Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969

 

VII IRUDIA

 

MANU, KELE, PAUL, URRE, BEGO, GOZO, KAKU, YHON eta KETY

 

(KAKU aguazilla sartzen da YHON eta KETY zine egilleak beragaz datozala. Sartu orduko KETY egal batetik eta bestetik argazkiak ataraten ibilliko da. Umiak bildurrez dira.)

 

KAKU: (Garratz.) Mutil gaizto baten billa gatoz.

URRE: Zein da ori?

KAKU: Erritik okerrena.

URRE: Gurean ain zuzen be? Emen?

KAKU: Ementxe, bai, ementxe.

YHON: (Erreak gaitz esanaz.) Barrabas txikiaren billa gatoz. Erri onetako barrabas txikiaren billa, geugaz eruateko.

URRE: Baña...

KAKU: Eskola igesi ibilten dana. Ementxe ez dago?

URRE: Beingoa parkatzen ez dakizue?

KAKU: Leyoetako kristalak apurtzen dakiana.

MANU: Nik eneban apurtu. Nik eneban apurtu. Nik arria bota neban, baña nireak ez eban jo.

KAKU: Ixi! Toki guztietan arrika ibilten dana. Tiragomakin ibilten dana...

URRE: Baña... eneban apurtu, amuma. Sinistu. Benetan esaten dot.

Juramentu egitea nai? Nik eneban apurtu. Ni enitzan izan.

KAKU: Danakin auskan ibilten dana, danoi geiago egin nairik.

KELE: Neu naz, amuma, neu naz.

URRE: Zeu, txotxo?

KELE: Neu juango naz kartzelara, neu.

KAKU: Zu ez... zu ez... Ori elitzake zuzena izango. Orrela ezin leike ezer parkatu. (MANU'ri jarraituaz.) Ori da, ori...

KETY: Auxe, ez? Ba dauka itxura.

 

(Argazkia ataraten dautsa, baña MANU'k bere burua esku artean eskutaten dau.)

 

KAKU: Ez eskutatu, gaizto ori, ez eskutatu.

MANU: Geiago ez! Geiago ez!

KAKU: Etorri onera. Aurreratu. (Eutsi ta YHON'eri erakutsiaz.) Atsegin? Ba dauka itxurarik?

YHON: Esan leike baietz. Plantakoa da.

KETY: Okerra da? Benetan?

KAKU: Gaiztua? Piper miña bera.

URRE: Ez ainbesteko. Edozein mutillen antzeko. Ba dago errian orrek baño geiago egiongo dabenak, azkenean gixajo orrek ordainduta be.

YHON: Benetan barrabasa?

KAKU: Ikusiko dozue.

YHON: Orrela dala, ogei milla peseta.

URRE: Zer? Ogei milla peseta? Zegaitik? Nundik atara? Etxe uts oneri begiratu ta ogei milla peseta? Komoda zarrik ikusten dozue gurean, urrez beteta egoteko itxurakorik?

KAKU: Atara ez, Urre. Sartu, sartu.

URRE: Baña guk ezin. Prakazarrak erosteko be eztaukagu ta ogei milla peseta gurian?

KAKU: Naiago dabe prakazarrekin.

URRE: Ogei milla peseta?

YHON: Zer? Ez deritxo ondo? Ogetabost ba.

URRE: Neu juango naz ointxe alkatiagana.

KAKU: Baña etzaitez itsutu. Alkatiak ez dauka onetan sartu bearrik.

URRE: Ezetz? Ikusiko dogu.

YHON: Ogetabost, ba, ogetabost.

URRE: Alargun zaar bateri zelan kendu leikez ogetabost milla peseta? Nundik atarateko? Obe biotza kendu bein.

YHON: Zer diño? Ez dala konforme? Ogetamar ba, baña zentimurik be ez geiago.

KAKU: Ori da suertia, ori. Ume oker eta sapu oneik dirala ta eztirala. Ori da...

URRE: Neu iltea nai dozue? Orren billa zabize?

KETY: Ta zuri, berrogetamar.

KELE: Ze erru daukat nik? Nik ez dot ezer egin. Ni enaz ezetan sartu.

KETY: Orixegaitik. Egin ez dozulako.

URRE: Zoratuta al gabiz danok?

YHON: Ta zuri, amonatxo... Lenengoz musu bat, maitagarri zarealako, ta gero... eun milla peseta.

URRE: Auxe da lotsagabekeria! Jaunak, ezin dot sinistu. Nik ezin nei...

KAKU: Ori da suertia, ori.

URRE: Ondamendia! Betiko ondamendia! Zelako gauzak ekarten dauskuzuz?

KAKU: Zinekuak! Zinekuak!

URRE: Ezin dot iruntsi diñozuenik. Zenbat guzur darabiltzuez? Zer nai dozue nigandik? Esan egizue, bein esan!

YHON: Ez estutu, amonatxo. Nasai artu. Ez bildurtu. Pelikula egilliak gara, mundu guztian ikusten diran pelikulen egilleak.

