Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 2004
Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 2004
[aurkibidea]

 

9

ZORTZI URTEKO ISILTASUNAREN ONDOREN,

AITA SAINDU BERRI BATEN ETORRERAK,

ZIENTZIA GIZONA HAU ERE, DEBEKATUTAKO
GAIEI BURUZKO IKERKETETAN JARRAITZERA
BULTZATZEN DU GALILEO: EGUZKI ORBANETAN

 

 

Egia, oso sakon lurperatua.

Ahoa, oso gogor zerratua.

Zortzi urte isilik... gehiegi.

Egia, lasai igaro nire paretik.

 

 

 

GALILEOren etxea Florentzian. GALILEOREN IKASLEAK, FEDERZONI, MONJE TXIKIA eta ANDREA SARTI, mutil gaztea orain, esperimentazio saio baterako bildu dira. GALILEO zutik, irakurtzen ari da... VIRGINIA eta SARTI ANDREA ezkonsarirako arropa josten ari dira.

 

VIRGINIA: Polita da ezkonsaria jostea. Hau gonbidatuen mahai handirako da. Ludovicok gonbidatuak izatea atsegin du. Baina oso ondo egina izan behar du, bere amak puntada bakoitza aztertzen du eta. Bera ez dago nire aitaren liburuekin ados. Eta Aita Christophorus ere ez.

SARTI ANDREA: Badira urteak libururik idatzi ez duena.

VIRGINIA: Uste dut erratuta zebilela ulertu zuela... Erroman, Elizako apaiz goren batek Astronomiari buruzko gauza asko irakatsi zizkidan. Bitarteak handiegiak dira.

ANDREA: (Eguneko eginbeharra arbelean idazten duen bitartean.) “Ostegun arratsaldez. Gorputz flotatzaileak”. Berriz ere izotza; upelkada handi bat ur; balantza; burdinazko orratza; Aristoteles.

 

(Osagaien bila hasten da.)

 

(FILIPPO MUCIUS, adin ertaineko jakintsua, sartzen da. Aztoraturik dagoenaren itxura du.)

 

MUCIUS: Galilei jaunari esango diozu hartu behar nauela? Entzun gabe gaitzetsi nau.

SARTI ANDREA: Baina ez zaitu hartu nahi.

MUCIUS: Jainkoak eskertuko dizu esaten badiozu. Berarekin hitz egin behar dut.

VIRGINIA: (Eskailerara doa.) Aita!

GALILEO: Zer gertatzen da?

VIRGINIA: Mucius jauna!

GALILEO: (Bat-batean begiak jaso, eskailerarantz jotzen du eta BERE IKASLEEK jarraitu egiten diote.) Zer nahi du?

MUCIUS: Galilei jauna, otoi, utzidazu Lurrarren mugimenduari buruzko Copernicoren teoriaren gaitzespena dagoela diruditen nire liburuko pasarteak azaltzeh. Nik...

GALILEO: Zer argitu nahi didazu? 1616-ko Kongregazio Sainduaren Dekretuaz ados zaude. Eta zeure eskubide osoan zaude. Egia da nirekin ikasi zenuela Matematika, baina horrek ez gaitu behartzen bi eta bi lau direla esaten duzunean, halakorik entzutera. Eskubide osoa duzu harri hau —(harritxo bat ateratzen du poltsikotik eta sarrerara jausten uzten du)— sabairaino hegan igo dela esateko.

MUCIUS: Galilei jauna, ni...

GALILEO: Ez zaitez oztopoez mintza. Mik ez nuen utzi izurriak nire ikerketak eragotz ziezazkidan.

MUCIUS: Galilei jauna, izurria ez da txarrena.

GALILEO: Eta nik zera esaten dizut: egia ezagutzen ez duena artaburu hutsa da. Baina ezagutu eta gezur deitzen duena, kriminal hutsa da! Alde nire etxetik!

MUCIUS: (Eiterik gabe aurpegian.) Arrazoi duzu.

 

(Irteten da.

GALILEO bere langelara itzultzen da.)

