|
Seaska inguruan, Agustin Zubikarai II Gorri gorri antzeztokia. Sua erdian ta sua ingurutan. Zazpi pekatu nagusien ezaugarri dira antzezlariak. Itzez, esatez, ekiñez eta irudiz pekatu orrein ezaugarri eta itxura bizi agertzen alegindu bediz. ARRO, ZEKEN, LIZUN, KOIPE, GARRATZ, ZITAL, ALPER IRAGARLE: (Erriari begira kantuz. Doñua: «Ziburu'tik Sara'rat»ena. A. Donosti, C. 254.) Pekatu nagusien asmoak zein ziren, Yesus jayoko zala jakiñik ba'ziren? Batzarrik andienan batuta ziraden eragotzi gurean jayotza Belen'en. Pekatu nagusien buruak asmatzen, Jaun goiko Semiaren sortzeak kezkatzen; ontasunik ba'zan Yesus'en inguruan astindua izango zan euren batzarrean. (Juaten da.) (ALPER ezik besteak sartzen dira, setatsu ta gogor abestuten, «Akerra ikusi degu»ren erara.) PEKATU EZA: Batu gaitezen danok asmoak agertzen, gertu gaitezen danok indarrak zabaltzen. Sayatu arduraz, ibilli arretaz, setatsu jo! Jo, jo, jo, jo! Jo, jo, jo, jo! Gizonik okerrenak daiguzan itxartu, griñarik zatarrenak sutu ta aizetu. Fedea ondatu, lizuna zabaldu, onari su! Su, su, su, su! Su, su, su, su! ZITAL: Alper ori beti azken. Sekula sasoiz ezin eldu. (Deyez.) Alper...! Alper...! ALPER: (Patxadatsu.) Enator ala? Zelako popakoxua da berau? GARRATZ: Danok zain egon biar beti. ALPER: Zu lako zazpikiak ba'giña danok, eztakit zer litzaken. Ez ete giñake ariñegi elduko ta musturrez jausiko? GARRATZ: Ariñegi? Su au lenago amatauko da, zuk sasoiz ibilten ikasi baño. Eta, gure zigorrez eta zoritxarrez ez ei da iñoiz amatauko. (Su inguruan exeriko dira batzuk, besteak eroapen barik batetik bestera ibiliko dira.) ARRO: (Andikiro.) Laster jayoko ei da Yesus, Jaungoikoaren Semia. ALPER: Jayo daitela. Gizon guztien antzera ilgo da. ARRO: (Asarrez.) Etziñake orrela jardun biar, Alper. Gure izateaz zer gero? Zer gugaz ALPER: Zera. Auntzaren gaberdiko eztula. Len, baño txartuago bizi ta geyago galdu ta ondatuko ete gara ba? GARRATZ: Gure artian biziteko egiña etzara. ZITAL: Su txinpartak bizarrik eztautsuela erreten esan lei. GARRATZ: Odolik eztaukazu gure arterako. ALPER: Ezetz? Alperkeria gizonetan sortu ta biztuko ez ba'neu, zer? Bakotxak geure zeregiña dogu. (Kantuz, «Aitak eman daust dotea»ren erara. Dufau. G. H. 1922.) Aitak eman daust dotea, neurea, neurea, trankil goizez eta gauetan, trankil beti euzki ta illargitan. Auxe da neure dotea, auxe da neure dotea. ARRO: Laga kantai ta eutsi lanari. Yesus orreri bakerik ezin opa geinke. Gure jakituri guztia alkartu biar doga orretarako. Zer uste dozue? BATZUK: Ori! Ori! ZITAL: Zitalkeria sortu eragingo dogu Belen'go etxietan, Belen'en jayotekua izango da kontixu-ta. Iñok ostaturik ez dagiela emon bere gurasoei ta berari. Neure kontu ori. GARRATZ: Ori ez da naiko. ZITAL: Augusto emperadoreak lege barririk ez ete daike? Jayo barriak bakerik ez dabe izango legepian sartu arte. Ori be neure kontu. ARRO: Etzara makala txikotak lotu ta kotak artzen. Baña geyago biar da. ZITAL: Herodes zoratu daigula nai dozue? Gaitz ete da Herodes aizetsuari lepua igortzi ta jayo barri guztiak ilteko aitzaki bat burutan sartzia? ALPER: Zoruak zeuek zarie. Uste dozue Jaun altsuak bere Semia jayo eragingo dabela egun bi barru ilteko? GARRATZ: Alperren kontuak dira orreik, alperren aitzakiak. Zure gogua ezagutzen dogu. Ezer egin ez eta or konpon. ZEKEN: Jayo daitela. Eta zer? Biziko da, bai. Dabid'en iragarkizunik eztakizue? «Nire kutunenak, nik usterik osoena jarri neban berberak, aretxek saiduko nau.» Yesus jayoko da... baña onezkero judas be biziko