KETY: Amonatxo baten estutasunak agertu nai doguz. Ume txikiz betetako amonatxo baten kezka ta burukomiñak.

URRE: Kezkak? Kezkak eta burukomiñak? Salduko dautzuedaz nai dozuezan aiña. Baña besterik eztakit ezer.

YHON: Zer jakin ez?

KETY: Bizi guztian egin dozuna egiten jakin ez?

URRE: Ene ba! Nik ezer egin ez ba dot!

MANU: Eztakizula ezer, amuma? Ez estutu. Neuk erakutsiko dautzut.

URRE: Zuk, txiki?

KELE: Charlot'ena egiten ba dakigu beintzat. Popeye be bai. Geu lakoxia da. Eztakizu?

BEGO: Ara, zu dotore dotore jantzi ta...

YHON: Ezelako ardurarik eta kezkarik ez artu. Konponduko gara.

KETY: Guk ez dautzugu eskatuko bizi guztian egin dezuna baño besterik. Mutiltxo oneik zaindu, eurei jaten emon, jantzi ta... eskola igesi egiten laga ez.

URRE: Nik ezin sinistu, baña, ezin sinistu... Parte txarrekuak ez ete dira eurok? Zein diabruk bialtzen ete daustaz niri, neure azken egunak garraztuten?

YHON: Ai, andratxo. Iñok be ez ditu sinistuten pelikuletako gauzak.

URRE: Ta zeñeri eskerrak emon bear dautsaguz alderdi onekuak ba dira?

YHON: Zeñeri? Noiz ittoko ibilli dana alabatxoari. Orduntxo jakin dogu nor zarien ta zure illobak nortzuk diran. Ta azpaldi, ume errukarrien aldez egiteko asmotan gabiltzan pelikulia, ementxe egin al izango dogu, zure illobatxuak erabilliaz.

KETY: Propaganda edo zabalkunde pixkat egiten asi gaitezen, gertu danok arretratu bat danok batean atarateko.

URRE: Ain baldar?

YHON: Bizi zarien lez, bardin bardin. Zenbat eta gordiñago, obeto.

PAUL: Itxaron pixka baten.

KETY: Nora zuaz?

PAUL: Ollo kaka egitera nua, bibotiak urteteko.

MANU: Tonto lapiko! Olako arin urtengo dautzulakoan?

KAKU: Geldi errekontxo! Arrabal txikiñian zabizelakoan zagoze?

KETY: Bibotia nai dozu?

PAUL: Olgetan...

YHON: Ollo kaka baño erremedio obeagoa ta seguruagoa neuk emongo dautzut.

PAUL: Asto pekorotza?

YHON: Arto bizarra. Eztakizu? Begira... (Patrikaratik bibote txiki bat atara ta ipinten dautso.) Pozik?

 

(Danak berari barrezka.)

 

PAUL: Ta luze luze azten ba yat, zelan ebagi?

YHON: Orain dotore zagoz, bai?

BEGO: Ta gu? Olako itxusi?

GOZO: Ori, ori! Ta gu?

KETY: Noiz orain baño dotoreago?

KELE: (Arro.) Txapela lagako daustazu, Kaku?

KAKU: Erretratateko? (Emoten dautsa.) Ta bastoia?

MANU: Ez asarretu, baña... Etzara gogoratzen egun baten, Zubizar onduan, igari egiten gendulako, erropak zelan gorde zeunskuzun?

KAKU: Ta?

KELE: Bai? Ta egun aretan bastoiaren faltarik etzendun artu?

KAKU: Demoniño demoniena? Zein zan ori? Zein zan nire bastoia nik igarri barik gorde ebana?

MANU: (Egal batetik bastoia atara ondoren.) Kaku! Ixi! Orain neuk agintzen dot. Neuk daukadaz emen txapela ta bastoia!

 

(Argazkia ataraten dautsen bitartean, dan danak dotore ta alai, barre eragiten, kopletan diardue, onetan une barregarri bat igaro eragiñaz.)

 

KELE: Ze izen ipiñiko dautsazue gure pelikuliari?

KAKU: Zuenari? Nik aginduko ba neu... Barrabasak!

YHON: Ez, ez... Egokiago ez ete Txitxarro kumiak?

MANU: (Arro arro, pregoia joten lez.) Alkate jaunaren aginduz adierazoten da... erri onetan egingo dan pelikuliak eruango daben izena, erri guztiaren borondatez izango dala... AINGIRA KUMIAK.

DANAK: Ori! Ori! Ederto! AINGIRA KUMIAK!

 

AMAYA

 

 

OARRA: Kanturako modua dagonetan, azkena kantuz emon lei, onetara:

 

                Bost anai arreba

                beti ur ertzean,

                batsutan eskolan,

                igesi bestetan;

                KAKU aguazillan

                tollanak artzean,

                estu ibilten gara

                kale bazterretan.

 

                Arruman kontseju

                Kaku'ren tollanak,

                maixuen alegin...

                alperrik dan danak,

                Aingira azi giñan,

                kresalez buztita,

                Aingira ilgo gara

                beti, bai, AINGIRAK.

 

Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969