Seaska inguruan, Agustin Zubikarai
Egan, 3/4-1957

 

III
SEASKA BILLA

 

Belen'go kale zarrak. Irudi au dana kantuz egiten da, «Yosepe ta Maria» kanta zarraren eresiz.

 

IRAGARLE: (Bakarrik agertzen da, erriari irudia agertzen. Geroago YOSEPE ta MARI sartuko dira, abestiak agindu ala ate joten.)

                Yosepe ta Maria beren Yesus'ekin

                joan ziran Belen'era gaurko gabarekin.

YOSEPE: (Mari'ri.)

                Or goian etxea : jo daigun atea...

 

(Iru edo lau aldiz joten dabe astirotsu.)

 

                Gizonak leiora nekez irtetzea!

IRAGARLE: Bi eta iru bidar jo tuzte atiak.

                erantzun ba'liete bere maitatiak!

 

(Yosepe'k ate joten jarraitzen dau, etxea aldatuaz.)

 

YOSEPE: Beste etxe onetan ein daigun eupada.

                Zabalduko ete da iñor bizi ba'da!

GIZONAK: (Asarre, atea erdi irikiz.)

                Zein dala zaratatsu nire ate joten?

                Gabaren ordu onetan zer dabiltzu emen?

YOSEPE: (Apal.)

                Dontzella eder bat dakart nik aldean,

                semea datorrela bere sabelean.

GIZONAK: (Destañez.)

                Seme ta dontzella au nola diteke?

                Gezurti eder ori ortikan ken zaite.

 

(Atea zaratatsu itxiten dau. Yosepe malkoz geratzen da Mari'ri begira.)

 

MARI: (Adoretsu.)

                Bioztun izan zaite, bioztun Yosepe!

                Gaur gure Yesus onak jaio bear luke!

 

(Astiro-astiro urrunduten dira.)

 

IRAGARLE: Orrela ibil ziran Yosepe ta Mari

                nun sortzea emongo Yesus aurtxoari. (Oyal aldatzea.)

 

Seaska inguruan, Agustin Zubikarai
Egan, 3/4-1957