 

FEDERZONI: Hala da zoritxarrez. Ez da gizon ospetsua, dudarik gabe, eta ez litzateke inor izango zure ikaslea izan ez balitz. Baina orain, jakina, zera esaten dute; Galileik irakatsi ahal ziona entzun zuen, eta dena gezurrezkoa zela onartu behar Izan zuen.

SARTI ANDREA: Gizon horrek pena ematen dit.

VIRGINIA: Nire aitak estimu gehiegi zion.

SARTI ANDREA: Zure ezkontzaz hitz egin nahi nizuke, Virginia. Oso gaztea zara oraindik, ez duzu amarik, eta zure aitak izotz zatiak uretara bota baino ez du egiten. Edozein modutara ere nik ez nizuke aholkatuko zure ezkontzari buruz hitz egin diezaiozun. Aste osoan, eta batez ere bazkalorduan, gazte horiek daudenean, gauzarik izugarrienak esango lituzke, ez duelako, inoiz ez du izan, lotsa zipitzik ere. Nik ere ez ditut horrelakoak orain aipatu nahi, baizik eta, zure etorkizuna nolakoa izango ote den. Ezin dut ezer jakin, ezjakina naiz. Baina halako arazo serio batean ez da itsu-itsuan sartzen. Zinez aholkatuko nizuke unibertsitateko benetako astronomo batengana joan zaitezen, horoskopoa egin diezazun, eta orduan jakingo zenuke zertan zauden. Zergatik egiten duzu barre?

VIRGINIA: Egon naizelako.

SARTI ANDREA: (Jakinminez.) Eta zer esan dizu?

VIRGINIA: Miru hilabetetan kontuz ibili behar dut, Eguzkia Kaprikornion dagoelako, baina gero eragin oso ongarria izango dut eta hodeiak desagertu egingo dira. Jupiter ez badut begitik galtzen, edozein bidaia egin ahal izango dut, Kaprikornio bainaiz.

SARTI ANDREA: Eta Ludovico?

VIRGINIA: Leo da. (Isilune baten ondoren.) Oso sentsuala omen da.

 

(Isilunea.)

 

            Ezagutzen ditut oinots horiek. Gaffone jaunarenak dira, Erretorea.

 

(GAFFONE JAUNA, Unibertsitateko Erretorea sartzen da.)

 

GAFFONE: Zeure aitari agian interesatuko zaion liburu bat baino ez dakart. Ez eten Galilei jaunaren lana, arren. Ezin dut ustea saihestu: gizon handi horri ebasten zaion minutu bakoitza Italiari ebatsitakoa dela pentsatzen dut. Urguri uzten dut liburu hau zeure eskuetan, eta behatz-punttetan alde egingo dut.

 

(Badoa. VIRGINIAk FEDERZONIri ematen dio liburua.)

 

GALILEO: Zertaz da?

FEDERZONI: Ez dakit. (Letraz-letra irakurtzen du.) “De maculis in sole”.

ANDREA: Eguzki orbanez. Beste bat!

 

(FEDERZONIk, nahigabeturik eman egiten dio.)

 

            Entzun eskaintza hau: “Galileo Galilei-ri Fisikan bizirik dagoen aditurik handiena.”

 

(GALILEO bere liburuari lotu zaio berriz ere.)

 

            Holandako Fabrizius-en lana irakurri dut orbanei buruz. Lurra eta Eguzkiaren artean pasatzen diren izar-osteak direla uste du.

MONJE TXIKIA: Ez al da hori oso zalantzakorra, Galilei jauna?

 

(GALILEOk ez du erantzuten.)

 

ANDREA: Parisen eta Pragan Eguzkiaren lurrinak direla uste dute.

FEDERZONI: Ummm.

ANDREA: Federzonik zalantzak ditu.

FEDERZONI: Mesedez, utzi ni honetatik kanpo. “Ummm”esan dut eta besterik ez. Lente leuntzailea naiz, nik lenteak garbitu eta zuek bertatik begiratzen duzue eta Zerua aztertzen duzue, baina ikusten dituzuenak ez dira orbanak “maculis”-ak baizik. Nola izan dezaket dudarik? Zenbat aldiz esan behar dizuet ezin ditudala latinez dauden liburu horiek irakurri?

