Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969

 

III IRUDIA

 

URRE, MANU, PAUL, BEGO eta GOZO

 

GOZO: Benetan ura bota dautse.

URRE: Ez baketan laga ba zeuntse.

BEGO: (Zotinka.) Nik... nik... nik ez dautsat... nik... nik... nik ez.

MANU: Gaur ez, baña atzo ez ziñan ibilli?

BEGO: Gaur ez... gaur ez beintzat. Atzo bai, baña gaur... ez...

URRE: Ez dautzut beti esaten mutillekin ez ibilteko?

GOZO: Gu geldi geldi gebizen.

URRE: Zeintzuk dira mutillok?

MANU: Postura, zerbait egin dautsazuela.

GOZO: Eurak asi dira.

BEGO: Kirrixka bat euken ta guk kendu dautsagulako eurak asi dira.

MANU: Jakingo dot.

URRE: Aitiaren... Zer jantziko dautzugu orain? Gure etxian zer dagola uste dozue?

BEGO: Otzak ilten nago.

URRE: Egongo ez zara ba, burutik biatzetara bustita zatoz da?

MANU: Ortxe dago, amuma, gure alkondaria.

BEGO: Mutillen alkondaria neuk jantzi? Danok burle egiteko?

URRE: Nundik asi be... Erantsi erropok eta sartu zaite oian ta egon antxe sikatu artian. (BEGO eta GOZO juaten dira. Batetik bestera dabil URRE, tarteak arakatuten, erroparen bat billatu naiean.) Oneik umiok...! Nerbixuak be etenda lagaten dautsez bateri.

 

Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969