberoa —Mila esker, Andu Lertxundi—; Eta Ramon Etxezarretaren euskal hiztegi erotikoaren arabera: haragikeriatik bizi den lotsarik gabeko emakume lizuna. Osea: P-U-T-A. Aitu duzu?

OHIER: (Buruarekin baietz, ulertu duela) E... Puta. Bai. Puta.

AFRIKA: Hori da! Inporta ez bazaizu, beste kopatxo bat hartuko dut. Aire egokituak —ene, zenbat ikasten den ETB ikusita!— aire egokituak eztarria sikatzen dit. Total, zuk ez duzu pagatzen... (Serbitu ta topa) Zure koadrilaren alde!

OHIER: (Geratzen zaion dirua kalkulatuz) Bai, koadrilaren alde.

AFRIKA: Eta? Ereņuko harrobiko tigrea sasoian dago? (Eskua ankartera) Nola duzu anaia txikia?

OHIER: (Tentso) Afrika, Afrika... Gelditu!

AFRIKA: Zer?

OHIER: Afrika, aurrera jarraitu baino lehen, gauza bat aitortu behar dizut...

AFRIKA: Ui! Ez esan, badakit; kondoirik gabe gustatzen zaizu. Banengoen, ba ni. Ni soņar, txikito! Puta bai, a mutxa honra, baina gilipoyas ez. Falta zena!

OHIER: Ez, ez. Begira. Neuk ekarri ditut. (Kondoi kaxa erraldoia ateratzen du) Koadrillakoen erregalua...

AFRIKA: Ja! Eskotearekin, ezta? (Erreflexioa) Txikito, ta seguru ez duzula nahiago koadrilakoekin oheratu? Ez dakit ba nik. Pero me da ke tu... Ez zara, ba, “rarito” samar izango, ezta?

OHIER: (Bat-batean) Nik ez dut inoiz egin.

AFRIKA: Zer?

OHIER: Hori.

AFRIKA: Hori, zer?

OHIER: Ba, hori. Ez dudala inoiz egin. (Hatzamarrez lagunduta, lotsa-lotsa eginda) Emakume bat... eta gizon bat...

AFRIKA: (Deskojono hutsa) Nomejodas ke a tus aņos todabia no has follau?

OHIER: (Burumakur, ezetz) Nahi bai, baina... Baserrian, badakizu... lana, lana... bai, baina zera zeraren zera zeratzeko, aukera gutxi. Gainera, herriko neskek hiritik datozen pijoekin nahiago... ta... ni...

AFRIKA: (Txantxa bat egin nahian) Ez esan. Orduan, zurea da ate aurrean aparkatuta dagoen traktorea?

OHIER: (Negar egiteko zorian) Ez niri barrerik egin.

AFRIKA: (Eskutik heltzen dio. Errukia) Ai, ai, ai! Gixajoa! Ta zergatik ez didazu lehenago esan? (Hurbilduz) Ai, Afrika, ke burra eres! Zatoz, zatoz hona, maittie. (mutilaren burua titi artean hondoratuz) Ai, ai, ai! Lasssai, e!. Zu lasssai. Tiatxo Afrikak jakin beharreko guztia erakutsiko dizu. (mutilaren burua laztanduz) Oi, oi, oi. Maitte, maitte...

OHIER: (Goxo) Afrika, ze emakume ona zaren! Zu zara... hain, hain... ezberdina...

AFRIKA: (Kriptikoa) Ez dakizu zuk ondo.

OHIER: Afrika. Nire buruan sentsazio gazi-gozo ezezagun bat hasi naiz sentitzen.

AFRIKA: Laztana, komo ke te estás clavando el brotxe!

OHIER: Ez, ez da hori. Barruak etengabe jaten dizkidan har moduko zerbait hedatzen ari dela sentitu dezaket. (Eskuarekin titi baten tamaina kalibratzen duen bitartean) Afrika, uste dut zutaz maitemintzen ari naizela.

AFRIKA: (Banatuz) Geldi hor! Et, et, et... Nik ere Goenkaleko kapitulu hori ikusita daukat! Baina, baina... Jakin daiteke zer ematen dizueten Ereņon, denok horrelako tontakeriak esateko?

OHIER: (Flipata) E? Denok? Ereņuko jende gehiago ezagutzen duzu, ala?

AFRIKA: (Irribarre goxoa) Laztana, ez duzu, ba, pentsatuko Euskal Herriko “pitogeldi” bakarra zarenik? (Pentsatu gabe) Ikusi beharko zenuen Pedro Ramon koittaua etorri zenean...

OHIER: Pedro Ramon? Ereņuko Pedro Ramon?

AFRIKA: Zera, Pedro Ramon edo, Julen edo, edo... Edo...rta... Bezeroren bat. Ez dut ezer esan. Ahaztu, Bale?

OHIER: Ez, ez. Ereņuko Pedro Ramon esan duzu. (Erabakior) Afrika, esadazu egia, mesedez. Ereņon bizi den Pedro Ramon ezagutzen duzu, bai ala ez?

AFRIKA: Ummm... Ez dakit... Agian, bai... Badakizu, gizonezko asko pasatzen dira... ta...

OHIER: Afrika, mesedez. Oso garrantzitsua da niretzat.

AFRIKA: (Amore emanez) Bai, ezagutzen dut. Askotan etortzen da. Hori bai, kaballero kaballeroa, e! Txukuna, ixila, generosoa... Hara, brotxe hau berak oparitu zidan. Zer dela eta interes hori?