 

(Sumindurik, keinuka hasten da balantzaren aurrean. Platertxoetako bat behera jausten da. GALILEO hurbildu eta isilean batzen du lurretik.)

 

MONJE TXIKIA: Zoriona zalantza egitean aurkitzen da; zergatik ote den galdetzen diot nire buruari.

ANDREA: Badira aste bi, egun eguzkitsu guztietan ganbarara, teilatupera, igotzen naizela. Teilen arteko zirrikituetatik eguzki izpi meheak baino ez dira pasatzen. Orduan paper baten bildu daiteke Eguzkiaren alderantzizko irudia. Eulia bezain handia den zetaka bat ikusi dut, eta hodeitxo bat bezain lausoa. Mugitu egiten zen. Zergatik ez ditugu zetaka horiek aztertzen, Galilei jauna?

GALILEO: Gorputz flotagarriez ari garelako lanean.

ANDREA: Nre amak otzarak ditu gutunez beterik. Europa osoak jakin nahi du zure iritzia. Zure ospea hain handia egin da ezin baitzara isildu.

GALILEO: Erromak nire ospea handi dadin utzi badu, isilik egon naizelako izan duk.

FEDERZONI: Baina orain ezin diozu jada isiltasun horri bide utzi.

GALILEO: Sute baten urdaiazpikoa banintz bezala erre nazaten ere ezin diat utzi.

ANDREA: Uste duzu orbanek zerikusia dutela horrekin?

 

(GALILEOk ez du erantzuten.)

 

            Ondo da, izotz zatitxoez arduratuko gara; horrek ezin zaitu kaltetu.

GALILEO: Horixe bera... . Geure tesia, Andrea!

ANDREA: Flotabilitateari dagokionez, uste dugu ez duela zerikusirik gorputzaren formak, baizik eta ura arinago ala astunago izateak.

GALILEO: Zer dio Aristotelesek?

MONJE TXIKIA: “Discus latus platique...”

GALILEO: Itzulpena, itzulpena!

MONJE TXIKIA: Izotzezko biribil lau eta zabal bat urgaineratu egiten da, burdinazko orratza aldiz hondoratu egiten da”.

GALILEO: Aristotelesen arabera, zergatik ez da hondoratzen izotza?

ANDREA: Zabala eta laua delako eta, horregatik, ezin du ura puskatu.

GALILEO: Oso ondo. (Izotz zati bat hartu eta ontzian jartzen du.) Orain gogor sakatzen dut izotza ontziaren hondoaren kontra. Eskuekin sakatzeari uzten diot. Zer gertatzen da?

MONJE TXIKIA: Izotza ur gainera igotzen dela berriro

GALILEO: Horixe. Itxura baten, igotzerakoan ura ebaki dezake. Fuljentzio!

MONJE TXIKIA: Baina zergatik dator ur gainera? Izotza ura baino astunagoa da, ur kondentsatua delako?

GALILEO: Eta ur distilatua balitz?

ANDREA: Ura baino arinagoa izan behar da, bestela ez litzateke azaleratuko.

GALILEO: Hara!

ANDREA: Burdinazko orratza urgaineratu ezin den bezala. Ura baino arinagoa den guztia, azaleratu egiten da, eta astunagoa dena, hondoratu. Hori zen erakutsi behar zena.

GALILEO: Andrea, kontu handiz pentsatzen ikasi behar duk. Emadak burdinazko orratz hori. Eta paper orri bat. Burdina ura baino astunagoa ote duk?

ANDREA: Bai.

 

(GALILEOk paper zati baten gainean jartzen du orratza eta ur gainean ipintzen du. Isilunea).

 

FEDERZONI: Orratza ur gainean gelditzen da! Zorioneko Aristoteles, bera ez zuten inoiz aztertu!

 

(Barre egiten dute.)

 

GALILEO: Zientzien zorigaitzaren arrazoietako bat bere ustezko aberastasuna da. Bere helburua ez da mugagabeko jakituriarantz atea irekitzea, baizik eta mugagabeko errakuntzari mugak jartzea. Har itzazue zuen oharrak.

VIRGINIA: Zer gertatzen da?

SARTI ANDREA: Barre egiten duten bakoitzean ikaratu egiten naiz. Zertaz egingo ote dute barre?, galdetzen diot nire buruari.

