Garatenea
Pantzo Hirigarai
Garatenea
Pantzo Hirigarai
Kutxa Fundazioa, 2002

 

XIV.

 

Dantza tokian gira berriz. bertta bakarrik dago, bere jar lekuan lo. edgar sartzen da jatsa eskuan eta badoa iratzartzerat.

 

 

BERTTA —EDGAR

 

Edgar: Bertta! Iratzar zaitez! Dantzaldia bururatua da!

 

(Orduan bertta iratzartzen da eta ustez dantza egiterat gomitatua dela, edgaren besoetan plantatzen da. Bere hutsaz ohartu eta, ateratzen da, burua apal, edgar jatsarekin hasten dela lanean. Zonbait segunden buruan, patrik uzkurra sartzen da).

 

 

EDGAR - PATRIK UZKURRA

 

(patrik uzkurra eskuin eta ezker so egiten du. Nehor ez dela ikusi eta, ateratzen da burua apal).