OHIER: (Buruarekin baietz) Nire aita da.

AFRIKA: (Glups!) Hara, hara! Aizu, ba, ahora que me fijo, un aire ya te das, e!

 

Musika aldatu dute. Musika lasaia: miren Aranbururen “Ni naiz”. ohier lur jota dago.

 

OHIER: Ama gajoa!

AFRIKA: Benga, moteil! Eutsi goiari! Tira, zatoz dantzara. (Arkumea bezala ateratzen du dantzatokira)

 

Dantzan hasten dira. ohier, hasieran gogorik gabe, afrikaren haragiaren usainean animatuz doa. Hizketan ari dira, baina musika besterik ez dugu entzungo. Bolumena jaisten denean...

 

OHIER: Arrazoi osoa duzu. Ez naiz nor inoren jokaera kritikatzeko. Gure aita bada ere. (Goxo afrikaren bularrean jartzen du burua) Afrika, umm...

AFRIKA: Horixe, ba! Bakoitzak berea, ke koņo!

OHIER: (Txiste ausart bat eginez) Ke koņo? A, baina se puede elegir? Ja, ja, ja (Eskua neskaren hankartera eramanez)

 

Espero ez zuen “zerbait” aurkitu du. Dantza egiteari utzi eta neskarengandik banatu egiten da.

 

OHIER: Ta hau? Ez didazu esango Tanpaxa denik?

AFRIKA: (Natural agertu nahiz) Hori? Zera... Detaile txiki bat.

OHIER: (Paketearen neurria baloratuz) Txikia, txikia... Ez da hain txikia...

AFRIKA: (Irribarrez) Ez, egia esan, ez. Badakizu, oihaneko pantera misteriotsua. Grrr! Buztana... (Ixilunea) Sentitzen dut. (Alde egitera doa) Beno, Ohier, pozten naiz zu ezagutu izanaz.

OHIER: (neska, edo, besotik helduz. Serio) Badakizu gauza bat? (Jo egingo ote du) Aitarentzat ona dena, niretzat ere bai. (Publikoari) Gainera, inor ez da perfektua.

 

neska maitekiro estutu eta dantzan jarraitzen du. Musika gora. Argia behera.

 

* * *

 

neskak aurrera egiten du. Publikoarekin hitz egiten du pertsonaiaren jantzia kentzen duen bitartean.

 

NESKA 1: (Pedante) Ta, ez gaitezen engainatu. Oso aurrerakoia, tolerantea, aurreratua eta feminista den gure euskal gizonak, bere karga genetikoan, emakume guztiak Ama ta arreba izan ezik putak garela pentsatzen jarraitzen duen bitartean... Onena, “labetxoa” zaintzea da.

            (Ikusle bati) Ea, zuk zeuk. Baina, bene-benetan... Esan. Eskua biho... Ken ezazu eskua hortik, zikin hori! Eskua bihotz gainean duzula...

            Baietz ados egon esaldi honekin: “Gure amak esaten duenez: Ai, mozolo hori! Zurekin egin badu, mundu guztiarekin egiten duelako da!” Portzierto, konturatu beharko zenukete nolako amak dituzuen zuetaz horrelako iritzia izateko.

            (neskei) Neskak, ez da harritzekoa, beraz, horrelako amak edukita, herri honetako gizon sasoitsuek autoestima lurraren pare izatea. Horrexegatik, hain zuzen, Txoko ta Soziedadeek ematen dieten babesa behar dute.

            (Gero eta pedanteago) Izan ere, gure gudari mardulek maitasunaren salerosle diren emakumeekin erakutsitako joera nabarmen honek argi eta garbi frogatzen du beren jokaera sexual tamalgarriaren azpian Edipo konplexu izugarria datzala, eta, horren ondorioz, euren desiraren objektuaren ezagupena matriarkatuaren mende luzeetako eraginak baldintzatzen duela...

NESKA 2 eta MUTILA: (Off) Alde hortik! Hartu Varon Dandy txupito bat! Ohera zaitez Freudekin, behingoz! Prozak gutxiagooooo!

NESKA 1: Eta halaxe gabiltza. Ez dago alor honetan gehiegi sakondu beharrik, euskaldunen jarrera publiko askotan, afektibotasun falta nabarmena modu deigarrian erakutsi egin dugula konturatzeko.

            Eta gabezia horrek bultzatzen gaitu kasu askotan, izaera sozio-politiko-kulturaleko borroketan parte hartzera.

            Erakunde-alderdi-sindikatuko emakumezkoren bati “borroka egin behar da ez-dakit-zein-helburu erdiesteko” esaten diozuenean, zuen buruan dagoena ez da helburu hori eskuzabaltasunez lortzea; benetan pentsatzen ari zaretena: “jaitsi kuleroak eta egin dezagun hementxe bertan, idazkari orokorraren mahai gainean”.

            Beraz, eta birginitatea gure printze zuri-gorri-orlegiarentzat gordetzen dugun bitartean, arraza berri bat sortu zaigu gure borrokalarien gerritik beherako egoera larria arintzeko. (Aurkezten) Euskaldun berriak. Euskara ikasten duen edozeinek, euskaldun zaharrek jaiotzetik daramaten jatortasun labela eskuratu nahi dute, kosta ahala kosta. Horrek nolabaiteko peajea ordaintzera behartzen badu ere. Eta euskaldun zaharrek, berriz...

 

neska ixildu egiten da eta badoa. Argia jeisten da. Barreak eta giltza hotsak. aitorren etxean gaude.