VIRGINIA: Nire aitak esaten du teologoek bere kanpai hotsak dituztela eta fisikoek bere barre algarak.

SARTI ANDREA: Baina pozik nago, gutxienez ez duelako hain sarri begiratzen tutu horretatik. Hura txarragoa zen oraindik.

VIRGINIA: Orain izotz zatiak jartzen ditu uretan, eta horretatik ezin daiteke ezer txarrik atera.

SARTI ANDREA: Ez dakit ba.

 

(LUDOVICO MARSILI sartzen da bidaiarako soinekoa jantzita, eta bere ekipaia daroan otseina dator bere atzetik. VIRGINIA beragana doa korrika eta besarkatu egiten du.)

 

VIRGINIA: Zergatik ez didazu idatzi etortzeko zinenik?

LUDOVICO: Hurbil nengoen, Buccioleko geure mahastiak aztertzen, eta ezin izan naiz etorri gabe geratu.

GALILEO: (Miope balitz bezala.) Hor da?

VIRGINIA: Ludovico.

MONJE TXIKIA: Ez duzu ikusten?

GALILEO: A bai, Ludovico. (Beragana doa.) Zer egiten dute zaldiek?

LUDOVICO: Oso ondo daude, jauna.

GALILEO: Sarti andrea, ospa dezagun hau. Ekar ezazu siziliar ardo hori, zaharra!

 

(SARTI ANDREA ANDREArekin batera irteten da.)

 

LUDOVICO: Virginiari: Zurbil zaude. Landetxeko bizimoduak on egingo dizu. Nire amak irailean itxaroten zaitu.

VIRGINIA: Zaude, ezkontzako jantzia erakutsiko dizut! (Korrika irteten da.)

GALILEO: Jezarri zaitez.

LUDOVICO: Unibertsitateko ikasgaietan mila ikasle baino gehiago dituzula entzun dut, jauna. Zertan ari zara orain?

GALILEO: Gauza arruntetan. Erromatik zatoz?

LUDOVICO: Bai... Ahaztu baino lehenago: nire amak zoriondu egiten zaitu holandarren eguzki orban horiek direla eta erakutsi duzun zuhurtziaz.

GALILEO: (Lehor.) Eskerrik asko.

 

(SARTI ANDREAk eta ANDREAk ardoa eta edalontziak ekartzen dituzte. Mahai inguruan jartzen dira denok)

 

LUDOVICO: Erromak badu berriro hizketa gaia otsailerako. Christopher Clavius-ek bere beldurra adierazi du Lurra Eguzkiaren inguruan eta zirku guzti hori ez ote den berriro hasiko eguzki orban horiek direla eta.

ANDREA: Ez izan beldurrik.

GALILEO: Uik bekatu berriak egin ditzadan itxaropenetik aparte ba al da berririk Hiri Sainduan?

LUDOVICO: Badakizue, jakina. Alta Saindua hiltzorian dela?

MONJE TXIKIA: Oi ene!

GALILEO: Hor aipatzen da ondorengo bezala?

LUDOVICO: Gehienetan Barberini.

GALILEO: Barberini.

ANDREA: Galilei jaunak ezagutzen du Barberini.

MONJE TXIKIA: Barberini kardinala matematikoa da.

FEDERZONI: Zientzia gizon bat Hiri Sainduan! (Isilunea.)

GALILEO: Hara, orain Barberini bezalako gizonak behar dituzte, matematika pixka bat ikasi dutenak! Gauzak mugitzen hasten dira. Federzoni, helduko da eguna geure burua gaizkiletzat joko ez duguna bi eta bi lau direla esaten badugu. (LUDOVICOri.) Atsegin dut ardo hau, Ludovico. Zer deritzozu?

LUDOVICO: Ona da.

GALILEO: Mahastia ezagutzen dut. Malda makar legartsuan dago, eta mahatsak urdin kolorea du ia. Atsegin dut ardo hau.

LUDOVICO: Bai jauna.