da besterren baten. Judas...! Judas...! (Kantus, boltsa bat eskuetan erakutsiaz.) Txin, txin, txin, txin, diruaren otsa, begiak alaitu eta biotza poztutzen dauna. Txin, txin, txin, txin, diruaren otsa! Onetxek saiduko dau jayoteko dan jauntxua. KOIPE: Ori, Zeken. Ederto! LIZUN: Or dago joko dautsagu? ARRO: Zeuk beñepein, Lizun, oraindik aorik eztozu zabaldu. LIZUN: Ni... ixilik egon naz, baña nire gogua ez dago geldirik. (Zitalkeriz.) Madalene sortuko da, Madalene! Madalene sortuko da, Madalene! Madalene biziko da zoragarri bide bazterretan maitagarri, gazte askoren errukarri. Nok begiak aregan ez irarri? (Kantuz.) Ai Madalen, Madalen, Ai Madalen! Zugaz pentsaten neban orain baño len. Zeñek kopeta galdu ez zu ikusi ondoren? ALPER: Uste dozue neska lizun ta arin batek, maitagarri be maitagarri izan arren, Jaungoikoa galduko dabela? LIZUN: Eta uste dozue bere maitasunak, aren begirakune zoli ta eztitsuak, aren ibilkera labanak, aren musu beroak berbalekurik ez dabela sortuko? BESTIAK: Egia galanta! ARRO: Ixilik zagoz Koipe. Eztozu ezer pentsaten? KOIPE: (Labankeriz.) Nik, beti lez, atzaparrak mixkaten pentsaten dot. Jan-edan gozo ta koipetsuetan. Zer dira emakumiak, zer lizunkeriak, zer diruak? Gizonak, aberatsak nai beartsurik andienak, gosez bizi diranak nai puztuta tatarrez ibiliko diranak, maietan saldu ta jausiko dira. Jan ondorenetan... jan eta edan patxadaz, sendo, ugari, koipetsu, eztitu egin ondoren. ALPER: Amaika bidar entzundako kantua! BESTIAK: Ixi! KOIPE: Kana'n eztaiak izango dira. An ikusiko dogu jauntxu ori. Millaka gizaseme eruango doguz bertara, eztaietara. Ta mai utsean, danen barregarri lagako dogu bere altasuna, berak naiko daben doai berezia. ALPER: Mai utsa? Urik dan bitartean ardaurik ez da faltako. GARRATZ: Zure alperkeriaz kutsututen jakiten ba'dozu, olakorik ezin egingo dau. LIZUN: Danon asmuak jakin dira. Zegaitik zurea gorde, Arro? ARRO: (Andikiro.) Arro ibilli daitela, arro. Orixe nai dot. Eta arroen dabillanian, errege dala uste danian, altsuen dalakoan agertzen danian, Pedro zirikatuko dot nik. Pedro, bere lagun andia, mamu antzera erabiliko dot. Ikusiko dozue aren ala Pedro'k ukatuko dabenian. Abere arro bat, ollarra, an izango da ukapen orren testigu edo ziñaldari, bere burlaz. ALPER: (Labankeriz.) Ba'nekien zu agertuko ziñala arro. Txori ba'ziña, a zelako birigarro! ZITAL: Zu etziñake izan biar diabro. ALPER: Nun nitzake emen baño kaxkarro? ARRO: (Jaramonik egin barik.) Eta ori gitxi ba'litz, il aurrean, izerdi likiñetan dagoala, munduaren zoragarritasuna begien aurrez aurre jarriko dautsat... (burlaz) izerdi ori otzago biurtzeko. Bere il-aurrea larri izan daitela egingo dot. Gurutze bat alde batean ta anditasuna, zoriona, aberastasuna, altasun guztia bestean. Ondo deritxazue? LIZUN: Arro'k diñona beti nausi. ZEKEN: Ala daigula ikusi. ALPER: Ez eteko da lenengoz jausi? ARRO: Ken ortik, Alper itxusi. ALPER: Ni itxusi? Jokatu geinke ikusi makusi. GARRATZ: Umekeririk ez daigun. Naiko da txantxarik. Danok dakigu zer egin biar dogun. Suaz zigortu ginduzan Jaunaren Semia ondatu daigun. Gizonetan sua sartu ta biztu daigun bera erreteko. Sua aizetu, suari erain, sua bixkortu. Sua! Sua...! DANAK: Sua! Sua erabilli daigun, sua! (Bixkor jaiki ta SU DANTZA asten dabe suaren inguruan. Biziro ta arin. Dantza amaitukeran, sua bizi-bizi anditzen da ta zabaldu. Ames antzera su orrek inguratu ta iruntsiten ditu zazpi diabru edo pekatu nagusien ezaugarriok. Oyal aldatzea.) Seaska inguruan, Agustin Zubikarai |