Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969

 

IV IRUDIA

 

URRE, MANU, KELE eta PAUL

 

(KELE eta PAUL agertzen dira, jantzi batsuk dakarrezala.)

 

KELE: Politak dira, ez, amuma?

PAUL: Erregalo emon dauskuez, erregalo.

URRE: Zeñek?

KELE: Eztakizu? Doate dendariak. Eztakizu bere errekaduak egiten ibilten nazala?

PAUL: Erregalo, amuma, benetan, erregalo.

URRE: Ta?

KELE: Ikusi dau Bego negarrez etorten.

PAUL: Balio dabe, ezta?

MANU: Esaten juango ziñen zuek, kontaten.

KELE: Gu esaten?

MANU: Ez dautzuet igarri? Ez? Atzaparra mixkaten nagolakuan?

PAUL: Gu esaten? Ez. Ez da ala, Kele? Berak ez dausku emon ba?

KELE: Ondo ba daukaz arrotuta ibilliko da. Danok baño dotoreago.

PAUL: Andereñuak, maistriak pentsatuko dau aberastu egin gareala etxian.

URRE: (Jantziak ikusiaz.) Ia... ia... Jaungoiko maitia! Oneik neska

gangarrok lotsatuta laga bear gaitue, lotsatuta...

KELE: Ta ba dakizu? Arek esan dau zuri ez kontateko, baña...

PAUL: Ez esateko esan dau.

MANU: Zer?

KELE: Molla gañetik uretara jausi dala.

URRE: E?

KELE: Bai, amuma, ez esan kontatu dautzudanik, e?

 

(URRE neskaen gelara juaten da.)

 

Aingira kumak, A. Zubikarai
Egan, 1/3-1969