Garatenea
Pantzo Hirigarai
Garatenea
Pantzo Hirigarai
Kutxa Fundazioa, 2002

 

XIII.

 

Berriz ostatuan gira. anatole nagusia eta edgar xerbitxaria “bar”aren gibelean. filipe mustuka pilotaria betiko xokoan, bere ubiskya aintzinean. Robert eta Marzel kantuz “l’avion, l’avion, l’azion, ça fait lever les yeux, la femme, la femme, la femme...”. auxtin eskuin eta fauxtin ezker bakotxa bere mahaian, baso bat ur aintzinean. zakarias putxapal sartzen da.

 

 

ANATOLE - EDGAR - FILIPE MUSTUKA ROBERT
MARZEL - AUXTIN ESKUIN FAUXTIN EZKER - ZAKARIAS PUTXAPAL

 

Edgar: (z. putxapal ikustean) Errazu! Zure turnada pagatzen duzia mutiko hauer? Denak egarrituak dira!

Z. Putxapal: Ados bainan edariak eman basoetan — gatzik gabe aldi huntan!

Anatole: Ai urde zikina!

F. Mustuka: Whisky!

Z. Putxapal: (edgari) Pilota partida ahalgengarri haren bezperan — dantzaldia izan da hemen berean!

Edgar: Bai! Diru sartze gutti haatik!

Anatole: Ai urde zinikak!

 

(zakarias putxapal, auxtin eskuin eta fauxtin ezkeren arteko mahaian jartzen da).

 

Z. Putxapal: Jaunak, eman zuen baharriak zut — nik orai dena ulertua dut — berehala dauzuet kondaturen — nolaz zuen pilotariak hain txarrak izan diren — (auxtin eskuini) Lehenik Patrik Uzkurra partidan omen zen “Miss Espartin” edo “sandale” — neska ikusi orduko, pilota ez jotzen ahal — lotsatua, ikaran, indarrak gal — paralisatua, bura opal. Orai Jean Claude Biesku.biren kasua: gau guzian sasian kokatua — neskekin burutuz hareman debekatua — egin eta hamar aldiz maitasun bekatua — segur partidan zela nekatua! (fauxtin ezkerri) Orai, zure pilotariak! Jean François Arinburu: Segidan dauzut errango — egin eta ehun fandango — eta ondotik hogoi tango — flakatzen dira beso eta zango! Eta azkenik, Filipe Mustuka: edaten du sobera alkola — jokoa ahultzen dakola — ez laike hain kakola — hartzen balu “kokakola”!

F. Mustuka: Whisky!

Z. Putxapal: Ah! Pozik naiz! Gau erdiko bururatu dut nere inkesta — ni bezalako detektiborik ezta!

Auxtin Eskuin: Gau erdi! Futxo, Futxo! Banoa ikusterat ez denez autorik daldaran ari, eliza gibelean!

Fauxtin Ezker: Eta ni plaza gibelerat, ea eskorga kurrinkarik hautemaiten dutan!

Robert: Gauerdi jadanik? Errak Marzel! Zonbat orenetan diagu joka partida buhameen kontra?

Marzel: Gauerditan justoki! Beranta diagu! Goazen!

 

(auxtin eskuin, fauxtin ezker, robert eta marzel ateratzen dira).

Argia itzaltzen da.