GALILEO: Bere itzalguneak ere baditu. Eta ia gozoa da, baina ia bakarrik... Andrea, batu hori guztia: izotza, kupela eta orratza... Haragirako pozgarriak gozatzen ere badakit. Bigunkeriatzat hartzen dituztenen arima koldarrek ernegarazten naute. Nire ustez, gozatzeak ere meritua du.

MONJE TXIKIA: Zein asmo dituzu?

FEDERZONI: Berriro hasiko gara Lurra Eguzkiaren inguruko maskaradaz.

ANDREA: (Kantari:)

                        Idazteunak, oso zaharrak dira

                        Eta doktoreek, ari bailitz euria

                        Aita Sainduak, belarriak

                        Nahi dizkio oratu. Baina egiten du bira.

 

(ANDREA, FEDERZONI eta MONJE TXIKIA lasterka doaz saio-mahaira eta garbitu egiten dute.)

 

            Eguzkia ere biraka dela aurki dezakegu. Atsegin zenuke, Marsili?

LUDOVICO: Zertara dator egonezin hau?

SARTI ANDREA: Ez zara berriro ere gauza deabru horiekin hasiko, Galilei jauna!

GALILEO: Orain badakit zergatik bidali zaituen zure amak ni ikustera. Barberini gorantz! jakintza grina hutsa izango da eta ikerketa gozamena. Arrazoia du Claviusek, eguzki orban horiek interesatu egiten naute. Atsegin duzu nire ardoa, Ludovico?

LUDOVICO: Esan dizut, jauna.

GALILEO: Benetan gustatzen zaizu?

LUDOVICO: (Atezuan.) Gustatzen zait.

GALILEO: Onartuko zenuke gizon baten ardoa edo alaba bere lanbidea utz dezan eskatu gabe? Zein zerikusi du nire Astronomiak nire alabarekin? Venusen aldiak ez dagozkio bere ipurdiari.

SARTI ANDREA: Ez zaitez horren gordina izan. Virginiaren bila noa.

LUDOVICO: (Gelditzeko eginez.) Nirea bezalako sendietan, ezkontzak ez dira soilik sexu kontuak begiratuz hitz-hartzen.

GALILEO: Zortzi urtetan eragotzi dizute nire albarekin ezkontzea, nik nire froga garaia gainditzen nuen bitartean?

LUDOVICO: Nire emazteak gure herriko elizako aulkian jezarri beharko du.

GALILEO: Nekazarien zergen ordainketa bere ugazaba-andrearen saindutasunaren araberakoa izango dela esan nahi duzu?

LUDOVICO: Neurri batean.

GALILEO: Andrea, Fuljentzio, ekar itzazue letoizko ispilua eta pantaila! Bertan proiektatuko dugu eguzkiaren islada geure begiak babesteko; hire metodoa duk, Andrea.

 

(ANDREAk eta MONJE TXIKIAk ispilua eta pantaila ekartzen dituzte.)

 

LUDOVICO: Erroman agindu egin zenuen, eta idatziz gainera, jauna, ez zinela berriz ere Lurra Eguzkiaren inguruan dabilelako arazo horretan sartuko.

GALILEO: Hori, bai! Garai hartan Aita Saindu atzerakoia genuen!

SARTI ANDREA: Genuen! Eta Bere Saindutasuna zendu ere ez da egin oraindik.

GALILEO: Ia-ia... Egin ezazue lauki-sare bat pantaila gainean. Kirian ekingo diogu lanari. Eta orduan bere idazkiei erantzun ahal izango zioagu, ezta, Andrea?

SARTI ANDREA: “Ia!” Berrogeita hamar aldiz pisatzen ditu bere izotz zatitxoak, baina ondo datorkion zerbait gertatzen denean, itsu-itsuan sinesten du!

 

(Pantaila jartzen dute.)

 

LUDOVICO: Bere Saindutasuna hilko balitz, Galilei jauna, ondorengoko Aita Sainduak, dena delakoa izanik eta zientzietarako maitasuna handia izan arren ere, gogotan izan behar luke zein handia den Italiako familiarik hoberenek dioten maitasuna

MONJE TXIKIA: Jaungoikoak mundua fisikoa egin zuen, Ludovico.

