Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969

 

V IRUDIA

 

MANU, KELE eta PAUL

 

PAUL: Esan dabe noiz ittoko ibilli dala.

MANU: Olako arin ittoten dalakuan?

KELE: Ezetz? Aitona be itto zan ba.

MANU: Itxasuan. Ta igarian ez ekialako.

PAUL: Ba ekian.

MANU: Zeñek esan dau?

PAUL: Amumari itanduko dautsagu gero.

MANU: Neuk dakit ez ekiala.

KELE: Dana dakizula pentsatu!

MANU: Zuk baiño geiago bai beintzat.

KELE: Zuk?

PAUL: Saustan ba dakizu nun dagon?

KELE: Saustan? Kirten! Saturran!

MANU: Ene! Saustan eta Saturran bat diralakoan?

KELE: Zu etzara Saustan'en iñoiz izan.

MANU: Ezta zeu be Sankeolimon.

KELE: Ara txis egiten dabenak bakarriak eruaten dituelako. Ez da egia?

MANU: Irri egitearren esaten dozu ori.

KELE: Tres mayuskularik egiten be eztakizu zuk.

MANU: Ez da maixuak be.

KELE: Jakin ez?

PAUL: Maixuak jakin ez?

MANU: Zelan egiten da ba?

KELE: Asiera ta buztena biribil-biribil eginda.

MANU: Ori be sinistu, txo?

PAUL: Ta Malaga ba dakizu nun dagon?

MANU: Jakin ez? Itxas ertzean. Barra egalean.

PAUL: Nungo barran?

MANU: Ondarruko barran.

KELE: Mozolo! Malaga mapan dago.

PAUL: Zereko papan. Eztakizu andrak eguzkia artzen nun egoten diran, barran?

 

Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969