Tu quoque fili
Antton Luku
Tu quoque fili
Antton Luku
Kutxa Fundazioa, 1996

 

Bigarren agerraldia

 

berak gehi herve

 

PILUTS: (Besteari ohartuz). O! ez duk batere larria prokuradore batentzat! Ideia faltsuak baditiagu jendeeri buruz.

 

(herve eta gorka elgarri so daude ixtant batez poxi bat harrituak).

 

HERVE: Zer pasatzen da? A! Bai informazio zuzena...

GORKA: Jakin duk. Ez baihintzan bilkuran barda.

HERVE: Jakin diat bazela bainan ezin nian... Fakatik pasatu nauk hire ikusteko esperantzan goiz honetan.

GORKA: Ba badakik memento honetan...

PILUTS: Ba! Ez baita beti libratzen ahal. Fakan, baditiat ezagunak, ezagutzen nian zuzenbidea ikasten zuen neska bat: Aude Charlotte Suzon de la Tourpointue, geroztiko denboran bigarren urtean daitekek...

HERVE: Aita ikusi behar duzue: Ez dakit zer emanen duen; ba, ikusiko duzue. Saiatu naiz zerbaiten aipatzen. Bainan bon, ez da berdin...

PILUTS: Ontsa zarete hemen. Inztalatuak, erran nahi diat. Patxiren skuatean musika entseguak egiten dituzuelarik, bitxi egin behar dik, gibeleratekoan bereziki, hemen berriz jartzeko.

GORKA: Bakea emanen duna? Ezagutzen dinat. Jakinean dun.

PILUTS: Nahi nian arkitekturaz, barne apainduretaz, stilimoaz, solas bat atxiki! O! Nik ere, erraten ahal zioat tronadurak plomuan direlarik preziatzen dudala. Saiatzen naizelarik ene buruaz eritzi ona ematen... Bere buruaren saltzen jakin behar da garai onetan, ez zaik iduri?

HERVE: Joanen naiz ikustera non dagoen, erranen diot hor zaretela. Xantza on halarik ere.

GORKA: Aratsean bilkura baduk usaiako tokian, ondorioendako, jiten ahalko haiz?

HERVE: Ene ustez bai!

PILUTS: Bo, ez duk berri haundirik izaneri, ahal bezala egik.