SARTI ANDREA: Galileo, gauzatxo bat esango dizut. Ikusi dut nire semea bekatuan jausten “esperimentu”, “teoria” eta “ikerketa” horiek direla eta, ezer egin ezinik. Zu aginduaren kontra altxatu zinen eta beraiek ohartarazi zintuzten behin batezjada. Kardinalerik gorenenek hitz egin zizuten zaldi gaixoa bazina bezala. Idorrek aldi baterako laguntza ekarri zuen, baina, duela bi hilabete, Ama Guztiz Garbiaren eguna igaro eta gero, ikusi zintudan berriro zeure “behaketak” ezkutuan hasten zenituela. Txoritokian! Ez nuen ezer esan, baina oso ondo nekien zer gertatzen ari zen. Eta korrika joan nintzen San Joseri argizaria piztera. Hire gainetik dago. Zurekin bakarrik nagoenean, zentzumen sendoa erakusten duzu eta ongi dakizula eutsi behar diozula esaten didazu, arriskutsua baita, baina saio egun bi nahikoa dira lehen baino okerrago hasteko. Nire betiko salbamena galtzen badut heretiko baten ondoan egotearren, nire kontua da, baina ez duzu zeure alabaren zoriona zeure ointzarretan zapuzteko eskubiderik.

GALILEO: (Zakar.) Ekar ezazue teleskopioa!

LUDOVICO: Giuseppe, eraman ezak berriro nire ekipaia zalgurdira.

 

(OTSEINA irten egiten da.)

 

SARTI ANDREA: Berak ezin izango du eraman. Zuk zeuk esan ahal diozu!

 

(Korrika irteten da pegarra eskuan duela oraindik.)

 

LUDOVICO: Ikusten dut prestakuntzak egin dituzula. Galilei jauna, nire amak eta nik urtearen hiru laurdenak egiten ditugu Canpaniako lurretan, eta zinez esan diezazuket gure nekazariak ez direla larritzen Jupiterren sateliteei buruz egin dituzun lanez. Nekazaritza gogorregia da. Hala ere kezkatu egingo lituzke Elizaren dotrina sainduen aurkako erasoak zigorrik gabe gelditzen direla jakiteak. Ez ahaztu zoritxarreko gizakiok, dauden astakeria egoeran dena nahasten dutela. Pizti hutsak dira, ezin duzu asmatu. Sagarrondo baten madaria hazi den zurrumurruaren aurrean, lanari uzten diote denok kontaketan hasteko.

GALILEO: (Interesaturik.) A, bai?

LUDOVICO: Pizti hutsak. Huskeriaren batengatik kexak adieraztera agertzen direnean etxe nagusira, nire amak bere aurrean txakur bat jipoiarazi behar du, horrek bakarrik gogoratzen baitie araubidea, ordena eta adeitasuna. Zuk, Galilei jauna, ikusiko duzu batzuetan zeure bidaietan, zure zalgurditik, loretan dauden garitzak, eta oharkabean jango dituzu geure olibak eta gaztak, baina ez dakizu zenbat ahalegin eskatzen duen lurra lantzeak, zenbat ardura!

GALILEO: Gazte, nik ez dut olibarik jaten oharkabean. (Zakar.) Nire astia galarazten didazu. (Oihuka hasten da gorantz.) Prest al dago pantaila hori?

ANDREA: Bai. Igoko zara?

GALILEO: Araubideari eusteko ez dituzue txakurrak soilik egurtzen, ezta, Marsili?

LUDOVICO: Galilei jauna. Buru miresgarria duzu. Tamalgarria.

MONJE TXIKIA: (Harriturik.) Mehatxuka ari zaio.

GALILEO: Bai, zure nekazariak era berri batez pentsatzera bultza nitzake. Eta zure otseinak, eta administrariak.

FEDERZONI: Zelan? Horietariko inork ere ez du latinez irakurtzen.

