Euskarazetamol
Patxo Telleria
Euskarazetamol
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

5. EUSKALTZAINDIA ETA “G”

 

MIKEL: Hau buruko mina! Euskara guztia nahastuta daukat.

 

mikelek pilula bat hartuko du.

 

MIKEL: Hau hartuko dut ea aklaratzen naizen.

MIKEL: Zer da hori?

MIKEL: Euskaltzaindiaren Azken Arauak. Nahi duzu?

PATXO: Ez, bihotzerrea ematen dit.

 

mikelek pilula hartu du. Erreakzio nabarmena eragingo dio.

patxok, kezkatuta, fraskoa kenduko dio.

 

PATXO: Gainera, nire ustez ez da pilulekin abusatu behar.

MIKEL: Nik kontrolatzen dut. Nik hau nahi dudanean uzten dut.

PATXO: Dena den, Euskaltzaindiaren arauak jarraitzeko ez da pilularik behar. Gehiegi kejatzen gara Euskaltzaindiari buruz.

MIKEL: Arrazoi duzu.

PATXO: Eta injustoak gara. Esatebaterako, Euskaltazindiaren arabera, Grekeratik datozen hitzetan, “g” letra ez da “je” ahozkatu behar, baizik eta “ge”. Esatebaterako: “Jeokimika” , “Geokimika”. Ez da hain konplikatua, koño!

MIKEL: Borondate on pixka batekin...

PATXO: Baina jendea berehala hasten da protestaka eta kexaka. Kagoenlamar, ez du hainbeste kostatzen: “Jeodinamika”: ba “Geodinamika”.

MIKEL: “Jinekolojia”: ba “Ginekologia”.

PATXO: Hainbeste eskatzea da? Oso hitz gutxi dira, gainera, neolojismo bakan batzu.

MIKEL: Neologismo.

PATXO: Eh?

MIKEL: “Neolojismo” esan duzu, eta “neologismo” esan behar da.

PATXO: Ah... Ez naiz konturatu. Baina “neologismo” esan dezaket inolako arazorik gabe. Jeneralean ondo esaten dut.

MIKEL: “Generalean”.

PATXO: (Barrez) Ai! Egia, generalean ondo esaten dut. Eta jendeak?

MIKEL: Buah!!

PATXO: Jendeak trajedia bat egiten du.

MIKEL: Tragedia.

PATXO: Tragedia, bai! Bai hori, ez dela hain konplikatua. Lojika pixka bat eta...

MIKEL: Logika.

PATXO: Logika, bai, koño!!

MIKEL: Ez zaitez haserretu.

PATXO: Ez naiz haserretu!! Oso jenio bizikoa naiz, besterik ez.

MIKEL: Genio!

PATXO: (Erreta) Genio... Hori da... Gauza jenetikoa da.

MIKEL: Genetikoa.

 

patxo sututzen hasia da.

 

MIKEL: Oso erreza da, Patxo: Greziar jatorria duten hitzak dira kontrolatu behar direnak.

PATXO: Bost ajola, Grezia edo Ejipto! Esaten ari nintzen...

MIKEL: Egipto.

PATXO: Egipto!! Eta ez moztu!! Ez joan tanjentetik!!

MIKEL: Tangentetik.

PATXO: Ahhhh!!!

 

mikel monologoan ari den bitartean, patxok fraskoko pilulak zakarrontzira botako ditu.

 

MIKEL: Eta ez ohiurik egin, bestela laringitis bat harrapatuko duzu. Edo anginak. Ea, egin gimnasia, hartu airearen oxigenoa eta nitrogenoa. Ni ere lehen asko agitatzen nintzen, sagitarioa naiz badakizu, eta kriston lumbalgiak nituen eta oso digestio txarrak, baina estrategia aldatu nuen: begetariano egin nintzen. Erregimenean hasi eta aizu, magia!, magia potagia! Gorputza zaindu behar da, bai, ze generalean oso degeneratuta gaude. Batez ere gazteak eta euren liturgia tragikomikoa: tabernan sartu eta ala! Orgia! Drogak eta gintonik gora-gintonik behera, ginebra askorekin gainera! Psikologia pixka bat, koño! Zer gara ba, oihaneko indigenak? Zoologikoko animaliak? Mesedez, teknologia digitalaren gaiaran gaude! Ez da logikoa, ez da legitimoa...

PATXO: Mikel!!!

 

mikel ixilduko da. patxok hitz egin nahi du, baina kontuz dabil, “g” letra ez duen hitzak sahiestuz. Azkenean aurkituko ditu hitz egokiak.

 

PATXO: Ez ikutu potroak!!

MIKEL: Genitalak.

PATXO: (Harnasa hartzen du) Itxoin pixka baten.

 

patxo badoa eskenatik.

 

PATXO: (Off) i j jMe cago en Euskaltzaindia!!!

MIKEL: Gilipollas!!