Tu quoque fili
Antton Luku
Tu quoque fili
Antton Luku
Kutxa Fundazioa, 1996

 

Bosgarren agerraldia

 

prokuradorea bakarrik

 

PROKURADOREA: O... Nahi nituzke koloreak aldatu, munduko koloreak, Baionako koloreak kanbiatu. O, biziko egun derrena heldu zaik, dena, dena batean hola!

            I’ve a dream. Baiona haundi, famatu eta sonatu bat ikus nezan, Baiona bateratu bat, non lot gaitezkeen legeren esku gorriz-esku beltzez. Baiona ttipiaren suntsitzeko baimena lortuko dut, eta berreraikaraziko dut, karrika zabal batzuekin, karrika-argi fantesiazko batzuekin Vaudeville dekorretan bezala; oinbideen pean gasa antimanif automatikoak, eta dena hiru metretaraino faiantzatua izanen da, m2/78 F Conforaman, eta desinfektatua bi egunetatik eta ez da gehiago pixa usainik izanen.

            I’ve a dream. Ikus nezan: Baiona berkonkistatu horretan zeru argi urdin bat jauts baladi, Avironen kolorekoa eta ilunabarretan urreztatuko da arratsa, hori eztiz, sei orenetan kapakdantzan hasten diren orduan, klarinek emanen dute abiatzearen zeina. I’ve a dream. Ikus nezan: Errobia jabalduko dela ihintz beherean eta orduan kazematetako kaia guzietatik hasiko dira jausten gabarrak oro, denak besta kari xingolez apainduak Baionako koloreetan, berde eta gorri, xuririk gabe. Haien barnean zozietate guziak, denak xuriz mokanes gorria lepoan, gerriko gorria amo gorrailez bustitako tripen pean, bandak “Lapitxuri” jo eginen, korso erraldoi bat bailitzan. Kolore orgia hori, dena xuri, gorri, berde, bainan ez nahastekaturik, zikin egin lezake, jauts liteke emeki emeki prosesionea neurkadan, ur pikarraren konpasean araun ukaldi gutiz Orbe karrikari bumz.

            Eta dreamatu dut ere eta niakusat ni, aintzineko gabarrean, gorri gorri gorriz bezti, xuri amiņi bat bakarrik tenizen esteketan, ene gibelean untzitraka kondenatuak, beharri petentetarik kateaturik, eremanen ditugu. Soweton baino hobeto, pasatzean arrosak botatzen diren bezala bospasei estekatuko ditugu Pannecau zubiaren habeetan mareak, goiti jitean ito ditzan... Gatinak dilindan, lerro lerro, utziko ditugu katedrala aintzinean ixtant bat eta tuz estaliko ditu gargulla buru horiek alagrantziaz hordiako jendoldeak.

            Eta orduan Pilori plazan eraikia izanen den oholtzan, alimaleko aramantza altxatuko dela iganen naiz, buruko xorrotx gorria erantsiko, eta buru has gillotina elktronikoaren telemanua eskutan harturik buru-kuiak pulunparaziko ditut Poissonerie karrikan beheiti portu zaharren kaietara han kargatzeko prest meta daitezen Nafarroako artile balotak bezala. Leon, norbait haiz, orena jin zaik, kalifa egiten ahal duk kalifaren orde, ona baihaiz. Leon, hik bakarrik duk bihurgune hori negoziatzen ahal Baionarentzat. Arritxageko Rugbykona jautz ezak! Baionak hainbeste zor ukanen dik. Hiri Leon. Alea jacta est.