GALILEO: Herriko hizkuntzan idatz dezaket, askorentzat, gutxi batzuentzat idatzi beharrean. Ideia berrietarako eskuz lan egiten dakien jendea behar dugu. Nork bestela, jakin nahi luke zeintzuk diren gauzen zergatiak? Mahai gainean ogia besterik ikusten ez dutenek, ez dutejakin nahi nola oreztatzen den; jendilaje horrek nahiago du eskerrak Jaungoikoari eman eta ez okinari. Baina ogia egiten dutenek ulertuko dute ezer ez dela mugitzen mugiarazten ez bada. Olio errotan ari den zure arreba hori, Fuljentzio, ez da asko harrituko, barre egingo du ordea, Eguzkia armarri urreztatua izan beharrean palanka bat dela jakiten duenean: Lurra mugitzen da Eguzkiak mugitzen duelako.

LUDOVICO: Zeure grinen meneko izango zara beti. Desenkusa nazazue Virginiaren aurrean; uste dut hobe izango dela ez badut orain ikusten.

GALILEO: Ezkon-saria zeure esanetara geratuko da nahi duzunerako. Egun on.

 

(Irteten da.)

 

ANDREA: Eta eman goraintziak gure partez Marsilitar guztiei!

FEDERZONI: Beraiek goitik behera jausi ez daitezen, Lurrari geldi geratzeko agintzen dioten guztiei!

ANDREA: Eta Cenzitarrak eta Villanitarrak ere agur itzazu!

FEDERZONI: Eta Cervillitarrak!

ANDREA: Lecchitarrak!

FEDERZONI: Pierleonitarrak!

ANDREA: Aita Sainduaren oinetan, herria zapaltzen duenean bakarrik, muin egiten dutenei!

MONJE TXIKIA: (Tresnen ondoan hau ere.) Aita Saindu berria gizon jakituna izango da.

GALILEO: Has gaitezen gure gain eta galorde interesatzen zaizkigun eguzki orban horiek behatzen Alta Saindu berri baten babesa gehiegi kontutan hartu gabe.

ANDREA: (Moztuz.) Baina ziurtasun osoa izanik Fabrizius jaunaren izar-itzalak, eta Praga eta Parisko eguzki-lurrinak ezereztu ahal izango ditugula.

GALILEO: Eta Eguzkiaren bira frogatuko dugun nolabaiteko ziurtasunaz. Nire helburua ez da orain arte arrazoi izan dudala frogatzea, baizik eta benetan izan dudan jakitea. Eta esaten dizuet: utzi itxaropen oro ikerketan murgiltzen zaretenok. Lurrinak izango dira agian, orbanak beharbada, baina orbanak direla ondorioztatu aurretik, eta hori oso ondo letorkiguke, arrain buztanak direla pentsatuko dugu. Hori da, zalantzatan jarriko dugu dena, dena berriro. Eta ez gara ibiliko zazpi-lekoa oinetakoak jantzita baizik eta marraskiloaren abiaduraz. Eta gaur aurkitzen duguna, ezabatu egingo dugu bihar arbeletik, eta soilik berridatziko dugu berriz aurkitzen dugunean. Eta aurkitu nahi genuena, behin aurkituz gero, mesfidantza bereziaz behatuko dugu. Horregatik hasiko gara eguzkia behatzen Lurraren ibilgetasuna erakusteko erabaki errukigabeaz. Eta soilik huts egindakoan, guztiz menderatuak eta etsirik gaudenean zauriak miazkatzen, egoerarik tamalgarrienean, hasiko gara galdetzen ez ote genuen arrazoirik izan, eta ez ote den egia Lurra mugitzen denik! (Begia kliskatuz.) Baina honetatik aparte beste edozein hipotesi desegiten bazaigu eskuartean, ez dugu errukirik izango ikerketarik egin ez, eta aitzitik hitz egiten dutenekin. Kendu oihala anteojuari eta zuzendu Eguzkirantz!

 

(Letoizko ispilua erregulatzen du.)

 

MONJE TXIKIA: Banekien lan hori hasia zuela. Marsili jauna ezagutu ez zuenean jakin nuen.

 

(Ikerketan hasten dira isilean. Pantailan Eguzkiaren irudi dirdaitsua agertzen den unean, VIRGINIA sartzen da ezkontza jantzia soinean direla.)

 

VIRGINIA: Bota egin duzu, aita!

 

(Zorabiatuta jausten da. ANDREA eta MONJE TXIKIA bere laguntzan doaz lasterka.)

 

GALILEO: Hikjakin behar dut.