Hegazti errariak
Juanjo Olasagarre
Hegazti errariak
Juanjo Olasagarre
Euskaltzaindia, 1996
Hegazti errariak
Juanjo Olasagarre
Euskaltzaindia, 1996
[aurkibidea]

 

LAUGARREN ATALA

 

(Bideo-pantaila batean ondoko irudiak proiektatuko dira. Mutua. Aireportu bateko ezkaratza. Pasaporte kontrol bat bi jendarmerekin. Gainean Biarritz paratzen duen txartel handi bat dago. Jende ilara bat dago, ilara horretako hirugarrena arraza beltzeko gizon bat da, galtza grisak daramatza, alkandora arrosa eta txaketa urdin iluna. Eskuan maletin bat darama. Poliziek paperak eskatuko dizkiote. Hurrengo irudia Nigerian Airlines errotulua daraman hegazkin bat aireratzen.)